2013/09/25

Ehunmilak 2014: V. edizioa martxan da!

Zelataungo anoa eta kontrola

Ehunmilak 2014 martxan da. V. edizioa aurrera doa; uztailaren 11, 12 eta 13an ospatuko delarik.
Aurten geo-lokalizazio sistema jartzeko asmoa dago, parte hartzaile guztiak hobeto kontrolatuta egoteko segurtasun aldetik, eta bestalde beraien jarraipena zuzenean egin ahal izateko etxetik ere.

Aralar izan da bestalde azken edizioko zonalderik kritikoena, meteoa tarteko,
eguraldi iragarpenek parte hartzaile askoren jarraipena eragotsi duelarik.
Hona hemen Aralar aldeko ibilbide alternatiboa ( proposamena ):
Aralar aldeko ibilbide alternatiboa: Larraitz-Uidui-Lareo ( morez margoturik )
Bide honetan Larraitzetik Auza-Gazteluruntz abiatuz, "Gaztaren bidea" erabiltzen da ( GR-35 ).
Ibilbide alternatiboak 850 metroko garaiera du, Ehunmilakeko betiko bideak berriz 1408 m ( Ganbo ).
Ehunmilak-eko betiko bidea: Larraitz-Txindoki-Ganbo-Lareo ( berdez margoturik ) delarik.

Berrikuntzen artean, eta oraindik proposamena besterik ez bada ere, 3. probaren antolaketa mahi gainean dago. Hau da, proba txikia, 25-30 km-koa. Aztertu beharra dago ibilbidea, baina burutzeko aukera asko daude, batez ere dagoen logistikaz baliatu daitekelako: anoak, ibilbidearen markaketa, zerbitzuak ...

Beraz, hasi entrenatzen datorren urterako!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina