2010/11/22

Karakate-ko igoera 2010: MAITE MAIORA eta OIER ARIZNABARRETA txapeldun!

 KARAKATE IGOERAKO BESTE EDIZIOAK HEMEN



Jose Maria Alberdi azkoitiarra, 79 uretkin Karakaten gora!!!
Zorionak txapeldun!

Nerea Amilia ( 36´56´´) eta Maieta Maiora ( 35´45´´, errekorra! ). Mendiak igotzen Euskal Herriko emakumerik azkarrenak Karakateko ( Elgoibar ) XVII. igoeran ( 2010 ) elkartu ziren aurreko larunbatean.

Lehia estua izan zuten, eta oraingo honetan Mendarokoa den Maite Maiorak aurrea hartu zion Nerea Amilibia aiarrari. Gainera, Maitek 3 segundutan iaz Nereak ezarritako marka hautsi zuen. Zorionak Maite! Ikaragarri zabiltza; eta zer esanik ez Nereataz, makina bat mendi lasterketa egin ditu azken urteetan, aurten 40tik gora eginak izango ditu honezkero!

Gogoratu bi emakume hauek Eukadiko kopan punta puntan ibili direla aurten: Nerea 1. sailkatua eta Maite 3.! Beraz Elgoibarren ikuskisun ederra izan genuen, eta plazerra izan zen beraiekin Karakaten gora lasterka ibiltzea!

Oier Ariznabarreta durangarrak, Karakateko XVII. igoera irabazi zuen, 30´14´´ denbora eginez. Kontutan izanik, ibilbidea zeharo bustita eta lokaztuta zegoela, marka oso ona egin zuen, Aritz Kortabarriaren ( 2006an: 29´00´´ ) errekorretik nahiko gertu egon zelarik.

27 urte dituen Oierrek, orain dela 4 bat hilabete hasi zen mendi lasterketa munduan, Sorginen lasterketan ( Urkiola, 2010eko irailaren 12an ) 2. postuan sailkatu zelarik ( 2h05:05 ). Mendiko maratoi erdi ( 21 km )honetan Aritz Kortabarriak ( 2h02:44 ) bakarrik hartu zion aurrea. Atzetik, Zigor Iturrieta ( 2h06:00 ) lasterketari ospetsua ( gogoratu aurtengo 2010-UTMB edo Mont Blanc-eko Ultra Trailean 3. ) 3. sailkatua izan zelarik.



Taldeko argazkia ( 2010 ), guztira 60 parte hartzaile izan ginen, batek izena eman eta tontorrera ez zen iritsi. ( argazkia: http://www.elgoibarren.net/ ).

Goizeko 10:00etan, Elgoibarko enparantza nagusian, izena ematen Morkaiko horretarako jarritako mahaian.
Eñaut eta lagunak Karakate tontorrean. Eskalatzen makina bat da!

Iñigo Lariz eta Josu ( edo lagunentzat Josep Luis ).
Oir Ariznabarreta eta Edu Uribe.
Ignacio Perez, aurten ere Donostiko maratoira doa.

Jon Agirrebeña eta Agote.
Agote etorkisunarekin alboan, erdiko bere semea da.
Morkaiko-ko antolatzaileak: Aitor eta Aitzol. Mila esker!
Añaut Eizagirre; Morkaikoko antolatzailea.
Xabier Bergaretxe eta Maite Maiora, solasean, proba bukatu berri.
Maite Maiora mendaroarra eta Pilar Arriola elgoibartarra, biek Karakateko emakumeen errekorra izan dute urte ezberdinetan. Zorionak txapeldunak!
Josu Arregi (2.; 30´25´´) ( argazkia: http://www.elgoibarren.net/ )

Iñigo Lariz (3.; 31´00´´) ( argazkia: http://www.elgoibarren.net/ )

Jorge Gonzalez (6.; 31´49´´) ( argazkia: http://www.elgoibarren.net/ )

Ignacio Diaz (28.;37´15´´ )eta Haritz Arrieta (29.;37´17´´ ) ( argazkia: http://www.elgoibarren.net/ )

Gotzon Zulaika ( 20.; 35´01´´ ) ( argazkia: http://www.elgoibarren.net/ )


XVII. Karakateko igoera-2010 - Sailkapena:
POSTUA IZENA HERRIA Adina DENB. Dorsala
1 Oier Ariznabarreta Durango 27 30'11" 7 Irabazlea
2 Josu Arregi Azpeitia 41 30'25" 35
3 Iñigo Lariz Elgoibar 27 31'00" 52 Lehen elgoibartarra
4 Igon Manzisidor Deba 31 31'16" 48
5 Iñigo Lazkano Mendaro 28 31'40" 6
6 Jorge Gonzalez Elgoibar 33 31'49" 5
7 Joxe Lus Beraza Huarte Arakil 41 32'57" 2
8 Klemente Jesus Bravo Lazkao 48 33'04" 21
9 Jon Revert Elgoibar 35 33'27" 40
10 Jose Mari Fernandez (Suso) Elgoibar 47 33'38" 58
11 Manolo Ramos Elgoibar 30 34'03" 41
12 Julen Garitano Antzuola 35 34'22" 36
13 Igor Urionabarrenetxea Aulesti 28 34'27" 33
14 Gorka Olaskoaga Getaria 30 34'32" 28
15 Arkaitz Astiazaran Lastur 27 34'35" 13
16 Zigor Alberdi Soraluze 29 34'37" 25
17 Oscar Oncala Bergara 31 34'57" 45
18 Gotzon Zulaika Mendaro 20 35'01" 53
19 Ibon Serrano Elgoibar 40 35'31" 14
20 Joseba Gonzalez Bilbao 31 35'35" 9
21 Aitor Arana Aramaio 35 35'35" 22
22 Denis Aretxabaleta Markina 28 35'37" 42
23 Maite Maiora Mendaro 30 35'43" 37 Lehen emakume(errekorra)
24 Iñigo Ortuoste Elgoibar 42 36'23" 34
25 Nerea Amilibia Aia 39 36'56" 12
26 Joseba Fernandez Bilbao 34 36'58" 10
27 Joseba Ortega Azpeitia 43 37'12" 61
28 Ignacio Diaz Mendaro 48 37'15" 39
29 Haritz Arrieta Elgoibar 25 37'17" 57 Aurpegi Onena
30 Jokin Urresti Markina 28 37'25" 16
31 Ibon Etxabe Zarautz 39 37'30" 15
32 Josu Tapia Deba 27 37'53" 24
33 Alberto Seijas Elgoibar 29 37'58" 18
34 Mikel Hernandez Soraluze 21 38'01" 46
35 Arkaitz Irureta (P3) Elgoibar 33 38'09" 17
36 Andoni Calles Soraluze 34 38'17" 56
37 Edu Uribe Elgoibar 40 38'24" 11
38 Antxon Arizmendi Elgoibar 44 38'24" 19
39 Gorka Tornos Soraluze 25 38'32" 55
40 Jose Antonio Agote Elgoibar 52 38'44" 3
41 Ibon Villanueva Elgoibar 34 38'58" 60
42 Javier Fernandez (Txasti) Elgoibar 33 39'04" 51
43 Iñigo Olañeta Bergara 28 39'07" 32
44 Jon Agirrebeña Elgoibar 38 39'11" 4
45 Aitor Fernandez Bilbao 35 40'14" 8
46 Roberto Garcia Elgoibar 39 40'15" 38
47 Sabin Zenarruzabeitia Aulesti 57 40'22" 31
48 Xabier Lasa Andoain 44 40'36" 27
49 Joseba Ilarramendi Zestoa 36 41'57" 44
50 Ignacio Perez Elgoibar 55 42'05" 59
51 Luis Ariznabarreta Soraluze 41 43'26" 20
52 Gorka Arriaga Soraluze 43 43'28" 30
53 Iñaki Laskurain Elgoibar 31 45'08" 29
54 Mikel Gabilondo Elgoibar 33 46'32" 23
55 Ion Zabaleta Andoain 33 48'36" 26
56 Gorka Etxezarreta Antzuola 18 53'08" 47
57 Jose Mari Elola Donostia 58 55'18" 43
58 Patxi Alberdi Azpeitia 44 55'51" 49
59 Jose Maria Alberdi Azkoitia 79 55'51" 50 Sari berezia
60 Igor Rey Mendaro 36 ------ 54

PIRU NONDIK IGO DA?

Elgoibarko enparantzara iritsi naiz goizeko 10etan. Familia Karakate tontorrean zain izango dut gaurko frogaren bukaeran, furgonetan abiatu dira Soraluzetik.
Plazan Morkaikoko lagunak daude. Gaur Karakateko XVII. igoera ospatzen dugu, eta jadanik lehen parte hartzaileak hurbiltzen hasi gara.
Nerea Amilibia eta Jose Mari handik gutxira agurtu ditut. Berotzeko goguarekin gaude, eta Jose Maritaz agurtu ostean Nereari gaurko igoeraren lehen aldapak erakustera joan naiz. Nereak iaz ere parte hartu zuen Karakaten, baina gaur ibilbideak moldaketatxo bat du hasieran eraikuntza lan batzuk medio.
San Roke aldera jo dugu eta laster beste lasterketari batzurekin bat egin dugu; Piru ( Arkaitz Irureta ) eta Ibon Serrano.  Hauek biak ez dira maiz ibiltzen mendi lasterketetan baina Karakaterako fin prestatzen dira, batez ere Ibon, beti 35´ren bueltan ibiltzen baita. Arkaitzek berriz iraupen skia praktikatzen du batez ere, eta oraingo honetan probatzera etorri da, makilak eta guzti!
Taldetxoan herrian barna ibili gara, eta eguzki printz batzuk atera dira. Mendia guztiz bustita dago, goizean botatako euritea dela eta. Ibilbidea lokaztuta dago, baina mendiko baldintzak horrelakoak dira.
Irteera gunera abiatu gara, Nerea urduri dago, baina gogotsu. Olaztin bota nion gonbidapenari erantzun dio eta puntual etorri zaigu Elgoibarrera, denon gozamenerako. Nerea punta puntako atleta da, eta urtean zehar sasoi ezin hobea mantentzen saiatzen da, bai lasterketa txiki bai handitan. Orain dela gutxi Italian eta malasian ibili izan da. Kategoria ederra du Nereak. Baina gaur, Nerearen keska beste bat da; Maite Maiora. Olaztin bere atzetik iritsi zen, eta Maiten hitzetan " kilometro bat gehiago eta arrapatzen det ". Hasieratik beraien arteko lehia nabaritzen da. Plazan, frontoian bueltaka gabiltzala, Maitekin bat egin det eta berarekin beste korrikalditxo batzuk egin det. Maite azken aldi honetan oso gogor dabil, aurten hasi bada mendi lasterketetan, jadanik sari batzuk jaso ditu. Kilometro bertikalean espezialista bat da. Euskadiko kopan 3. sailkatu zen. Beraz, gaurko Karakateko igoeran emakumeen arteko  lehia ikusiko dugu.
Andoitzek 11etako kanpaien hotsekin txiribituari jo dio, eta denok arrapaladan irten gara.
Hasieran lehenengo postuan joan naiz, karakola igaro arte, nolabait besteentzat erbi moduan jokatu det, ibilbidea obrengatik piska bat aldatu baita, eta inor galdu ez zedin. San Rokerako bidean parte hartzaileen erdiak pasatu nau, Maite Maiora tartean zihoalarik. Gaur Maite gogor dihoa. Nerea noiz pasatuko nauen zain nago.
Errepidea utzi eta mendian maldan gora hasi garenean, eta pista batean sartu atzetik " aupa Edu " entzuten det. Nerea da. " Aupa Nerea, segi horrela, ondo zoaz " erantzun diot. Nire kalkuloen arabera bi emakumeen artean minutu bat eskas egongo da.
Piñadian sartzen, nire inguruko taldea finkatu da, atzetik Piru eta Jon Agirrebeña ditut, bide baztarretan dauden animatzaileek beraien izenak ohiukatzen baitituzte. Jonek handik gutxira pasatu nau, baina Arkaitz nire atzean det, edo hori uste nuen. Sasietako iturritik igaro ondoren Jon berriro pasatzen dut, eta piskanaka piskanaka beste parte hartzaile batzuri aurrea hartzen nihoa.
Goikaldean bi bide dauzkagu aukeratzeko, ezkerretik doana zuzenagoa da baina aurten sasiz beterik dagoena, eta eskumakoa klasikoa da, iturritik igarotzen dena. Zuzenetik jo det, sasiak hala nola pasatuz.
Momentu hau politena da; helmugarairisten eta lagunen ohiuen artean joatea zoragarria da, honetarako bakarrik balio du Karakateko igoeran parte hartzea. Semeetariko bat agurtu dut, eta azken metroak Antxon Arizmendiren elgoibartarraren atzetik egin ditut, bera ni baino segundu bat lehenago iritsi da, nahiz eta sailkapenean denbora berdinarekin eta ni bere aurretik agertu ( gaizki ulertu bat izango zen ). Zorionak Antxon!
Goikaldean 38´25´´ egin det; iaz berriz 37´51´´.  Azken zatiko trabak direla medio, eta ibilbidea oso lokaztuta kontutan izanik, berdintsu ibili naizela konturatu naiz. Beraz, Donostiko maratoirako sasoian nagoela konturatu naiz.
Karakate tontorrean familarekin elkartu naiz, eta semeetariko bat negarrez etorri zait ez nauela ikusi esanez. Gaur, bi iritsiera egon direnez, jendea alde batera eta bestera mugitzen ibili da. Ah, zelako saltsa! Lasaitu det eta furgonetan sartu gara. Beraiek, gu lasterka ari ginen bitartean, aldameneko mendira joan dira, Akelar 768m, eta bueltan gu animatzera hurbildu dira. Zuek bai zuek jarraitzaile finak!
Bapatean azkoitiko zaharra ikusi det bere senitartekoa lagunduta, oraindik azkenengo aldapak igotzen. Aurten Jose Mari, 79 urteko adinarekin, iaz baino beranduago iristen ari da tontorerra. Berarengana hurbildu naiz eta Patxi, bere semea, haserre zegoen. " Nola ez dezue markatzen ibilbidea, galdu egin gara " bota digu, eta ez zaio arrazoirik falta. Kanpoko jendearentzat morkaiko urtero baloratzen du ibilbidea markatzea edo ez. Baina beti libre uzten da, bakoitzak nahi duen tokitik igo dezan. Ondoren, Jose Mariri gazta eman diote sari berezia jasotzean, bere ahalegina dala eta! Jose Marik Karakateko igoeran bakarrik hartzen dut parte, eta azken lau urteetan gurera etorri da. Geroxeago animoak baretu direnean, datorren urtean gogotsu etorriko direla esan digute.
Lagunekin eta parte hartzaile ezberdinekin hitzegiteko parada iritsi da. Hau ere gozagarria izaten da. Denok irrifartsu, egindako lana atzean utziaz. Nerea boteilatxo batekin hankak garbitzen ikusi det jose Mari alboan zuela. Suposatu det bigarren iritsi dela emakumeen artean, eta hala eta guztiz ere zorionak eman dizkiot, eta besarkada bat ere bai! Argazki kamararen bila joan naiz, eta blogerako erreportai fotografikoa egiteari ekin diot. Oir Ariznabarreta durangarra Karakate tontorreko mahai-planoan jarrita lasai asko ikusi det, eta berarekin hitz batzuk gurutzatu ditut. Oir mendi lasterketa munduan hasi berria da, eta nola hasi ere! Sorginen lasterketa ( 21 km, Aspe-Urkiola ) 2. egin zuen bere lehendabiziko proban, Aritz Kortabarriaren atzetik ( Karakaten, 20061n, errekorra duena ( 29´00´´ ) hain zuzen ere. Zorionak eman dizkiot eta Maite Maiora ikustean berarengana hurbildu naiz zoriontzera.
Demasa izan da berea! Lehenengoz Karakaten, eta errekorra! Zegoen baldintza kaskarrak kontutan izanik! Maiten progresioa ikustekoa izango da. Oraindik gaztea da, 30 urte besterik ez.
Lagun askorekin bat egin det tontorrean; Ignacio Perez, Xabier Bergartxe, Agote eta bere familia, Pilar Arriola, Aitzol, Aitor, Roberto eta azkenik Piru. " Ondo ibili zara, ezta? " esan diot, " bai, bidean gora " erantzun dit. " Azkenian ez diazu pasau, eh? ", esan diot. jende artean geuden eta elkarrizketaxoa bere horretan gelditu da.
Astelehenean berriz, hara non ikusten dudan sailkapena, eta Piru nire aurretik 15´tara agertzen da, baina ez ninduen pasatu eta! SMS bat bidali diot, ea azken zatian beste bideren hartu zuen galdetuz eta hona hemen bere erantzuna: " Jejeje, bide zuzen bat zabaldu naban tella dauan itxurriyik, behe behetik! nahi dozunianerakutsikotzut! gogorra da ".
Aupa Piru, hi haiz hi!!!

Arkaitzek ( P3 ) Karakaten zabaldutako bide berriari buruzko datuak begiratu bere blogean egiten duen kronika ( perfila eta planoa ): http://www.blogak.com/pirukeriak/karakateko-igoera#comment0

2 iruzkin:

  1. Aupa Edu,
    KOmentatzen dezun bezela, JoseMari Alberdi eta semia galduein zian eta antolakuntzaren aurka jo zeben markatu biar zebela esanez. Nik ulertzen dot berotan horrelakuak esatia baina ez nago ados horrekin. Karakateko igoeran ez dago bide markaturik eta horrek xarma berezia ematen dio igoerari. Alberitarrek badakite hori horrela dela eta akatsa beraiek egin zuten aurrez ibilbidea ez ikusteagatik.
    Dena dela,ZORIONAK alberditarrei. Gustatuko litzaidake adin horretan Josemarik daukan sasoia izatea.
    Iñigo

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa Iñigo!
    Zorionak Donostiko maratoian egindako margatik: 2h54!!!, momentu batzuetan gurutzatu egin ginen eta zure animoak asko eskertu nittuan! Mila esker Iñigo!
    Karakateko bidea markatzearen asuntoa dela eta, nik ere ez naban markatuko. Zuk diozun bezala, Karakatek xarma berezia du, eta mendian orientazioa ere libre utzi behar da; kanpotik datorren jendearentzat zailagoa da, baina horrek mendia aurretik aztertzea ere eskatzen du, eta bide batez mendia ezagutzea. Askotan, lasterketa berrietara joaten garenean, bidea ez degu ezagutzen, eta markak jarraitzea besterik ez degu izaten, benetako mendi ezgutzan sakondu gabe. Beno, luze joango luke gaiak, baina interesgarria da Karakateko igoerak duen filosofia.

    ErantzunEzabatu