2012/03/05

Transgrancanaria 2012: "Gailurrak team" (123km) taldeka eta Lidia Gomez (96km) txapeldun!


Roque Nublo ( 1784 m );
Transgrancanaria-ko mendirik esanguratsuena ( 73. km ).

2012ko Transgrancanaria beroa eta lehorra izan da. Parte hartzaile ugarik likido larregi edan eta proba bertan behera utzi behar izan du. Horren lekuko Zigor Iturrieta izan da, iazko ( 2011 ) irabazleari sabelak ez zion uzten likidorik bereganatzen. Hau dela eta The North Face-eko ordezkariak agur esan behar izan zion probari.
Transgrancanaria proba Gran Canaria uhartea hegoaldetik ( Playa del inglés /Mmaspalomas ) iparraldera ( La Palma de Gran Canaria hiriburua ) zeharkatzen du, tartean mendi esanguratsuenak igoaz: El Aserrador ( 1645 m ), Roque Nublo ( 1781m ) eta Pico las Nieves ( 1941m ). 

Euskaldunak, oraingoan ere, maila ona eman dugu: Taldetan " Gailurrak Team "ekoek Transgrancanaria-123km irabazi egin dute: Jose Vicente Benito, Txomin eta Julio primeran ibili dira. Zorionak!

Transgrancanaria-96km proba berriz, nesketan Lidia Gomez murtziarra ( Bilbon bizi dena ) irabazle izan zen. Zorionak Lidia!
Julio, Josu, Txomin, Jose Vicente eta Edu helmugan.

TRANSGRANCANARIA-123 / Podium 2012:

Nesketan:
* Emma Roca lehena iritsi bazen ere deskalifikatua izan zen, Roque Nublo-ko kontrolean ez zuelako fitxatu. Berak zioen antolakuntza inor ez zegoela bertara joan behar zela adierazteko.
1-Fernanda Maciel (15:02:29)
2-Esther Fernández (17:25:45),
3-Denise Zimmermann (18:23:45).

Mutiletan:
1-Sebastien Chaigneau (12:54:19)
2-Armando Teixeira (13:27:20)
3-John Tidd (14:31:50),
* 3. postuan Miroslav Osladil iritsi zen baina deskalifikatua izan zen material bat falta zitzaiolako.
( ... )
12  Jose Vicente Benito 17:01:40
17  Mikel Leal  17:34:41
23  Iker Gonzalez Ule  17:45:46
32  Txomin Isuntza Zelaia  18:31:24
46  Julio Gonzalez Jimenez  19:40:13 3-V50M
73  Aitor Iraizoz  21:10:28
99- Victor De Pedro Goiri "Aramotz" (Galdakao): 22:37:02
101 Borja Basozabal Landaburu  22:39:12
102 Ibon Basozabal Landaburu  22:39:13
105 Ioseba Izagirre  22:43:39
109 Mikel Estala Arizmendi 22:55:42
186 Fermin Aranburu Gonzalez 27:26:47
193 Josu Arteche Bilbao 28:50:08
205 Eduardo Uribe 29:56:52
( ... )
214 Juan Castillejo 30:52:39 ( azkena )

Taldeka:
1-Gailurrak Team: Jose Vicente, Txomin, Julio
2-
3-


TRANSGRANCANARIA-96 KM / Podium 2012:Podiuma:

Nesketan:
1-Lidia Gómez (13:34:51)
2-Laila Ojefelt (15:22:03)
3-Fiona Taylor (17:29:19)


Lidia Gomez eta Samu arroyo irteeran.
Lidiak Transgrancanaria-96 km-ko irabazlea izan zen!
2009-ko edizioan Lidia txapeldun ordea izan zen.
Zorionak Lidia!!! eta besarkada bat Samu!
Bikote indartsua zarete benetan!
 
Albiste pozgarria dakargu Canarias aldetik; Gailurrak team Euskal talde ultra-trailerra garaile izan da, Jose Vicente Benito, Txomi eta Julio hirukoteak denbora bikaina egin dute helmugan. The North Face-koak berriz ez dira ibili hain fin, Zigor Iturrieta-k, iazko irabazleak, proba bertan behera utzi behar izan zuen likidoak bereganatu ezinik ibili baitzen beroa zela medio.
Jose Vicente Benito
(12. postua = 17:01:40)
Txomin Isuntza
( 32. postua = 18:31:24 )
" Sir Julius "
( 46. postua = 19:40:13 / 50 urtetik gorakoen artean 3.!!! )

Edu, Jose Vicente, Julio eta Txomin

Irteerara, Playa del Inglesera eramango gintuen bus-aren zain.

Aurten ( 2012 ), euskaldun mordo bat joan gara Transgrancanaria egitera: Gasteiz-tik 12 bat lagun, Gipuzkoatik 10 bat, nafar pare bat ere ikusi izan ditut, eta bizkaitarrak doze bat ere izango ziren. Bermeoko Josu-k ere parte hartu zuen, baina justu eta larri ibili zen maleta Madrideko aeroportuan ahaztu baitzioten! Azkenean denon artean materiala utzita irteerara hurbildu zen eta 28 ordutan bukatu zuen proba.
Zorionak Josu!

Josu, Patxuli eta Mintxu Aranburu
Basque team in "Playa del Inglés"
Zigor Iturrieta eta Fernanda Maciel ( nesketan irabazlea )


David



Irteera unean parte hartzaile guztiak prest!
Irteerako uneak bideoan ikusteko: http://youtu.be/qGzQ7zOU3kI


Iker Gonzalez
( 23. postua =  17:45:46 )
Irteera "Playa del inglés"etik hasten da.
Batzuk zapatilak plastikozko poltsez estaltzen dituzte hondartzako arerik oinetan ez sartzeko.

Hondartzatik zehar saltaka, ilunpetan eta itsasoko olatuak bazterrean!

Maspalomas aldeko errekasto lehorretik igarotzen.
Lehenengo alpetan sarturik ( 12.km ), urteroko txakurrak eta bere gidariak pasatu ninduten, eta ia toki berean!
"Paso del diablo"ra iristen ( 39. km )

"Paso del diablo"tik Tunte-rako jeitsiera.

Luke bilbotarrak 96km-ko proban parte hartzen zuen lehen aldia izan zen. Jadanik 4 bat urte daramatza Gran Canarian ikasten eta gogoak zituen proba entsutetzu honetan saiatzeko.













"El aserrador" une kritikoa ( 68. km )
Roque Nublo urrutian.
"El aserrador" igaro ondoren dagoen anoa.
Basamortuan barrena!
Oasis-ak ere bazeuden!
Roque Nublo-k ( 1874m ) begirada guztiak erakartzen ditu!
Roque Nublo-ko bi haitz erraldoiak; handienak 80 bat metro ditu.
Horman eskalatzaile batzuk ziharduten!

Pico las Nieves ( 1941m ) tontorrera bidean,
Roque Nublo atzean.

Helmugan: igandeko goizeko 5:57an ( 29h57´ ).

Helmuga gunea.
2012ko Transgrancanaria-rekin denboraldi berri bati hasiera eman diogu.

Iazko ( 2011 ) denboradan jarritako helburuak bete ostean, "Tor des Géants"-333km probarik esanguratsuena izan zelarik, oraingo honetan GRP-240 eta UTMB-167 dugu begiz jota. Hoietaz gain etxeko "Ehunmilak"-168km eta berria den "Xtremapuko"-85km izango ditugu gustagarri. Horretarako baina km ugari egin behar dira, eta batez ere proba luzeetan ( martxak zein ultratrailak ) parte hartu.

Hau dela eta, Transgrancanaria-ren eguraldi beroak giarrak estutzeko parada ederra izaten da, nahiz eta urruti egon.

Josu Artetxek maletekin arazoak izan ostean, Gailurrak-eko partaideak emandako materialarekin irten behar izan zen, bere kirol materiala Barajasen baitzegoen ( gero bueltatu zioten baina probaren ostean ). Zapatilak ere bereak ez zirenak jantzi zituen, eta bukatu zuen!!! Hori da hori balentria!
Zorionak Josu.

Hasieran beraz estresaturik irten ginen Josuri gertatutako "sorpresa" zela eta, siestarik bota gabe eta urduri.

Lehenengo km-ak hondartzatik ( 5 km ) Maspalomas-era ziztu bizian egin genituen, Lidia Gomez-ekin batera, gerora Transgrancanaria-96km-ko irabazlea izango zena nesketan. Zorionak Lidia! Jadanik 3 garaipen eta 2. postu bat pilatu ditu azkenengo 5 urtetan. Lidiarekin batera Julio-rekin gurutzatu nintzen, eta honek ere 50 urtetik gorakoen artean 3. postua eskuratu zuen 123km-ko proban. Juliorentzat ere 4. Transgrancanaria izan zen, nahiz eta 2009-koa bukatzerik ez zuen izan, eroriko baten ondorioz.
Zorionak zuretzat ere Julio!

Maspalomas aldeko errekastoa ( riera ) lehorra zegoen aurten, ur tanta pittin bat ere ez! Aurreko urteetan belaunetaraino sartzen genituenenan hankak!

Lehenengo zati hau korrika egin dugu, eta 10. km pasatu orduko mobilaren ordulariari begiratu eta 1h generaman besterik ez!

Ondo bidean lurrezko pistetatik abiatu gara. San Gines-eko presatik ( 20. km ) igarotzean erritmoa moteldu det, eta hemendik bukarerararte zatirik handiena oinez egin det. Loak hartzen ninduen, eta batzuetan partaide batzuk ohiu egin behar izan didate esnatzeko: " que te vas por el barranquillo, mi niño!!!"

Loari buelta eman ezinik Tunte-ra iritsi gara ( 42.km, goizeko 8:45etan ). Jarraian 2 Transgrancanariak ( 123-km eta 96-km ) banatzen diren unera igo gara ( 46. km ).

Hurrengo zatia gora beheratsua da, erretako piñadien artean. Den dena lehorra dago, eta gaur bero egingo du. Beraz, maila luzeak, buffa, txapela eta besokoak kendu ditut, praka motzak janzteko. Arinago sentitzen naiz, eta korrikalditxoren bat ere egin det, baina erritmoa dosifikatzearen garrantziaz jabetuta, katalan batzukin lasai iritsi gara Soria-ko urtegi erraldoiera ( 57. km ).

Orain aldapa handi eta itogarri bat dugu parez pare. Cactus eta palmeren artean goruntz jo dugu, hala ere dena ez izan sufrikarioa. Soria ondoan dagoen janari denda batean coca-cola eta izozki bana erosi ostean gorputzari opari ederra eman diogu.

Momentu kritikoak dira hauek, eta lasai hartu behar dira, estutu gabe.

Las Niñas-eko urtegi ondora iritsi berritan, sorpresa ederra hartu det: beste urte batzuetan ura besterik ez zegoen anoan fruta ezberdinak eta freskagarri pilo bat zituzten prestaturik guretzat. Mila esker! Antolakuntzakoak hobetzen doaz urtetik urtera, eta datorren edizioa X. izanik zerbait berezia egingo dute, ziur!

El Aserradoooor!!!! Izena esatearekin batera bildurra sartzen zait barruraino. Hau bait dela eremu gogorra! 4 aldapa 5 km-tan besterik ez badira ere, 1600 bat metrotara igo behar dira, eta jakinik probaren erdia ( 65. km ) besterik ez dela, indarrak ondo neurtu behar dira. Zati honetan eginiko "balentriak" gero ordaintzen dira. Mintxu gasteiztarrak adibidez erritmo ona eraman zuen hemendik Garañon-era ( 81.km ), baina gero arrastaka ibili zen azkenengo km-tan!

El Aserrador eta Garañon artean Pico Las Nieves ( 1941m ) dago. Gran Canariako gailurrik garaienera iristeko baina ondo izerditu behar da. Hala ere saltaka egiteko bidexka ederrak daude. Eskalada puntu bat ere egin behar da, sokari helduta 6 bat metrotan, II. gradukoa zati batean.


Ostiralean edandago freskagarri batek estarria ikutu ninduen, eta gaurko izozkiak ez bazidan lagundu ere, gustora jan det. Baina orain, 74. km-an Roque Nublo-ra ( 1781m ) iritsi berritan, estarriko kanpailatxoa handituta dut, eta txistua irensteak ere mina ematen dit. Hidratatzea da gakoa, eta 10 minutoro ur tragoxkada bat hartzen det. Horrela, estarria ikututa eta indarrak justu justu Pico las Nieves-etik igaro naiz.

Orain ( 79. km ) dena beherantz da ( 123. km-rarte ); lehenengo geldialdia Garañon aldeko ano handia da. Ustuta iritsi naiz, eta hidratatzeari eman diot: ura, freskagarriak eta salda. Makarroaik jateari ere ekin diot, baina sabelak ez ninduen ametitzen.

Antolatzaileei lokuluxkada bat botatzera nihoala esan diet; horretarako barrakoi moduko batzuk prestaturik dituzte, eta mnten artean 10 bat minutu egon naiz, ondo portatu dira, niretzat berogailua martxan jarri dute, eta berpiztu egin naiz. Hala ere, herizainak likido gehiago edateko esan dit, eta irtetzeko gogoa nuenez, baina sendagileari ere kasu egitea nahi nuenez tragoskada luze bat hartu det. Ez dit onik egin eta barrokeitatik arrapaladan irten naiz botaka egitera.

Kaka zaharra! Ondo nau, baina medikuak orain aurpegi txarra jarri dau, eta trabak ipiniko dizkit Garañoi-tik irtetzeko. Horrela izan da, " ¿estas bien? yo que tu me quedaría descansando aquí ", nik berriz " no, tranquilo, estoy bien, ha sido la injesta de liquidos que lo he hecho deprisa " eta sendagilea lasaitzeko zera gehitu diot " conozco el recorrido, es la cuarta vez que lo hago y cuando llegue al siguiente control de Teror ( 99.km ) si quiere me hacen un chequeo para ver cómo estoy y se lo comunican", sendagileari aurpegia aldatu zaio eta berarekin "eztabaidatzeko" gaitasuna nuenez aurrera jarraitzeko baimena eman dit.

Garañon-en bigarren gaua igarotzeko ondo jantzi naiz ( besokoak, maila luzeak, zira, bufa eta gorroa ) eta beheruntz jarraitu det.

Nire helburua Josu Artetxe-rekin bat egitea da. Nigandik 30´tara dago baina ezin naiz berarekin komunikatu. Josu-k mobileko bateria uztuta du eta nire aurretik doanez ez du nire erreferentziarik. Nik berriz kontrol gune guztietan " cómo va el 55 ( Josuren dortsla ) ?" galdetzen det. " Te lleva 30´" izaten da beraien erantzuna. Arrapatu ezinik nabil. Baina ez det nahi estutzerik bestela gero txarrago izango da; indar gabe iritsi ezinik gelditu bait naiteke. Gero bukaeran 1h etarako dit, eta egoeraren berri eman diodanean Josuk ibilbide guztia bakarrik eta ilunpetan egin duela erantzun dit La Palma-ko helmugan.

Nahikoa egin du Josuk helmugara iristen, besteen materialarekin eta bidea ezagutu gabe!

Beraz Josukin bat egin ezinik, lasai hartu det jeitsiera. Bidean etsan naiz eta 2´´-5´ko lokuluskada bat egin det bikote aleman batzuen frontalek esnatu nauten arte.

"Gora Edu! oraindik ez dela bukatu!" gogorarazi diot nire buruari. Animoak emanez beraiekin jarraitu det. Baina alde egiten utzi diet, beraien erritmoa nirea baino arinagoa baitzen. Gero Teror-era iristen beraiekin bat egin det garagardo bat edaten ari zirela. Alemanak eta garagardoak batera doaz!

Teror-en jamon york-en 4 bat lontsa gustora jan ditut, eta anoko antolatzaileekin berriketan ibili naiz, ez diet aipatu Garañon-en gertatutakoa, baina hango medikuak galdetu ezkero ondo nengoela erantzungo zioten.

Aurrera bada, oraingo honetan acequia batetara igo behar gara. Ura daraman kanaltxo honetara iristeko 300 m-ko desnibela igo behar da, beraz aldapa gogorra dugu aurretik.

Bidea ondo ezagutzen det, eta aurreko urteetan kuriosoa iruditu bazitzaidan ibilbide berri hau, 2009an "esterkolero" batetik pasatu arazi bait gintuzten, ordutik hona bide hau gero eta malkartsuago egiten zait. Baina gogorrena oraindik etortzear dago: harriz beteriko 6 km-ko erreka lehorra!

Nori okurrituko zitzaion 115. km-an, hankak nekaturik dauzkagunean, eta oinak erreta, tortura gune batetik pasatzea!

Ba Transgrancanaria-ko antolatzaileei! Urtero, helmugan zati hori kentzeko aipatzen diet, baina espartanoak garenez sufritu egin behar degu, eta ibilbideak bere horretan darrai! Hla ere datorren urterako, X. edizioa dela eta, sorpresaren bat ipiniko dutela adierazi dute. ea atsegina den!

2. gaua lo egin gabe ( larunabata eta igandea ) eta aurreko ostiralekoa hala modukoa ( etxeko txikiak estula bait du ), loak jota noa.

Begiak itxi egiten zaizkit, baina oraindik 10 km falta dira. Bapatean sastraketatik ume bat mugitzen ikusi det. Ez da posible! orduhonetan ume guztiak lotaratuta daude eta! Gero kakalardo erraldoi bat zirudien figura bat antzeman det gauaren iluntasunean. Aluzinatzen ari naiz. Javierrek esaten ninduen proba luze batzuetan esperimentatu izan duela aluzinazioak, baina nik kasu gutxi egin izan diot beti. Oraingo honetan berriz pasada bat da gertatzen ari zaidana; alde batetara begiratu eta animaliak irtetzen dira zuhaitzetatik, bestera begiratu eta gizakiak. Egoeraren kontziente naiz, eta "disfrutatzen" ari naiz era berean. Hala ere hau ez da komenigarria izan behar, buruko neuronak trastornatzen hasiak dira lo falta eta esfortsuagatik.

Azkenik, La Palma-ko "Alfredo Kraus"-en auditoriaren argiak ( helmuga ) ikusi ditut urrutian, eta nihoan taldeari agur esanez korrika hasi naiz. 3 bat km faltako dira eta 30h-tik jeisteko 20 bat minutu ditut. Denbora izango det. Salto batean helmugara iristi eta Josu-rekin bat egin det.

Besarkada handi bat eman ostean elkarri hotelera joan gara; lotara!!!

Hurrengo arte!

11 iruzkin:

  1. Zorionak Edu , a por todas que la temporada es larga , EGURRAAAA...

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo Edu, TXAPELDUN, ZORIONAK !!!

    Segi halaxe. Hurrengo arte.
    Albertxo

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Albertxo!
      Aizkardi martxa martxoaren 26an dela uste dut, ea bertan elkar ikusten dugun!

      Ezabatu
  3. Zorionak Edu,

    Lan bikaina egin dezue.

    Y esto no ha hecho mas que comenzar.

    Besarkada haundi bat.

    Asis.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Mila esker Asis!
      Denborada hau gogorra izango da;
      hurrengo luzea "Xtremapuko"-85km,
      gero "Soplao"-125km ( zalantza ??? ),
      "Ehunmilak"-168km fijo!
      "GRP"-240km-taldean (Josu,Javier eta Enric-ekin)
      "UTMB"-167km ( GRPtik aste batera!!! )
      Ea probaren batean elkar ikusten dugun!
      Muxu bat Silviarentzat!

      Ezabatu
  4. De Cherokee
    Si es que sois unos cafres y no os organizais como es debido.
    Espera que le pille a Josu en casa por telefono, la que le va a caer.
    Y seguro que acabo superrelajado ya que con ese tiempo ni se habra despeinado.
    Por tu parte ya terminar ha sido un gran exito tras los problemas experimentados aunque a ti ya no te para nada. jejeje
    Animo y os seguire lo que pueda aunque sea desde la distancia.
    P.D. Como te olvidas de poner en la clasificacion a Aramotz (Victor De Pedro Goiri) que todo un ilustre veterano de esa y otras ultras y ademas de Galdakao.

    ErantzunEzabatu
  5. Aupa Cherokee!
    Josuri gertaturikoa ( hegazkin konpainiak maleta galdu izana aeroportuan ) denori gerta dakiguke.
    Ostiralean, 17:00etan, proba hasi baino 7 ordu lehenago etsiturik geunden guztiok, baina ondo antolatu ginen eta denon artean materiala utzi genion Trans-en parte hartu zezan.
    Gertatutakotik ikasgai bat etara degu: kirol materiala beti gurekin eraman behar degu eskuzko maletan.
    Ederra izan zen denon artean izan genuen laguntasuna!
    Aupa Cherokke! Ea probaren batean elkar ikusten dugu!

    ErantzunEzabatu
  6. "Aramotz"-ek ( Victor De Pedro Goiri ) kriston marka egin zuen, eta guk bere aipamenik egin gabe!
    Segi horrela Aramotz!

    ErantzunEzabatu