2011/03/27

AIZKARDIko 43. mendi martxa

AIZKARDIko 43. mendi martxan 1000 bat mendizale elkartu ginen Villabonan ( 2011-03-27 ).




Aizkardiko martxarekin EMFko Zirkuitua deritzonari hasiera eman genion. Villabonako enparantzan goizeko 7:00etan ( aurreko 6:00 ordu aldaketarekin ), mendizale andana zegoen. Denok modu ordenatuan irten gintezen, antolakuntzakoek hezi batzuk prestatu zituzten, eta ehunaka ekin genion martxari.

Aurtengo denboraldiako asmoa iraupen luzeko mendi probetan jardutea denez, Aizkardikoak ( 43 km ) aukera ona ematen zigun orain arte landutako fondoa handitzeko.

Martxen kontua aintzinatik dator Euskal Herrian. Lehenengoen artean Tolosako hamalau orduak ( 1925, 68 km ) eta Elgoibarko itzulia ( 1927, 58 km ) aintzindariak izan ziren. Gaur egun non nahi aurkitu ditzazkegu, eta jadanik zirkuitu bat ere antolatua dago.

Mendi martxen helburuak ezberdinak dira; mendizaleak inguruneaz disfrutatzeko eta ezagutzeko burutzen dira, baina baita ere mendizaleen artean harremanak sustatzeko. Mendiaz disfrutatu esaten dugunean erritmo edo abiadura batean pentsatzen dute antolatzaileek, eta gorena 6 km / ordukoa da. Horrela mendi martxetan parte hartzaile bakoitzari banatzen zaion txarteletan, denbora kontrolen irekiera eta itxiera aipatzen dira. 

      Javier Ugalde eta Jose Vicente Benito

Villabonatik irtetzen, goizeko 7:15etan.
Xexiliorekin, " Shebe Peña " martxalarien saria ondo meresita irabazi duzu, bai zuk bai zure lagunek ( Lekuona eta ).

Pagaditik gorantz.

1000 parte hartzaileen artean, batzuetan lerrokaturik joan behar ginen.

Hernio aldea gure zain!
Lizarbarraren aldapetan.
Aitor martxalari zaletua! Ea aurten Soplao-ra ere animatzen garen!
Modesto eta Javi elgoibartar martxalariak, eta atzetik, hirukotea osatzen, Aitor eibartarra. Zuek bai gogorrak zuek! Altsasun elkar ikusiko dugu!
Herioko mendi zerra ikusgarria!
Lizarbakarrara iristen. Haizeak gogor jotzen zuen! Euria egingo zuenaren itsura hartu genien lainoei, baina azkenean ondo portatu ziren eta tanta batzuk bestrik ez ziren izan.
Lizarbakarra ( 835 m ) tontorrean atsedena hartzen.
Herniozabaleruntz. Bidea plastikozko zinta horiekin markaturik zegoen. Galtzeko arriskurik gabe. Zorionak antolakuntzakoei!

Zaharrak eta gaztiak elkarrekin! Katea ez dadila eten!

Herniozabal aldera iristen. Eutsi!
Ubeltz tontor aldeko kaseta.
Ubeltz ( 1017 m ). Buzoian txartelik ba al dago?

Hernioko gailurreria hartzear.
Hernio ( 1081 m ) gurutzez beterik! Gurutze gehien pilaturik duen Euskal Herriko mendia da.
Herniotik jeisten.
Ernizaleen borda.
Herniotik beherantz. Aupa Marce!
Zelatauneko lepora ( 846 m ) iristen.
Gazumera ( 1003 m ) iristen, atzean Hernio ( 1081 m ) utzita.
Gazume ( 1003 m ).

Gazumetik Izarraitzeko mendi zerra ikusten zen.
Gazumetik jeisten, animo gaztiak!

 Gazumetik Iturriotzerako bidean, belardietatik barna, gozatu ederra hartu genuen!

 Mendian ibiltzeko egun aproposa izan genuen, nahiz eta tarteka haizetsua izan.

 Lekuona abarkekin! Nola ez! Zorionak jaso duzuen " Shebe Peña " mendi martxalarien sariagatik Xexiliorekin batera!

 Iturriotzeko anoa ( 594 m ), jana eta edana nahi beste!

 DYAkoak eta antolatzaileak mendi martxa zaintzen. Mila esker!

 Eutsi txapeldun!

 Lagunak agurtzen.
 Altzurezelaira iristen Pagoetara bidean.

 Altzurezelai ( 427 m ).

 Iñigo " Andasto "rekin, - Mendi lasterketan ez etara, eh! ( martxetakoa bait naiz! ).

 Altzuri gaina ( 670 m ).

 Pagoetako tontorretatik zehar.

 Pagoetatik itsasoa parez pare.

 Pagoetako gurutzera ( 717 m ) iristen.

 Pagoetatik Aiarako bidean parte hartzaileak agurtzen.

 Aiara iristen. Nerea Amilibiaren herria.

 Aian erlojuari begira; 11:30ak pasatu berri; 28 km 4h25´tan.

 Aiako enparatntza.

 Andatzara iristen.

 Andatzako kontrola.

 Andatzako laguntzaileak. Kafeari txurruta bota zenioten.

 Mendiaren uztiaketa.

 Ibilbide osoa nahiko ondo zegoen, nahiz eta zati batzuetan lokatza pilatua egon.

 Igandean ere lanean! Apeak egiten, kamioian sartzeko.

 Mendia garbitzen.

Azken km-ak elkarrekin egin genituen. 

 Bikia igota! - Laguntzarik behar? - Ez, segi aurrera!

 Azken 4 km-ak besterik ez direla gelditzen!

 Animo txapeldun!
 Helmugan, diplomaren zain.

 Edu, Monica Grajera eta Lekuona Villabonara iritsi berri.
Zorionak Joseba! 5h05´tan bukatu zenuen eta!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina