Gallarraga ( 960m ) tontorrera iristen.
Apuko Extrem
Fitxa teknikoa:
-Data: 2013ko apirilak 20
-Luzera: 84 km
-Desnibela: 7000mD+
-Antolatzailea: www.apukoigoera.com
-Parte hartzaileak: 219 irteeran / 178 bukatu ( % 81 )
-Sailkapena / clasificación:
-Neskak:
1(18)-Nerea Martinez: 11h36´
2-Silvia Trigueros: 11h52´
3-Jaione Sasieta: 12h32´
-Mutilak:
1-Gaizka Barañano: 10h15´
2-Imanol Aleson: 10h22´
3-Joxelu Albizuri: 10h22´
-Neskak:
1(18)-Nerea Martinez: 11h36´
2-Silvia Trigueros: 11h52´
3-Jaione Sasieta: 12h32´
-Mutilak:
1-Gaizka Barañano: 10h15´
2-Imanol Aleson: 10h22´
3-Joxelu Albizuri: 10h22´
Irteeran denak pozik
Eibarko KKTko ( Kalamua Korrikalari Taldea ) lagunak:
Igor , Ignacio, Asier, Javi, Iñaki, Juanra eta Iosu.
Iosuk M50 beteranoetan 3. postua lortu zuen, gogoratu iaz txapelduna izan zela maila honetan.
Zorionak Iosu eta kuadrilla!

Parte hartzaileak Oscar Nieto antolatzailearen informazioa entzuten.
Lehen anoa
Eretza ezkerrean Pagoataren atzean.
Andasto
Ganekogortara igotzen behei eta ardien artean
"Aramotz" Ganekogortara iristen ( argazkia: Basurde / Mendi Martxak )
Ganekogorta ( 998m )
Ganekotik jeisten Gallaragaruntz
Bilbo handia eta kostaldea urrutian
Gallaragako bidea
Gallaragako kontrola; hotza zegoen bai!
Balmasedako Kepa
Tontorrera iristen
La Qüadra
La Qüadrako baratzak
Igor eta konpainia denborak kontrolatzen
Martin antolatzailea
Kadaguako bailara, Güeñes atzean
Cabraleseko laguna Eretzara igo aurretik
Eretzara iristen, "Basurde" laguntzen Albertxoren aurretik
Eretza ( 887m )
Sorgiñe eta Ines Eretzan
Eretzatik Güeñesera jeisten
Güeñeseko kontrola ( 38. km ).
Güeñesetik Gallaraga tontorra
Ubieta ( 780m )
Ubietako buzoia
Gaineran aldea
Gaztelua
Orduña, Mena-ko mendiak eta Zalama
Joxi eta Josu anaiak balizak batzen Gaineran aldean
Gaineran ( 902m )
Apuko-ra ( 570m ) iristen
Igor helmugako diploma ematen.
MIla esker egindako lanagatik!
Rober eta Oscar Martin anaiekin
APUKO EXTREM 2013: Kalkulagailuarekin eskuetan
7000mD+, 83km, 20 ordutan burutzeko, horrekin dena esanda dago.
Igo beharreko metroak km-ko 83,39 m/km dira ( 6980mD+ / 83,7km ), inguruko mendi ibilbide luzeen probetako gogorrena:
36,00 m/km = "Soplao" 4500mD+ / 125km
37,67 m/km = "Bandoleros" 5500mD+ / 146km
50,00 m/km = "UT-MCosta Daurada" 4500mD+ / 90km
50,75 m/km = "Hiru Haundiak" 5100mD+ / 100km
52,94 m/km = "Tolosako XIV orduak" 3600mD+ / 68km
56,91 m/km = "Transgrancanaria" 7000mD+ / 123km
58,68 m/km = "UTMB" 9800mD+ / 167km
66,07 m/km = "Ehunmilak" 11100mD+ / 168km
72,72 m/km = "Tor des Geants" 24000mD+ / 330km
73,86 m/km = "Goierriko 2 handiak" 6500mD+ / 88km
79,41 m/km = "Ronda dels cims" 13500mD+ / 170km
83,39 m/km = "Apuko extrem" 6980mD+ / 83,7km
91,21 m/km = "Travesera Picos" 6750mD+ / 74 km
Eraman beharreko abiadura 4,18 km/h da ( 83,7km / 20 ordutan ( or.) ) da, inguruko mendi ibilbide luzeen probetako azkarrena:
2,20 km/or. = "Tor des Geants" 150h / 330km
2,83 km/or. = "Ronda dels cims" 60h / 170km
3,08 km/or. = "Travesera Picos" 24h / 74km
3,50 km/or. = "Ehunmilak" 148h / 168km
3,63 km/or. = "UTMB" 46h / 167km
3,65 km/or. = "Bandoleros" 40h / 146km
3,75 km/or. = "UT-MCosta Daurada" 24h / 90km
3,77 km/or. = "Tolosako XIV orduak" 18h / 68km
3,90 km/or. = "Soplao" 32h / 125km
3,96 km/or. = "Transgrancanaria" 31h / 123km
4,00 km/or. = "Goierriko 2 handiak" 22h / 88km
4,16 km/or. = "Hiru Haundiak" 24h / 100km
4,18 km/or. = "Apuko extrem" 20h / 83,7km
Guzti hau gutxi balitz, ibilbidea tontorrez betea dago: Gongeda ( 720m ), Ganekogorta ( 998m ), Gallarraga ( 960m ), Agilatxo ( 750m ), Eretza ( 887m ), Luxar ( 610m ), Ubieta (780m ), Gaineran ( 820m ), Aldape ( 750m ), Apuko ( 571m ) eta "Apuko-txiki" ( 420m ).
Datu hauekin buruan errespetuz gerturatu gara Zaramillo-ra ( Bizkaia ).
Dortsala jasotzerakoan ezagunak agurtu eta Zaramilloko frontoian batu gara ultrero guztiak. Bertan oilar asko ageri dira: Aitor Leal, Gaizka Barañano "Txapel", Pedro, Samu Arroyo, Nerea Martinez, Nuria Picas ...
Iazko experientzia eskasa ere buruan bueltaka darabilkit, eta orduan arrapaladan hasi banintz ere, gero erdialdean gogotik ordaindu nuen, bukatzeko bereak eta bi pasatu ondoren.
Esperientzia hura gogoan, aurtengo estrategia zein izango det argi dut: Apukon oinez joango naiz, beheruntz trotetxoan eta anoetan denbora gutxi igaro.
Frontoian KKTko lagunak agurtu ditut. Aurten ere fin ibiliko dira, badakit. Hauek jo eta su ekiten diote probeei. Azken emaitzek ere, Mendaroko ML adibidez, beraien maila gero eta hobeagoa dela adierazten du. Eman ba egurra!
Javier Ugaldekin aurtengo gure erronka nagusiataz hitzegin dugu; "Ronda dels cims" ( 13500mD+ / 170km / +/-2000m garaieran / epea: 60h ). Fin ibili beharko gara bertan eta horretarako entrenamenduekin gogor saiatu behar gara, "Apuko extrem" horren lekuko izango da.
Irteeran anekdota barregarria izan dugu; Javierrekin argazki bat atera nahi, parte hartzaile bati argazkia ateratzeko eskatzean buruari buelta eman eta "aupa ( Aitor ) Leal", eta " no te habia reconocido " berak. Diplomatikoa da makina hau, ez nau ezagutzen baina modu onean erantzun.
Azkenean argazkia berari atzetik etara diot proba orduan bertan hasi baita. Aitorrek bere blogean zera jarriko luke " estabamos a punto de empezar y un tío va y me pide que le saque una foto, ¡manda huevos! ".
Lehenengo aldapak hasi eta 100 metrotara lehen aldapetan sartu gara, eta hurrengo 83,7 km-tako tonika gora-behera amaigabeak izango dira.
Zaramillotik ilunpetan irten gara frontaletako argien laguntzarekin. Javier Ugalderekin noa,
ultretatko laguna. Berak aurreko astean Ondarruko Boga mendi martxa ( 54km ) 8-9 ordutan burutu zuen,
eta lasai dator honetara. Iaz ondo ibili zen 15 bat ordutan bukatu zuelarik.
Lehenengo aldapetan aurrera jarraitzeko esaten diot, ultra hau lasai egin behar dudala azpimarratuz.
Horrela jarraitu det Mendi Martxako lagunekin: Aramotz, Meatzari, Andasto eta abarrekin.
Gongeda eguneko lehen tontorra izan da. Lasai igo degu, inolako prisarik gabe. Batek dio " hemen ez da nola hasten zaren, nola bukatzen duzun baizik! ", eta ez zaio arrazoirik falta.
Gongedatik jeitsiera bortitza izan dugu, %40ko pendizearekin. Lehen anora taldetxo batean iritsi gara.
Hurrengo aldapa Ganekogorta da, probaren punturik garaiena. Hotza egiten du eta tontorrean jertxei fin
bat eta gorro potolo bat jantzi ditut. Igoera kuriosoa izan da behei eta ardien artean, goizeko ordu txikietan animali hauek arrituta egongo ziren bekokian argiak genaramatzan extralurtarrak ikusten.
Ganekotik Gallarragara aurten paseotxo bat izan da, ez iaz bezala, lehenengo La Quadrara jeitsi arazi gintuztela gero berriro goruntz Gallarragara egiteko. Oraingo honetan ibilbide logikoagoa diseinatu dute Nieto eta enparauek. Eskertzekoa da!
Gallarrgara iristen bokata bat jan det tripak martxan jartzeko. Gustora noa, azkena baina gustora, paisaiaz disfrutatuz. Agilatos izan da hurrengo menditxoa. Bertatik Balmasedako Keparekin igaro naiz. La Quadrarako jeitsiera ere berarekin burutuko det. Berbetan saltatxoak emanez 25.km-ra iritsi gara.
La Quadran Igor, Martin eta Endeka agurtu ditut. Azken honekin iaz sesiotxo bat izan nuen. Ez ninduen aurrera jarraitu nahi, tripetatik flojo ibili bait nintzen. Aurten ikusi nauenean barre batzuk bota ditugu;
"saludos al de la manta". Baina aurten ondo nihoa eta ibilbideak eskeintzen digun aldapekin gozatzen.
Eretza eguneko 3. tontortzarra da, 800 m-tako aldatza, 4 km-tan! Bertara iritsi aurretik baina elektritzitateko azpi-estazio batetik igaro behar gara, eta bertan Martin-ekin bat gurutzatu naiz.
Martin antolakuntzako ibilbideko arduradun nagusia, eta zati honetan erratzaren lanak egitera etorri da. Hala ere Eretzaren igoera begi bistatik atzean galduko det, jadanik ez bait naiz azkena. Atzetik pare bat parte hartzaile dihoaz: Kepa balmasedakoa eta David cabraleseko asturianoa. Igoeran donust pare bat eta naranja zumoz beterik zegoen tetrabrik txiki bat edan det.
Eretzara iristen Albertxorekin bat egin det. "Probatik kanpo nago 10 minutugatik" esan dit. "Nola?" erantzun diot arrituta. "Bai, La Quadrako kontrola 10´gatik ez dugu pasatu", azpimarratzen dit pot eginda. "Orduan ni ere probatik kanpo nau zure atzetik baldin banoa" esaten diot keskati. " Ez Edu, guk bide-zidor bat hartu dugu La Quadra ostean Eretzara igo nahian, nahiz eta probatik kanpo egon. Zu barruan zoaz, baina Eretzatik Gueñes-era jeisteko 45´bakarrik dituzu" adierazten dit Albertxok. "Banoa orduan" erantzuten diot hankak airean ditudala.
Eretzatik Gueñesera 3 km-ko jeitsiera zuzena da; 30´tan burutu dudana. Bertako kontrolera 15´ko koltxoiarekin iritsi naiz. Tartean Aramotz handiarekin gurutzatu ondoren.
Anoan likidoak berreskuratu eta Sodupera jo det. Aldapan lasai joan naiz. Oraingoan oso konsziente egin naiz proba hau ultra bat dela eta ez mendi martxa bat. Denbora epea 20 ordukoa da eta ezin da bidean lasaitu handirik hartu. Beraz kalkulagailua atera det: Gueñes-38.km/epea:14:00, Sodupe-48.km/epea:16:30. 10 km egiteko 2h30´ditut, tartean Luxar mendia igarota.
Luxarrera iristean gorputza makaltzen hasi zait. "Lasai!" esan diot buruari; "Oinez iritsiko zara". Horrela Sodupera ( 48. km / 16:00etan ) iristean pasta ematen zuten anoa ikusi eta lasaitu naiz.
Baina Eretzatik Gueñesera eginiko jeitsiera azkarrak bere ondorioak ekarri dit: makalaldia. Jateko gogo handirik ez badut ere, aldameneko tabernan izozki bat jirau det eta irentsi ere. Handik gutxira Albertxo eta Ines etorri dira. Probatik kanpo daude, baina ibilbidea jarraitzeko asmoa dute. Ondo daudela dirudite, Albertxo animoak ematen dizkit eta bidean elkarrekin joango garela aipatu didate, nahiz eta zalantzak izan; oraindik 35 km falta bait dira Zaramillorako.
Baina Sodupetik irtetzean Albertxok eta Inesek bertan geratzea erabaki dute, aurrera egiten nuen bitartean. Momentu batean jan berri dudan izozki puska bat bota det, baina arnasa ondo hartuta Ubieta mendiraruntz abiatu naiz.
Orain bai naizela azkena. Atzetik Martin det eta berak plastikoak ( balizak ) jasotzen zituen bitartean, nik mendiei argazki batzuk ateratzen nizkien. Ubieta igaro ostean jeitsiera zuzen bat izan dugu. Mendiko aterpe batean kontrola genuen eta fitxatu ostean kafe hutsa hartu det azukrearekin.
Ondo egin dit eta gorputzaldiari buelta eman diodala konturatzen hasi naiz. Galdamesera ( 59.km / 18:55etan ) denborarekin ipurdian iritsi naiz; epea 19:00etan bukatzen bait zen, eta 5´ besterik ez det utzi erreserban. Hala ere ez naiz estutu. Galdamesetik Gaineranera ( 820m ) igoera tentea baina egonkorra da. Eguneko azken orduko printzak ederrak dira. Goikaldean aintzinako baseliza zahar batzuen aztarnak igarotzean egin berri dudan UT-MCD ( 90km/4500mD+ ) eta Priorat aldeko anakoretetaz gogoratu naiz. Hemen ere pertsonai bereziak biziko ziren garai batean goiko mendi hauetan eskutaturik.
Gaineranetik gaueko 21:00ak aldera igaro naiz. Josu eta Joxi anaiekin batera noa. Erratzak dira eta motxilan antolakuntzako walki-talkia daramate.
Azkenean ez da inor galdu, kontrolen arteko gaizki ulertu bat besterik ez da izan. Denok lasai arnastu ostean, beste 15´ itxaroten egon ondoren, berriro martxan jarri gara.
Beraz azkenean " falsa alarma, podeis seguir, no se ha perdido nadie ". Horrelakoetan eskertzen da antolakuntzako profesionaltasuna, bateron bat galdu ezkero baliabide guztiak martxan jartzen baitituzte.
Boskote bat osatzen dugu oraingoan erratzaren taldeak: Josu, Joxi, Martin, Ivan eta ni neu. Apuko aurreko pistara igotzeko baso itxi batetik goaz. Antolakuntzakoek hemen galdu zirela pentsatu zuten, eta ez zen arritzekoa gune hau oso landaretsua baita. Gero, bukarean, jakingo det Gaizka Barañano, Txapel, toki honetan liatu egin zela, eta km batean edo ibilbideko balizetatik kanpo ibili zela; 15´ko zigorra jasoko zuela, baina bigarren sailkatuei, Imanol Aleson eta Albizuri-ri 7´aldea aterako ziela hala ere.
Apukotik igarotzean gogor noala aipatu dit Josuk. " Ze erremedio " erantzun diot gazteleraz. 2:00etarako iristea nahi badegu hankak astindu behar ditugu. Kontutan izanik 30´ geldirik egon garela "galdutakoen zain", oarin denbora epea berriro atzean dugu. Baina oraingoan ere disfrutatzen goaz, jadanik Martin eta Ivan Apukoko pistan agurtu ostean Josu eta Joxi anaiekin hirukote humoretsu bat osatzen dugu.
"Apuko-txiki" deitzen dioda azken tontorrari argazkia etara ondoren helmugara iristeko gogoa sartu zait. Zaramillo aldeko errepidek farolen argiekin garbi nabaritzen dira.
19h46, 178., azkena ( La Conchakoek ez dakit nondik aterako zuten 180 parte hartzaile igaro zirela bertatik ) iritsi naiz.
Halmugaratzea nahiko hotza izan da. Frontoian antolakuntzako Igor eta beste pare bat bakarrik zeuden. Probaren jarraitzaileen artean Martin naiak agertu dira; Rober eta Oscar. Gogoratu Oscarrek 3 Tor des Geants dituela eginda, eta gaurkoan animatzera etorri da. Beraiekin argazki bat etara eta furgonetara abiatzera nihoala etxera bueltatzeko arkada batzuk izan ditut bilisa bota dudalarik. Oscarrek arrituta begiratu nau, " has llegado el último; pareces un novato ". Denborada luzea dela eta erronka ekainean dudala aipatu diot, hau km-ak egiteko dela, estutu gabe. Horrela kontu-kontari furgonetan elkar agurtu gara hurrengo bat arte.
The next ultra trail-> Soplao ( 125km / 5500mD+ ), maiatzak 18an ( Cabezón de la Sal, Cantabria ).

-" Acabamos de pasar Ganeran, cambio " esaten diote Martini.
-" Tenemos a 3 participantes perdidos en la zona de Apuko, cambio ". Aldape ( 68.km ) eta La Concha ( 76.km ) artean egin dugun zatia oso entretenitua izan da. Gauaz gozatzen gindoazela Apukon gertatzen zenaren erretrasmisioa zuzenean izan dugu.
-"Si queréis vamos en busca de los perdidos que estamos cerca de esa zona " esaten diet anaiei.
-" No tranquilo, Martin ya se encarga de mandar a gente de protección civil ". La Concrara iritsi naizenean ( 76.km / 22:38ean ) antolakuntzakoak galdutakoen bila erreskatea prestatzen ari ziren. La Conchan piska bat itxaroteko esan didate. Lasai egoteko esan diet, garrantzitsuena galdutakoak direla.
- " Decirme cuántos han pasado por la Concha y cuántos por Apuko " Marinek. La Conchakoak " 180 por La Concha ". Apukokoak " está pasando el dorsal 138 ". Martinek " todos tranquilos, a ver, cuántos han pasado por la concha y cuántos por Apuko ", eta Apukoko kontrolekoek berriro dorsalen berri ematen diote Martini, baina kopururik ez! Arritzekoa, nekea izango da pentsatzen det. " No he preguntado por el número de dorsal, sino la cantidad de participantes que han pasado por Apuko! " Martinek ahotsa altsatuz eta pazientzia mantenduz. " Acaban de pasar el 138 y el 50, sólo queda el 57 " Apukotik. " El 57 está parado con nosotros " Martinek.
Azkenean ez da inor galdu, kontrolen arteko gaizki ulertu bat besterik ez da izan. Denok lasai arnastu ostean, beste 15´ itxaroten egon ondoren, berriro martxan jarri gara.
Beraz azkenean " falsa alarma, podeis seguir, no se ha perdido nadie ". Horrelakoetan eskertzen da antolakuntzako profesionaltasuna, bateron bat galdu ezkero baliabide guztiak martxan jartzen baitituzte.
Boskote bat osatzen dugu oraingoan erratzaren taldeak: Josu, Joxi, Martin, Ivan eta ni neu. Apuko aurreko pistara igotzeko baso itxi batetik goaz. Antolakuntzakoek hemen galdu zirela pentsatu zuten, eta ez zen arritzekoa gune hau oso landaretsua baita. Gero, bukarean, jakingo det Gaizka Barañano, Txapel, toki honetan liatu egin zela, eta km batean edo ibilbideko balizetatik kanpo ibili zela; 15´ko zigorra jasoko zuela, baina bigarren sailkatuei, Imanol Aleson eta Albizuri-ri 7´aldea aterako ziela hala ere.
Apukotik igarotzean gogor noala aipatu dit Josuk. " Ze erremedio " erantzun diot gazteleraz. 2:00etarako iristea nahi badegu hankak astindu behar ditugu. Kontutan izanik 30´ geldirik egon garela "galdutakoen zain", oarin denbora epea berriro atzean dugu. Baina oraingoan ere disfrutatzen goaz, jadanik Martin eta Ivan Apukoko pistan agurtu ostean Josu eta Joxi anaiekin hirukote humoretsu bat osatzen dugu.
"Apuko-txiki" deitzen dioda azken tontorrari argazkia etara ondoren helmugara iristeko gogoa sartu zait. Zaramillo aldeko errepidek farolen argiekin garbi nabaritzen dira.
19h46, 178., azkena ( La Conchakoek ez dakit nondik aterako zuten 180 parte hartzaile igaro zirela bertatik ) iritsi naiz.
Halmugaratzea nahiko hotza izan da. Frontoian antolakuntzako Igor eta beste pare bat bakarrik zeuden. Probaren jarraitzaileen artean Martin naiak agertu dira; Rober eta Oscar. Gogoratu Oscarrek 3 Tor des Geants dituela eginda, eta gaurkoan animatzera etorri da. Beraiekin argazki bat etara eta furgonetara abiatzera nihoala etxera bueltatzeko arkada batzuk izan ditut bilisa bota dudalarik. Oscarrek arrituta begiratu nau, " has llegado el último; pareces un novato ". Denborada luzea dela eta erronka ekainean dudala aipatu diot, hau km-ak egiteko dela, estutu gabe. Horrela kontu-kontari furgonetan elkar agurtu gara hurrengo bat arte.
The next ultra trail-> Soplao ( 125km / 5500mD+ ), maiatzak 18an ( Cabezón de la Sal, Cantabria ).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina