Transgrancanaria-2011ko X. edizioa Zigor Iturrietak irabazi du.
Gogoratu Zigorrek UTMB-2010 ( Mont Blanc ) proban 3. postua lortu zuela:
UTMB-ko sailkapena: Jez Bragg irabazlea, Mike Wolf 2. sailkatua eta Zigor Iturrieta euskalduna 3. sailkatua!
Euskaldunen artean Zigor ez da izan bakarra lehen postuetan ibili dena; Jose Vicente Benito, iazko lehen euskaldunak, aurten 7. postuan bukatu zuen eta Leire Iruretagoyena berriz 3. neska sailkatu zen. Zorionak!
Trasgrancanariako nesken podiuma:
Ezkerretik eskumara: Nerea Martinez (2), Lizzy Hawker (1) eta Leire Iruretagoyena (3)
Ikusi dezagun lehen 20ak eta eskaldunen sailkapena:
1 Zigor Iturrieta 1-M30M 13:22:37
2 Nemeth Csaba 1-M40M 13:38:37
3 Sebastien Chaigneau 2-M30M 13:45:05
4 Antoine Guillon 2-M40M 14:06:50
5 Armando Teixeira 3-M30M 14:32:12
6 Oliver Lorincz 4-M30M 15:20:25
7 Jose V Benito Cornejo 5-M30M 15:33:21
8 Gilberto Molina Gil 1-MILM 15:42:10
9 Alberto Rodríguez Castro 6-M30M 15:45:25
10 Filippo Canetta 7-M30M 15:50:08
12 Joseba Gurpegi 8-M30M 16:40:23
13 Yeray Duran Lopez 16:46:24
14 Nerea Martínez Urruzola F 2-M30F 16:47:34
15 Rafa Garcia 9-M30M 16:51:02
16 Xavi Manso Luis 10-M30M 16:51:02
17 Manuel Perozo Mosquero 2-MILM 16:51:03
18 Miguel Capo 11-M30M 16:51:04
19 Nicola Bassi 1-ELM 16:55:09
20 Joao Hora Faustino 12-M30M 16:57:42
21 Asier Irazabal Basterretxea 3-M40M 16:59:13
39 Txomin Isuntza Zelaia 22-M30M 19:34:31
50 Julio Gonzalez Jimenez 11-M40M 20:05:27
53 205 Iñaki Pazos 28-M30M 20:29:05
80 Nourdine Jdi Baba 7-ELM 22:26:02
100 Miguel A Gonzalez 48-M30M 23:12:50
165 Marcelo Temprano Gonzalez 73-M30M 28:51:23
180 Eduardo Uribe Odria 51-M40M 29:53:19
Transgrancanaria-2011ko perfila.
Aurten 123 km izan dira. Aurreko urteetan 123 km markatzen zuen baina 7 km gutxiago zituen, antolatzaileek distantziak ondo neurtu eta ibilbidea luzatu zuten. Hau dela eta, proba bukatzeko denbora tartea 30 h-tik 31-ra igo zuten.
Soria-ko urtegitik ( 60. km ) dagoen ikuspegia. Gran Canaria uhartearen zilborra. Turista gutxik ezagutuko dute ingurune hau. Urtegi hau gainera Canaria uharte guztietako handiena da.
Gailurrak Team-I: goitik behera eta ezkerretik eskumara:
Iñaki, Monica, Joseba, Txomin eta Edu.
Gailurrak Team-II: goitik behera eta ezkerretik eskumara:
Julio, Jose Vicente, Marce, Iñigo eta Leire.
Catalunya-ko beste talde bat. Ezin izan zuten denek puntuatu, Gailurrakoek ez bezela!
Leire eta Monica.
Marce eta Nourdine ( Lakuntza ).
Edu eta Mikel.
Irteera eremua. Danok prest! Transgrancanaria-2011 hastera doa!!!
Playa del Inglés aldetik saltaka.
Maspalomas herrira iritsi orduko kanal batetik igaro behar da. Kanlaean sartzen ari gara.
Maspalomas-eko kanaletik barrena ( 10. km ). Aurten potzu txiki batzuk besterik ez zeuden. Iaz aldiz 20 zm-ko ur maila zegoen, orduan bai izan zirela komeriak; batek baino gehiagok bañu ederra hartu zuen!
Tunte herria ( 42. km ) atzean utzi ostean egunsentiak esnatu gintuen. Gauean euria egin zigun, eta parte hartzaile askok, 50 inguru, Tunte herrian proba utzi zuen.
Transgrancanaria 123km eta 96km bi frogak elkar banatzen diren tokia ( 46. km ).
Urtegien eremura iristen ( 53. km ). Gran canaria erdi aldean urtegi asko dauden, uraren eskasia dela eta 60. hamarkadan eraiki zituzten. txirrindulariek ere animatzen gintuzten!
Soriako urtegira iristen ( 60. km ).
Soriako urtegia ( 60. km ), Canariako handiena. Aurten inoizko ur maila handiena zuen gainera!
Ibilbideko ur jauzi ikusgarrienetakoa ( 62. km ). Aurten ur gutxi zeukan.
Las Niñas urtegia ( 65. km ). Jendeak atsedenleku eta aisialdi gisa erabiltzen du.
Las Niñas-eko kontrol gunera iristen ( 65. km ). Ura besterik ez geunekan; horregatik oso garrantzitsua da parte hartzaileek ura indartzeko hautsak eramatea.
Roque Nublo, 1850m ( 69. km ). Gran Canariako haitzik esanguratsuena da. 50 m-ko altuera du, eta eskalatzaile ugarik bere hormetan ibiltzen dira.
Roque Nublo-ko kontrolean. Bertako zaindariek meritoa badute bai! parte hartzaile guztien zain egon behar baitzuten! Eskerrak aldamenean kanping denda bat zutela! Mila esker txapeldunak! Bolondresik gabe horrelako probak ezin izango ziren egin!
Amaiera aldeko erreka eremua ( 115. km ), harri-koskorrez josia! Gure oinek ederto nabaritu zituzten harritxo horiek!
Azkenego aldapetan gora ( 118. km ). Gutxi falta dala!
Hurrengo egunean. Helmugan, Zigor Iriarte txapeldunak eginiko denborarekin gainean; 13h22:37!!! Nik berriz 29h53:19, ederra aldean, ezta? 16 ordu eta erdi!!!
Julio, pentsakor; ea zein trastada egingo duen gero!
Txomin, berritsu, Leire-rekin batera lasterketa bikaina egin zuen ( 19:34:31 ).
Monica, irribartsu. Hainbeste entrenatu eta gero lasterketan ez zuen nahi beste aurrera egin. Hala ere oso fin ibili zen ( 22:08:00 ), zorionak txapelduna!
Joseba, 12.!!!, ikaragarria ( 16:40:23 ).
Leire, saltsera! 3. neska!!! ( 19:34:31 ). Segi horrela, umore sano horrekin!
Jose Vicente. Ez dago hitzik egin zuena deskribatzeko; 7. postuan iritsi zen, irteera egunean bertan iritsi bazen ere, lo egin gabe eta nekaturik saltaka ibili zen aurrekoekin!!! Zorionak Jose!
Marce ( 28:51:23 ) eta Iñigo ( 18:16:04 ), 10 orduko tartea bien artean, baina elkarrekin!
Iñaki ( 20:29:05 ), erakustaldi ederra eman zuen! Oraindik asko espero dugu berarengandik!
Aingeru bat gure artean, zortea eman zigun, denok bukatu baikenuen Transgrancanaria!
Surfistek ere ondo disfrutatzen duten Gran Canaria uhartean; hurrengo urterarte!
Zigor Iturrieta irabazlearekin ( 13:22:37 ) Loiu-ko aireportuan.
Ezkerretik eskumara: Iñigo, Jose Vicente, Zigor, Joseba, Txomin eta Monica.
Eskerrikasko Toni, zure laguntzarik gabe indar gutxiagorekin ibiliko ginen Gran Canarian! Lurralde ikusgarria zuena! Datorren urtean 4. km-ko proban ea parte hartzen duzun! seme alabekin batera!!!
Zorionak Zigor!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina