2013/07/13

Ehunmilak 2013: Nerea Martinez eta Imanol Aleson txapeldun!


Imanol Aleson azkoitiarrak Ehunmilak 2010. eta 2013. edizioetan irabazi du.
Zorionak Imanol; 22:59:19!

Javi Dominguez; 23:09:22
Zorionak Javi!

Javi Dominguez gasteiztarrarekin lehia estua izan ostean Imanol Alesonek 22:59´ denbora ikusgarriarekin, 10´ko aldearekin soilik, irabazi zuen Ehunmilak-2013. edizioa.
 Javi Dominguez eta Imanol Aleson elkar besarkatzen Ehunmilak-2013ko helmugan.


Aurtengo Ehunmilaken lehia ikaragarri ederra izan zen mutilen lasterketan.
Hasiera batean laukote indartsu bat jarri zen aurretik; Imanol Aleson, Javi Dominguez, Felipe Artigue eta Jose Luis Albizuri. Laster berriz probaren oilarrak Imanol Aleson azkoitiarra eta Javi Dominguez gasteiztarra izango zirela ikusi zen.

Imanol bere etxe ondora iritsi arte aurretik joango zen, horrela Azkarate, Madarixa eta Xoxotetik lehena igarotzen ikusi zuten bere lagunek. Azpeititik aurrera berriz Javik Imanoli aurrea hartuko zion, Zelataunen 6´ko aldea ateraz. Txindokiko aldapetan berriz Imanolek tarte txiki hori jan eta minutu batekin iritsiko zen Aralarreko piramidera.

Lizarrustin berriz Javik 4´ko aldea aterako zion Imanoli, eta Etxegaraten Imanolek Javiri 5´. Horrela bien artean elkarri mokoka, laguntasunean beti ere, Aizkorrira iritsiko ziren, aldapa hauetan Imanol aurretik joango zelarik helmugararte, bertan 10´ko aldea ateraz.
Imanol Alesonek 22:59:19 marka eta errekor berria egin zuen eta Javi Dominguezek 23:09:22 marka ikusgarria.

Egin zuen beroarekin, 30º inguru, arin ibili ziren bai. Orain azkitiarra ( Imanol ) eta gasteiztarraren ( Javi ) kronikak irakurri beharko ditugu, emozioz beterikoak izango dira bai!
 Ehunmilak2013 mutilen podiuma:Javi Dominguez(2.), Imanol Aleson(1.) eta Jose Luis Albizuri (3.)

Ehunmilak2013 nesken podiuma: Jaoine Sasieta (2.), Nerea Martinez (1.) eta Maddi Arrazola (3.)
Nerea Martinezek jadanik 3. aldiz jantzi zuen txapela;
2010, 2011 eta 2013an, 2012an ez zuelarik parte hartu.

Aurten (2013), sailkapen orokorrean 9. postuan iritsi zen 28:07:47 markarekin.
Jarraian Jaoine Sasieta (19.) 29:15:15 denborarekin eta gertura Maddi Arrazola (21.) 30:31:33.

 Ehunmilak2013 taldeen podiuma

 G2H-2013 nesken podiuma:
1- Silvia Trigueros (Abadiño): 13h15´
2- Mar Ferreras (Leon)
3- Myriam Talens (Alacant)

 G2H-2013 nesken podiuma:

Zorionak denoi!

Aralar Txindokirekin ( 1381m ) erdian,
bero sargoriak ekaitzaren lainu zuri potoloak erakarri zituen.
Ekaitzaren arriskua zela medio, tximistak tarteko, Ehunmilak Aralarren atarian neutralizatua gelditu zen.
Horrela atzean ibiltzen garen parte hartzaile ugari, 90 bat lagun gutxi gora behera, Aralar zeharkatu ezinik gelditu ginen; batzuk Amezketa parean, beste batzuk Larraitzen, Txindokin edo Ganbon ere bai.

Araudiaren arabera antolakuntzak iristen badu parte hartzaileen egoera fisikoa arriskuan jartzen dela, proba neutralizateko aukera du. 2013ko edizoan ekaitz elektriko baten iragarpenaren ( euskalmet, babes zibila ) ondorioz gertatu zen.

Argi dago askorentzat erabaki gogorra izan zela,
baina pertsonak salbu jartzea kirol proba baten gainetik dago.

 Ehunmilak 2013, irteera unea.

1-Imanol Aleson: 22:59:19
2-Javi Dominguez: 23:09:22
3-Jose Luis Albizuri: 25:03:22
4-Felipe Artigue: 25:24:36
5-Sergio Yañez: 27:00:54
6-Juan Jose Oliva: 27:28:00
7-Claudio Quelhas:27:38:28
8-Iñaki Sanchoyerto: 27:39:46
9-Nerea Martinez: 28:07:47
10-Vicente Parra: 28:07:50
11-Xabier Inzustabarrena
12-Igon Mancisidor
13-Roberto San Miguel
14-Atharratze Beristain
15-Josu Andueza
16-Jordi Camprubi
17-Bene Aguilar
18-Ruben Aristu
19-Jaione Sasieta
20-Erlantz Saldunbide
21- Maddi Arrazola

 Ines, Josu eta Albertxo taldean irten ziren.

 Eider, ? eta Jon.

 Sasietatarrak, Jaoine eta Gorka, atsedenean irten aurretik.

 Hasieran urduritasuna nabaria zen.

 Usurbe ( 707m )

 Usurbetik jeisten ingelesekin batera.

 Azkue Izazpi ( 927m ) tontorrean.

Irimo ( 961m )

 Irimoko gaina

 Mario peruarra

 Gorlako anoko bergararrak.
Mila esker zuen animoengatik!

 Xabier beti prest laguntzeko.

 Gorlako anoa

 Irukurutzetan Mikel eta Urbirekin.

 Sargoate aldean etxean egindako flana jateko prest.
Mila esker urtero jartzen duzuen giroarekin parte hartzaileak animatzen eta jana eta edana eskeintzen!
Andoitz Azkarateko anoa koordinatzen.

 Azkarateko anoan Arkaitz eta Josu!
Beti animoak ematen, bejondeizuela!

 Xoxoteko aterpeko zaindaria.

 Sañu ( 705m )

 Sañutik Herniorako bidea.

 Jone Pelaez.

 Andrew ingelesa.

 Gazume eta Hernio.



 Txindoki Aralarren.

 Gazumeko zaindariak Hernio atzean dutelarik.

 Zelatauneko anoa.

 Zelatauneko bolondresak.

 Hernioko goiko txabola.


 Tolosako anoa.

 Ricardo laguntzaile fina.
Mila esker Ricardo!

 Amezketarako bidean.

 Amezketako udaletxea.

 Amezketako anoa.


 Keparekin.

 Arrate.

 Jesus, "Reto-Juanes"
 Jose Vicente Benitorekin.

 G2Hko parte hartzaileak helmugaratzen.

 Aitor elgoibartarra G2H bukatu ostean.
Zorionak Aitor!



 Reto-Juanes eta Txeroki.

Jon Umamue ermuarrarekin,
biok Amezketan neutralizatuak izan gine eguraldi kaxkarraren arriskuagatik.
Hurrengo batean izango da!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina