2012/10/01

Cavalls del Vent-2012: Teresa Farriol-ek bizitza galdu zuen.

 Cavalls del vent-2012an Teresa Farriol catalana hil zen. 
Aurtengo Cavals-en hotza eta euria barra barra egin zuen, eta horren eraginez parte hartzaileen %80ak bertan behera utzi dute proba ( 900etatik 183 ).
Cavals-en 84,3 km / 6000mD+ burutu behar dira, eta Catalunyako Pirineoetan kokatzen da, 2000 metro inguruan.
Antolakuntzak parte hartzaileei eguraldi kaskarrari aurre egiteko erropa egokiak eramateko aipatu zizkieten, baina zoritxarra iritxi zen Teresa SD-a hil ostean.
Kilian Jornet eta Anton Krupitka Cavalls de Vent-2012-ko une batean.
Kilian Jornet helmugara iristen, 8h42´ denborarekin, errekor berria ezarriz.
Kilianek Teresaren aldeko omenaldian samina erakutsi zuen.
Teresak 12 ordu eta 50 km burutu ostean konortea galdu eta mendian gelditu zen. Atzetik zetozen parte hartzaileek 112 emergentziako telefonoari deitu, eta erreskatekoek gaueko 1:00etan Berga-ko hospitalera eramatea lortu zuten. Handik gutxira zoritxarrez Teresak bizitza galdu zuen.
Teresa ultra trailen artean ezaguna zen, eta oraingo proba honetarako ere ondo prestaturik zetorren, hilabete lehenago Cavalls-eko ibilbidea ere burutu zuen. Baina oraingo honetan mendiko baldintza klimatikoek oso gogorrak izan dira.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina