2010eko azaroaren 20an, larunbata, goizeko 11etan Karakateko XIX. igoera ospatuko da. Elgoibarko Foruen enparantzan ( edo plaza handian ) izen ematea egingo da, doanik. Gutxienez 30´lehenago bertan egotea eskatzen da, parte hartzaileen aldatzeko erropak tontorrera garaiz eraman ahal izateko.
XIX. Karakateko igoeraren fitxa teknikoa:
-Luzera: 4 km ( tontorrean bukatzen da )
-Desnibel +: 700 m
-Antolatzailea: Morkaiko MT ( Elgoibar )
-Data: 2010-11-20, 11:00tan
-Irteera tokia: Foruen enparantzan ( Elgoibar )
-Izen ematea: Foruen enparantzan, gutxienez 30´ lehenago, doan.
Karakateko igoeraren errekorrak hauek dira:
-Emakumeak: Nerea Amilibia ( 2009 ) = 35´48´´
-Gizonak: Aritz Kortabarria ( 2006 ) = 29´00´´
Animatu zaitezte! eta bertan ikusiko gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina