2013/07/02

Carros de Foc-en elurretan

Carros de Foc Catalunyako Pirineoetan kokatzen den aterpeen arteko zirkuitu bat da.
Guztira 65 km eta 4000mD+ ditu, eta 2000 metroko bataz besteko garaieratik igaro behar da.

Collada Saburó ( 2577m )

Colominako ibona ( 2500m )

Aintzinako meategietako industri aztarnak: bagoitxoak garraiatzeko errailak.

Colominako bailaran beste ultrero batzurekin.

 
Collada Dellui ( 2577m ).

Estany Long-eko ( 1987m ) aterpea.

Estany Long aldea.
Hemendik ez zen bidea!

Port de Crabales ( 2597m ).

Port de Crabales-etik ( 2597m ) dagoen ikuspegia.

Goizeko 6:30etan egunsentiari ongi etorria ematen.

Contraix lepoa ( 2841m ) parez pare, Carros de Foc-ekopunturik gorena.

Contraix lepoan ( 2841m )

Contraix lepoa ( 2841m ) atzean utzita.

Contraix lepotik ( 2841m ) jeisten.

Ventosa i Clavell aterpea ( 2215m )

Port de Caldes ( 2568m )

Montardo mendia ( 2810m )

 Beste mendizale batzuk zeharkaldian,
hauek ingelesak ziren.

 Colomers ( 2200m ) berria

Colomers ( 2180m ) zaharra urtegiaren buruan kokatua;
gaur egun abandonaturik dago.

Leku idilikoak ugariak dira ibilbidearen zehar.

 Elurra non nahi.

 Saboredo aldetik gorantz.

 Encantats mendi bikiak ( 2780m ) urrutian.

 Elurra Sant Mauricira jeisten urtzen.

 Zeharkaldia bukatzear Encantas urrutian nabaritzen delarik.

 Encantats ( 2700m ) mendiak,
bi maitale harri bihurtuak;
Sant Maurici parkeko kondaira.


Iaz 3 lagun elkartu ginen Carros de Foc zirkuitua egiteko asmoarekin; Javier Ugalde, Josu Artetxe eta hirurok. Baina usteak erdi ustel, ekaitza eta nekea tarteko Contraix lepoaren atarian gelditu ginen pasatu ezinik. Gaua gainean, Estany Long-eko aterpean lo egitea erabaki genuen hurrengo egunaren zain.
Eguarldia aldiz ez genuen bat ere lagun izan eta azken 18km-ak egiteke gelditu ginen, aurretik 60km egin ostean.

Aurten berriz Andorrako UTan kale egin ostean, Carros de Foc-era hurbildu nintzen Ehunmilak-eko prestaketa lanekin jarraitzeko. Ibilbidea ezaguturik, animo berriekin hurbildu nintzen Sant Maurici i Aiguastortes parkera. Oraingoan bakarrik nihoan, lagunek beste konpromesu batzuk baitzituzten; Sobrarbe-ko UT kasu.

Sant Mauricira arratsaldeko 21:00etan iritsi nintzen, eta plana hurrengo hau zen:
-Estos herritik 4 bat km-tara dagoen Pierró-ko parkingean furgoneta aparkatu, afaldu, lo egin ( 2 ordu ) eta gauerdian abiaturik ( 12:30 ) Josep Maria Blanc aterpera ( 2318m ) gauez iritsi ( 3:00 ).
-Josep Maria Blanc-eko aterpean ordu betean atsedena hartu ( jan da lo ), gauak aurrera egin zedin, eta egunsentiaren laguntzarekin aintzirez beteriko bide korapilatsua zeharkatu.
-JM Blanc aterpea ( 2318m )-> Collada Saburó ( 2667m ) -> Colomina aterpea ( 2415m ) = 2 ordu.
-Colomina aterpea ( 2415m ) -> Collada Dellui ( 2577m ) -> Estany Long aterpea ( 1987m ) = 4 ordu.
-Estany Long aterpea ( 1987m ) -> Contraix lepoa ( 2841m ) -> Ventosa i Clavell aterpea ( 2215m ) = 4 ordu.
-Ventora i Clavell aterpea ( 2215m ) -> ( Restanca aterpea ( 2010m ) alde batera utzi ) Port de Caldes ( 2568m ) -> Colomers aterpea ( 2138m ) = 3 ordu.
-Colomers aterpea ( 2138m ) -> Coth deth Gran de Sendrosa ( 2451m ) -> Saboredo aterpea ( 2310m ) = 2 ordu.
-Saboredo aterpea ( 2310m ) -> Port de Ratera ( 2543m ) -> Amitges aterpea ( 2367m ) = 2 ordu.
-Amitges aterpea ( 2367m ) -> Mallafré aterpea = ordu 1 + beste ordu bete Pierró-ko parkinera.
Ibilbideak 22 orduko martxa + atsedenak, guztira egun oso bat eskatzen zuen ( 24 ordu ).

Baina ibilbidea elurrez beterik zegoen 2200 metrotik gora, beraz goi-mendiko materiala eramatea eskatzen zuen, eta honek motxilaren pisua handitzea zekarren.
Denbora erreferentziak alde batera utzi nituen eta Pirineoetaz gozatzea besterik ez nuen buruan.

Plana Josep Maria Blanc-eraino bete nuen, baina gauaren iluntasunean Estany Negre-n okerreko aldetik hasi nintzen zeharkatzen. Gogoratu Carros de Foc-en ez dagoela marka zehatzik, beste ibilbide ezberdinetako marka batzuk baizik.
Horrela bada, gauaren iluntasunean galdu egin nintzen eta mendizale senari kasu egitea erabaki nuen. Lasai hartu eta ordu bete itxaron eguneko lehenengo argi printzkin aurrera egiteko.
Collada de Saburó ( 2667m ) nuen helburutzat jota bide zuzenarekin bat egiteko, baina aurretik Coma de lÉstany Negre ( 2652m ) aldetik ibili nintzen pioleta eskuetan.

Saburóko lepora iristeko elurrarekin bat egin nuen. Garaiera honetan ( 2600m inguru ) gainera, elurra gaueko hotzarekin gogortuta zegoen, eta pioletaren laguntza ezin bestekoa zen.
Saburon 2 orduko atzerapena neraman egindako planarekin. Hala ere gustora nenbilen menditik beherantz jeisten ziren urjauzien hotsaz inguraturik.
Tenperaturak ere goi-mendiko jantziak eramatera behartzen ninduen, horrela gorroa, esku-larruak, praka luzeak eta plumiferoa soinean neraman une oro.
Gezurra zirudien uda garaian horrela ibiltzea, baina Pirineoetan beti goi-mendietako materiala eta jantziak eraman beharra dago.

Motxila beraz beste zeharkalditan baino beteago eta pisutsuago neraman, baina autonomian joateak esfortsu handiago bat ekartzen du.
Saburó lepotik Colomina aterperako ( 2415m ) bidea nuen hurrengo helburua. Pirineoa bere handitasunean zegoen tarte honetan; mendi garaiak ( ia 3000m-koak ), aintzira izoztuak, lepo tenteak

Colominako aterpea leku idiliko batean dago kokaturik, aintzira erroladoiez inguraturik.
Gainera garai batean ingurune honetan mineral ezberdinen uztiaketa burutu zen, eta materiala garraiatzeko errail sistema eraiki zuten.
Errailetaik igarotzean aintzinako mendiko lanen gogortasuna etorri ziztaidan burura.
Gogorra baina Dellui lepoa igarotzea, 2577m-tara, izan zen. Lepo tente honetan iaz kristoren txakalaldia izan nuen, eta hori gogoan lasai joan nintzen sabelari erregaia emanez.

Dellui lepotik Estany Longerarako bidea 1h30´ko jeitsiera luze bat da, guztira 600 metro beheruntz.
Estany Longera eguerdiko 11h20´tan iritsi nintzen. Hemendik irteerako puntura ( Sant Maurici ) 12 orduko tartea nuen, gaueko 23:30etan iristeko asmoarekin.
Gauean izandako 1h30´ko atzerapenak ez ninduen eragozten zirkuitua egun batean osatzea.

Estany Long-eko aterpean haragi platerkada bat bazkaldu ostean Contraix-eko lepora abiatu nintzen.
Ondo nihoan, gogotsu eta indartsu, baina lepora iristerakoan ez negoen Contraix-en Portell de Cabres-en ( 2596m ) baizik eta Pic del Portarró ( 2736m ) ingurtik beheruntz egin nuen Portarro de Espot-era ( 2424 ).
Datu guzti hauek momentu hartan ez nekizkien, Cabreseko lepoa zena Contraix zela uste bait nuen. Orientazioa galdurik nuen, neramatzan mapa txikiek ez bait zizkidaten ikuspegi orokor bat ematen. Gero, Estany Longeko aterpean ganorazko mapa ahandi bat eskuratu ostean konturatu nintzen akatsaz.
Hala ere Contraix-eko lepoaz galdetu nuenean ondo bidean nihoala erantzun zidan mendizale batek, beraz bere hitzekin konfidatuta okerreko bidetik ibili nintzen.
Aurrera-atzera honek 5 bat ordu eraman zizkidan, eta hasierako plana aldatu arazi.

Horrela Estany Long-eko aterpera bueltatu, hankak errekan garbitu, erropak lehortu, afaldu, lo ( 6 bat ordu ) eta hurrengo goizean berriro abiatu nintzen Contraix-en bila.
Contraix jadanik mitikoa bihurtu zitzaidan. Carros de Foc-eko punturik garaiena izateaz gain, iaz igarotzeke utzi genuen, eta aurten liaturik ibili nintzen bere atzetik.
Beraz bertatik pasatzeko irrikitan nengoen. Goizeko 5:00etan abiaturik lepora 7:45etan iritsi nintzen azkenik.
Contraixen nengoen, sinetsi ezinik beste aldeko amildegia begiratu nuen, eta aterpean esan zidaten moduan jeisteko elurtegi tente bat nuen zain.
Pileta eskuetan eta ipurdia elurretan "culing"aren bitartez minutu batean 100 metroko desnibela jeitsi nuen.
Prakak buztita izan arren ez zuen axola, eguraldi beroak lagunduko baitzuen lehortzen.
Oinetakoek berriz bustita egongo ziren ibilbide guztian zehar, elurraz gain errekasto ezberdinak igarotzean ura oinekin bat egiten baitzuen.

Ventosa i Clavell aterpera Estany Longetik 4 ordutan iritsi nintzen, denbora kalkuloak beteaz.
Hemendik aurrera hasiera batean pentsatutako denbora tarteak betetzen joan nintzen arazorik gabe, baina batez ere mapa egoki batekin nihoalako Estany Longetik aurrera!

Hala bada, Colomersera, Restanca-ko aterpea alde batera utziaz, 10:30 aldera iritsi nintzen. Lepoak elurrez josita eta mendizale gehiagoren presentzia ohikoa bihurtu zen. Gogoratu Restanaca-Colomers-Sant Maurici GR-11 ibilbide luzeko zatia dela.
Saboredoko aterpea iazko zaindariarekin bat egin nuen; Pepe. Mendizale amorratu honek komentatu zidan aterpea handitzeko lanetan hasiko dela laster, baina beti ere ingurnea errespetatuz; obra erraldoiak saihestuz.
Peperekin neraman ogitarteko bat jan ostean Sant Maurici aldera jo nuen, aurretik Amitges-eko aterpea falta zitzaidalarik ibilbideari bukaera emateko.

Tartean Por de Ratera ( 2543m ) igaro nuen, eta bertan lehen euri tantak nabaritu nituen. Eguraldiak okerrera egingo zuen, laino beltzak ortzimugan ikusten zirelarik, eta tximisten ikarak belarrietara iristen zien gero eta lehenago.
Egoera ikusirik bi aukera nituen: San Mauricira jeisteko Amitges-etik edo paralelo zihoan GR-11ko bidea hartzea erabaki behar nuen. Azken aukera honek 30´ko aurrerapena ekarriko zidan, eta ekaitzarengandik ihesi nahian bide motzena hartzen pentsatu nuen.
Horrela Encantats haitzen perfilak Sant Maurici parkerako ongi etorria egin zidaten.
Pierróko parkingera azkenik arratsaldeko 16:40an iritsi nintzen guztira 40 ordu behar izan nituelarik ( horietatik 30 ordu oinez eta beste 10 ordu aterpeetan ) Carros de Foc-eko itzuli-inguru guztia osatzeko; 65 km Carros-ekoak + 10 km portarró de Espot aldekoak.
Hurrengo baterako ibilbide guztia ezaguturik, eta bada ezpada ganorazko mapa baten laguntzarerkin, Carros de Foc egun berean osatzeko asmoa izango det.

Izan untsa!

Hurrengoa -> 2kv Collarada ( 2000mD+, igo eta jeitsi 17 km-tan )


Saboredo ( 2310m ) aterpeko zaindariarekin.
Saboredo aterpeak handitze lanak izango ditu datozen hilabeteetan,
baina beti ere ingurunea errespetatuz.
Mila esker Pepe eta hurrengo arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina