Siurana ingurua, Ultra Trail Mountanyes Costa Daurada-k zeharkatzen du.
Siurana eskalatzileen artean oso ezaguna da.
Ultra Trail Mountanyes Costa Daurada
-Fitxa teknikoa-
-Luzera: 90,1 km
-Desnibela: 4.500mD+
-Kokapena: Prades eta Montsant-eko mendi serra, Tarragona
-Data: Aste Santuan
-Parte hartzaileak: 249 irten / 140 bukatu ( % 55 )

-Info +: http://www.naturetime.es
Prades, irteera unea
Parte hartzaileak gerturatzen
Denboradako lehen probetaz hitzgiten
Ibilbidearen erdi-bidean, Vilaplanan ( 43.km ), boltsa bat uzteko aukera zegoenez,
furgonetakoek boltsak jasotzen lan ederra izan zuten.
Hasi aurretik tabernako berotsaunaren babesean lasai
Kafetxo bat hartzen hasi aurretik.
Coll de l´Albakoak ere izan ziren
Predesen -3ยบ zeudenez ondo bebestuta egon behar zen.
Catalunya-n ere mendi martxetan mendizale ugari ibiltzen da.
Irtetzeko zain
Hotzari aurre egiteko buff-ak baliogarriak ziren.
Jaume eta Enric, bien artean makina bat km egindakoak.
Jaume eta bere kuadrila.
Hasi orduko hotzak ingurunea zuritu zuen.
Txakurra gidari lanak egiten.
Lehen kontrolean animoak eta indarrak osorik oraindik!
Ibilbidean zehar mediterranear inguruko landaretzarekin disfrutatu genuen:
artea, olibondoak, mahastiak ...
artea, olibondoak, mahastiak ...
Lokatz piska bat ere izan genuen.
Albarca herria muino batean kokaturik, 900m-tara.
Ibilbidean errepide gutxi zeharkatu behar ziren,
baina orduan ere segurtasun handia zegoen.

Amildegi ugari pasa genituen.
Albarcara iristen.
Albarca-ko beseliza.
Albarca aldean
Albarca-ko kontrola ( 12. km )
Albarcatik irtetzen.
Roca Corbatera ( 1.146 m )
Bidea oso ondo adierazita zgoen.
Mahasti eta olibondoen artean.
Joan eta Francisco
Lehen eguzki printzak daztatzen.
Francisco
Joan
Cornudella-ko kontrola ( 20.km )
UTMCD-ko perfila, guztira 4500mD+ / 90 km.
Cornudella de Montsant
Siurana-ko urtegia
Siurana herria mendi baten muinoan kokatua dago, 800 m-tara.
Bide zaharretik gorantz.
Kanoiak ikusgarriak dira.
Siurana
Siuranan turismotik bizi dira.
Siuranako alde zaharra
Siuranako baseliza
Siuranako amildegiak
Hormatzar ikusgarriak
Bide ederra baina kontuz ibili beharrekoa, amildegia ondoan dago eta!
Eskalatzaileen goterlekua
Buru bat dirudien haitza
Leku magikoa Siurana ingurua.
Haitz, amildegi, urtegi, artea ... izadia bere osotasunean!
Siurana, eskalatzaileen paradisua.
Aupa neska!
Joan
Ur-jauzia
Pinadietatik barrena.
Arboli herri abandonatura iristen.
Castillejos-eko kontrola ( 34.km )
Pinadietatik barrena.
Arboli herri abandonatura iristen.
Castillejos-eko kontrola ( 34.km )
Orain arte eginikoa, eta faltatzen zena.
Itsasoa urrutian nabaritzen zen.
Halako batean elur malutak jauzten hasi ziren,
ez zen harritzekoa, tenperaturak ozta-ozta pasatzen zuen 0ยบ-tik eta!
Vilaplana herria ( 43,2.km )

Vilaplanan ano handi bat geneukan janaria eta gure boltsarekin.
Makarroiak onak zeuden.
Pistina ondoan baina aurrera egin behar.
Anoa ondo hornitua zegoen: kafea, salda, freskagarriak, fruta, bolloak ...
Aupa txapeldunak!

La Musara-ra iristen.
Egin beharrekoa parez pare;
antenen behekaldetik pasatu ginen arteen artetik.
Vilaplana herria behean utzi ostean.
La Musara-ko tontorra ( 1.108 m )

La Musara herri abandonatutik igarotzen.
La Musara-ko aterpea.
Chali.
Eguneko azken eguzki printzak badoaz.
La Musara-ko aterpea.
Chali.
Eguneko azken eguzki printzak badoaz.
Tarragonako portua urrutian.
Albiol herriko kontrola ( 56. km )
Mont Rall-eko aterpea ( 68. km )
Parte hartzaile batzuk lokuluska bat botatzeko approbetxatu genuen.

Denboraren poderioz haizeak eta euriak erosionaturiko haitza;
horren ondorioz haitzetan zulo eta zubi erraldoiak sortzen dira.
Gauaren iluntasunean bertatik pasatzeak ipuin magiko batean sartzea bezalakoxea zen!
Capafons-eko kontrola ( 78. km )
Baltasana tontorra ( 1.206 m )
Baltasanako muino geodesikoa ( 87. km )
Prades herria, helmuga! ( 90. km )
Raquel domina lepotik zintzilikatzen.
Mila esker!
Helmugan eginiko denborarekin, minutu pare bat gehituta!
Antolatzaileak ere pozik!
David helmugan.
Mila esker zure frontalaren argiarengatik!
Ultra Trail Muntanyes Costa Daurada - UTMCD-2013
Aste Santuko oporretako azkenengo astebukaera intentsoa izango da: UTMCD ( 90 km / 4500mD+ 24 orduko epean ) egitera Prades-era abiatu naiz.
Probara baina fisikoki ez noa ondo prestaturik. Abendutik saltaka badihardut ere, UT-Bandoleros ( 129km / 5500mD+, Grazalema, Cadiz-Malaga ) zeharkaldian ezkerreko orkatilean izaniko bihurrituak 3 aste geldirik egotera behartu bait nau, eta astetxo bestrik ez daramat korrika.
Hala ere gogotsu eta animoso gerturatu naiz Pradesera. Irteera/helmuga gunean, Enric Terricabras, Joan, Jaume eta beste hainbat ultrerorekin bat egin dut. Denbora gutxi izan dugu gure azken abenturak elkarri kontatzeko baina nahiko besarkada handi bat emateko.
Hotza ( -3ยบ ) egiten du eta irteera eman orduko ( 9:03etan ) denok saltaka hasi gara lagunak airean desagertu direlarik. Hasi eta konturatu orduko erratzarekin nihoala konturatu naiz. Enric eta bere txakurra lehen une hauetan zaindari fidelak izan dira, laino artean eta ihintzari aurre eginez. Inguruko adarxkak txuri-txuri daude, gauean hizoztu egin duen seinale.
Albarca herrixka izan da gure lehen geldiunea, 12. km-an. Albarca herri bakartia da, muino batean kokaturik Roca Corbatera ( 1.146m ) mendiaren magalean, Montsant mendi zerrako garaiena.
Zeharkaldi guzti honetan familiarekin eginiko irteerak etortzen zaizkit gogora, urteetan Salou aldera etorri izan baikara bai gabonetan bai Aste Santutan. Hala bada, parte hartzaile guztien artetik euskaldun bakarra banaiz ere, ez naiz arrotz sentitzen, eta katalanen artean euskaldunak anai artean murgiltzen gara. Bi herrien arteko elkar ulertu estua nabaria da, hizkuntza, herri sentimendua ... .
La Albarca-ra ( 12 km ) iristean bertako aterpean fitxatu eta botellina urez betetzeko aprobetxatu dut. Albarcatik beheruntz egingo dugu Cornudella de Montsant-eruntz. Herri honetan bizitza gehiago dago, nekazaritza eta zerbitzuak uztartuz.
Cornudellarako jeitsieran mahastiak ezker eskubi ditugu ardoaren uztiaketa gogorarazten digularik. "Priorat"
bertoko ardoaren izendapena da, eta nahiko fama handia du adituen artean. Priorateko mahatsa Frantsiatik ekarri zituzten mende batzuk lehenago ingurune honetan bizi ziren kartuxoek.
Cartuja de Escaladell Espainiako kartuxarik zaharrena da, 850 urte dituelarik. Atera kontuak XII. mendean
apaiz-gizon xelebre hauek anakoretak moduan igarotzen zituzten beraien egunak, jendearengandik urrun eta
mendian barrena erdi eskutaturik. Kartujo bakoitzak bere baselizatxoa eta klaustroa zuen, eta lurrari etekina
ateratzeko ardoa produzitzen hasi ziren orain dela 400 bat urte. Gaur egun Escaladell-en dagoen kartuxa
berrizten ari dira eta jadanik ez da inor bizi bertan.
Ardoaren eflubioak miresten, beheruntz goazela hirukote bat osatu dugu hurrengo km-tan nire talde lagunak
izango diren Joan eta Franciscorekin batera. Joan 58 urteko ultrero esperientzaduna da, makina bat ultretan
egondakoa, eta aurtengo helburu nagusia AndorrakoRonda dels cims duena ( 170 km / 13500mD+ / 62 h max ). Pirineoetako ultra honetan ibilbidea 2000 m inguruan dihardu une oro, batzuetan 1000 m-tara jeitsiz eta askotan 2500-2900 m bitarteko lepoetatik igaroaz.
Beraz altura handian 2 egun pasatxo ibiltzeak desgaste handia eragiten du. Ehunmilak-en adibidez distantzia (
168 km ) berdina da, baina ibilbide mota zeharo ezberdina; Ronda dels cims-en Pirineoetako harri eta haitzak gure lagun izango baditugu, Ehunmilak-en pinadiak eta Aralar eta Aizkorriko eremuak.
Francisco berriz triathleta gaztea da, ultretan hasi berria. UT-MCD-ko distantzia ( 90 km ) berria da
berarentzat, eta errespetu handiz saiatzen ari da oraingo honetan. Triathloian distantzia eta espezialitate ( igeriketa, txirrindua, marathoia ) jakin batzutan moldatu behar bazara, askotan zirkuito baten barruan, ultra batean ibilbide aldakorra, garaiera ezberdinekoa, eta mendiko baldintzetan ( haitza, lokatza, elurra, euria, beroa ... ) oinarritua aurkituko dugu.
Horrela Francisco gure abenturak entzutera itsatsi da.
Siurana ( 26 km ) herri ezaguna parez pare dugu, hau ere gain batean kokaturik. Erdi aroko gotorleku bat izan zen bere garaian, bertara iristeko amildegiak igaro behar direlarik.
Siurana gaur egun eskalatzaileen artean meka antzeko zerbait bihurtu da, bertara mundu osoko espezialistak
gerturatuz. Bertan 9 graduko hormatxarrak aurki ditzazkegu. Harriz eraikitako baseliza eta etxeetatik igarotzean pare bat mendetan atzera egin dugula dirudi. Toki hau magikoa da, orduko xarma mantentzen duelarik. Badirudi mundua bertan bukatzen dela. Errepidea bai behintzat. Ixiltasuna, izadiaren handitasuna eta meditazioa nahi baduzu zoaz Siuranara.
Baina bakarrik ez zara egongo, aipaturiko eskalatzaile atzerritarren hizkuntza ezberdinak entzuteko ere parada izango duzu. Gustora geldituko ginateke Siuranan hankak gurutzatuta eta eskuak belaunen gainean gora begira meditatzen, baina ibilbideak baila estu batetara garamatza. Jeitsiera nahiko zuzena izan da eta makilak behin baino gehiagotan euskarri moduan erabili behar izan dugu.
Erreka bat igarotzean bailararen goikaldera igotzen hasi gara. Ur jauzi batek ingurune honen edertasuna
areagotu du, eta ipuin batean joango bagina bezala imaginatu ditugu gure buruak.
Ultra bateko gogortasuna oraindik ez dugu nabaritzen, disfrutatzen ari gara; izadia bere edertasunean
udaberriko kolore eta usainekin, eta eguraldia lagun aspaldiko partez ur tantarik ez baitugu sufritzen.
Arboli izeneko herri abandonatutik igaro gara. Herrixka honetan etxe zahar batzuen hormak bestrik ez daude
tente, beste guztia egurrezko abe eta zutabe galdu batzuk dira. Hemendik lehen bait lehen alde egiteko gogoa ematen du. Ihesean hurrengo kontrol gunera iritsi gara; Castillejos, 34. km-an kokaturik. Gustora goaz, gainera orain Vilaplanara doan jeitsiera hartu behar dugu eta laister UTMCDrako erdi aldera iritsiko gara.
Baina jeisten hasi baino lehen eguraldia beltzitzen hasi da, eta handik gutxira elur maluta batzuk haize fin
batek ekarri dizkigu. Espero det euriak gure hankak ez bustitzea Bandoleros-en urte guztirako izan baikenuen.
Malutak espejismo bat izan dira, etorri diren moduan joan dira, 1000 m-tik 500 m-tara jeistean etnperatura ere igo egin da; -2ยบrik 6ยบra. Nahikoa Vilaplanan ( 43,5 km ) meresitako atseden bat hartzeko. Bertan kontrol handi bat dago, irteeran utzitako aldatzeko boltsa ere gure zain dugu. Makarroi entsalada pare bat irentsi, salda beroa edan eta bertakoekin argazki batzuk atera ostean, 15´-ren bueltan berriro martxan jarri naiz.
Kalkulagailua atera det; 43,5 km 7h03´tan egin ditut, eta gogotsu noa oraindik. 44,5 km falta zaizkit eta
antolakuntzak 18 ordu ematen dizkigu, guztira 24 orduko epea baitugu. Beraz, eguraldia lagun, ibilbide ederra, talde jatorra ... zer gehiago behar dugu. Fisikoki baina nahiko patxal aurkitzen naiz, hasieran aipaturiko entrenamendu falta, lesioa medio, nabari baitut. Hau dela eta indarrak erregulatzea izango da estrategia. Mont Ral-en, 78. km-an, bukaerarako 22 km faltan, lo egiteko aukera dago, beraz aukera hori buruan det hurrengo km-tan, are gehiago 20:30tarako iluntzen hasi denean.
La Musarako ( 50 km ) igoera poliki baina gelditu gabe egin det Joanekin batera. Hemengo hormatzarrak
ikusgarriak dira. Goian aterpe bat dago, jadanik bizpahiru aldiz bisitatu duguna familiarekin. Paraje hau
ezaguna dut, eta umeekin gozaldutako cola-caoak oroitzen hasi naiz. Oraingo honetan jarraitu beharra dago eta basoan sartu gara.
Albiol-era iritsi behar gara aurretik, eta bidea arteaz josita dago. Askotan basurdeak moduan makurtuta igaro behar gara landaretza itxi batetik zehar. La Musarako bi antenak goian ditugu baina zuhaixken artean ez ditugu ikusten. Bidean Chali ezizenarekin batailatutako neska morroska batekin topo egin det, ultretan urteak daramatzana; UTMB, Transgrancanaria, Ehunmilak ... eginak dituena. Berarekin hala ere hizketaldi txikia izan dut ziztu bizian Albiol-eruntz jo duelako. Piskanaka piskanaka ibilbideko zonalderik itsuena atzean uzten ari gara, eta azkenean Albiol-era iritsi gara.
Gaua iristear dago, arratsaldeko 20:00ak dira eta laster bekokiko argia, frontala, motxilatik atera det.
Azken ultratik pilak berriztu gabe ditut, eta hurrengo pasarteetan nabarituko det ganorazko argiaren falta.
Mas de Fores ( 62 km ) bailara azpian dago eta Mont-Ral-era ( 68 km ) iristeko irrikitan gaude.
Logurea sartu zait eta Bandolerosen ez bezala lo egiteko gogo itzala dut. Cadizen 2 gau lo egin gabe igaro
genituen baina logure aldetik ondo ibili banintz ere, Tarragona aldean lehen gaueko iluntasunarekin batera ohea irrikatzen ari naiz. Horrela Mont-Ral-eko aterpetxean sartzearekin batera banku luze batean etzan naiz, eta handik gutxira sofa batean seko lo gelditu naiz. Esnatu naizenerako ordu 2 igaro dira. Azken egunetako entrenamenduek lesio batetik atera berritan, gehi Saloun igarotako azken gauean lo gutxi egin dudala kontutan izanik gorputzak gustora hartu du atseden hau.
Aterpeko zaindariak azkena naizela aipatu dit. Proban 249tik 141 gelditzen garela. Lasai nabil, gaueko 01:00ak dira eta falta zaizkidan 22 km-ak egiteko 8 ordu ditut oraindik, proba burutzeko 24 orduko epea 9:00etan bukatzen baita.
Mont-Ral-eko aterpetik irtetzean ingurune misteriotsu batekin bat egin det. Bakarrik noa, musika belarrietan
jarrita, gauaren iluntasunean eta haizearen zurrunbiloan sarturik. Halako batean mendian zulo bat zabaldu da
eta arku perfektu baten barrenetik igaro naiz. Beste aldean amildegi handi bat nabari det, haizea areagotu egin baita eta landaretzak beheruntz egin baitu. Tarte batzuetan arkaitzetatik katuak moduan puntetan nihoa. Hau gozamena, bakarrik, indartsu eta gauaren ilunean, haizeak laztantzen nauen bitartean.
Bapatean kobazulo batean sartu naiz. " Hemendik izango al da bidea ? " Ibilbide hau ikaragarria da. Egun argiz ikusteko aukera galdu dudala pentsatzen dut momentu batean, baina gaua, nire maitalearekin gustora noa. Beste arku bat, " ez zen lehengoa izango ba! " esaten diot nire buruari, amets batean sarturik egongo banintz bezala. Ez, beste arku perfektu bat da, eta gero beste bat, eta gainera lehenengo gainetik igaro beharra zegoen. Hau fantastikoa da! Liluraturik nago. Eta lilurak bidea galtzera eraman nau. Gainera azkena naiz, baina halako batean frontal baten argia nabaritu det. Erratza delakoan atzera egin det. Bueltan ez det inor ikusi. Erratza baldin bazen balizak kentzen ibiliko da. Horrela zen, laster bide egokia hartu det eta Capafonts-era goizeko 4:10etan iritsi naiz. 10 km egiteko ia 3 ordu behar izan ditut, hainbeste arku, kobazulo, maitale eta frontalaren argi kaxkarrak bere eragina izan dute.
Erratzak David du izena, eta hemendik helmugara berarekin burutuko det falta diren 12 km-ak. Tartean Baltasana ( 1.206 m ) mendiko tontorrera igo beharra dugu. Loak berriro arrapatu nau, eta Daviden ipuintxoei esker bidea zuzen jarraitu det. Baltasana mendia orain dela 20 bat urte igoa nuen, beraz ingurunea ezaguna egiten zitzaidan. Gazte denborako kontuekin, firin faran Prades-era iritsi gara, jadanik egunsentiaren lehen eguzki printzekin.
Helmugan lagun batzuen berri izan det: Chalik proba bertan behera utzi du Capafonts-en hotza dela eta, maila pirata fin batzuk besterik ez zituelako. Joan ere Mont-Ral-en erretiratu da, eta Franciscok 3 ordu atera dizkit.
Antolakuntzako Raquelek lepotik domina bat zintzilikatu dit eta lehen bait lehen helmugako denborarekin argazki pare bat atera ditugu. Antolakuntzakoek ultra eder honi amaiera emateko gogoa zuten eta azkena iritsi denean, festa bat izan da beraientzat ere. Egin duten lan guztia eskertu diet, eta ibilbide ikaragarria dela azpimarratu ere.
Horrela ba hurrengoa Xtrem-Apuko ( 85km / 6000mD+, Zaramillo ) apirilaren 20an izango da. Ondo izan!
UT-Muntanyes Costa Daurada - 2013en eginiko denborak:
Prades, 00 km / 09:03
La Albarca, 12 km / 11:04 / 2h01´
Cornudella del Montsant, 20 km / 12:08 / 3h05´
Siurana, 26 km / 13:04 / 4h01´
Castillejos, 34,1 km / 15:03 / 6h00´
Vilaplana, 43,5 km / 16:36 / 7h03´ / ( 16:50 irten )
La Musara,50 km / 18:00 / 8h57´
Albiol, 56,5 km / 20:05 / 11h02´
Mas de Fores ( Alcover ), 62km / 21:10 / 12h06´
Mont-Ral, 68 km / 23:10 / 14h06´(01:15irten/lo 2h )
Capafonts, 78 km / 04:10 / 19h06´
Ermita Abellera, 82,5 km / 5:20 / 20h17´
Baltasana, 87 km / 6:54 / 21h51´
Prades, 90 km / 7:34 / guztira: 22h31´

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina