2010/06/14

Canfran-Canfrac "maratoia"n Oscar Perez txapeldun!


La Raca ( 2284 m ) mendiko elurtegietatik jeisten aurtengo Canfranc-Canfrac mendi "maratoian ". Argazkia: Carlos Crespo / www.cansamontes.blogspot.com

Canfranc-Canfranc 2010 - ekainak 12.
Fitxa teknikoa:
-Luzera: 35 km
-Desnibel +: 2500 m
-Parte hartzaileak: 40
-Ibilbidea: Canfranc ( 1041 m ), La Moleta azpia ( 2300 m ), Coll Ladrones ( 1200 m ), La Raca ( 2284 m ), Astun ( 1700 m ), Somport ( 1500 m ), Canfranc ( 1041 m ).


Oscar Perez aragoarra, irabazlea, Somport-eko portutik igarotzen. Bere denbora helmugan 3:45:33 izan zen.
Aurtengo Canfranc-Canfranc maratoiak ibilbidean 7 km-ko murrizketa izan du eguraldi txarra dela eta. Azkenengo mendi malda igo gabe utzi genuen, eta horrela 35 km egin genituen 42 km izan beharrean. Antolakuntzakoek azkenengo zatia harriskutsua ikusten zuten, nahiko pasabide labainkorrak bait daude eta lainoarekin galtzeko harriskua areagotzen zen.

Ibilbidearen perfila; desnibel metatua: 5000 m.

Hasieran, goizeko 8:30etan 40 parte hartzaile bildu ginen Canfranc-eko udaletxe parean.

Hasieran denok pozik eta fresko irten ginen. Eguraldia ez genuen lagun izan, euria eta lainoa ibilbide guztian zehar gure gainean izan baikenuen.


Parte hartzaileak, Carlos aurrean doalarik, La Moleta mendian gora.

La Moleta azpi aldetik igaro ondoren Izas bailarara jeitsi behar ginen ( 1350 m ), paisaia ederrarekin asko gozatu genuen.

La Raca ( 2284 m ) menditik behera jeisten ziztu bizian elurtegiak zeharkatuz.

Somport-eko portuan ( 1500 m ) indarrak berrizten eta azalpenak entzuten, helmugarako 8 km-ko jeitsiera besterik ez zen falta!

Somport-eko portua ( 1500 m ). Azkenengo jeitsierari ekiteko prest platanoa eskuetan!

Azkenengo jeitsiera errepide ondotik eta Santiago bidetik egiten da.

Helmugara iristen.

Edu Uribe helmugan; 20., 5:05:28.

Gerardo Uribe-rekin; sirdarra!

Eulogio Bello ??? ( 2., 3:52:39 ).

David Gimenes madrildarra helmugan ( 5., 4:03:30 ).

www.cansamontes.blogspot.com -eko Carlos helmugan. Mendizale honek diabetisa du, baina horrek ez dio murrizten bere zaletasuna. Hala ere, glucemia maila ( azukrea odolean ) ondo kontrolatu behar du; horretarako gorputza egoki indarberritu behar du, batez ere gozaltzeko momentuan. Argi dago, nahiak oztopo guztiak gainditzen dituela, eta hal ez bada egoera berrietara egokitzen jakin behar dela. Animo Carlos eta diabetisa duzuen beste guztioak!

www.monrasin.blogspot.com -eko Ramon Carlos-i argazki bat ateratzen.

Bi Edu helmugan.

Antolakuntzako partaide batzuk. Eskumaldean Toni ageri da, Gijon aldeko mendizale honek, lagun talde batekin, "La Travesera de Picos de Europa" deritzon mendi lasterketa ospetsua antolatzen du, eta aurtengo irailaren 11rako Collarada-ko 1. Kilometro bertikal bikoitza ( 2000 m gorantza ) antolatuko dute Villanua herrian!

Sailkapena 21. parte hartzailea iritsi zen arte; oraindik 18 falta ziren.


1 iruzkin:

  1. Aúpa Edu, ¡¡Txapeldun!! Me ha costado encontrar tu página, pero por fin lo he conseguido. Veo que también la gozas castigando el cuerpo y todavía más que yo.

    Bueno, ya me dirás como bajas esos neveros que pareces un cohete ¿Vale? ¡¡Hasta la próxima!!

    Agur, gero arte!!

    ErantzunEzabatu