2012/10/02

Ehunmilak-2013: IV. edizioa martxan da!



 Ehunmilak-2013 uztailaren 12, 13 eta 14an ospatuko da.
Izen emateak laster irekiko dira, azaroaren bueltan.
Animatu eta IV. edizioan elkar ikusiko dugu!

Oraindik proposamen bat bada ere, hasierako bileran Ehunmilak-2013an 3. proba bat ezartzea aipatu da.
Gogoratu orain artekoek 168km eta G2H-ak 88km dituztela, 3. honek 30km inguru izango lituzke, proposamenak aurrera egin ezkero beti ere.
3. proba honen ibilbidea Larraitzetik hasiko litzateke, Aralar aldera jo eta Gaztelu aldetik Beasainen izango luke amaiera. Ea proposamen honek zein bilakaera izaten duen!

Ehunmilak-eko antolakuntza taldea Beasaingo udaletxean bilduta.












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina