2013/09/22

Gorbeiako milakoak: mendi martxen sustraietara bueltatuz

Txutxi Berges, Patxi eta Javier Ugalde Ubideako udaletxeko atarian.

 Javier Ugalderekin Ubideako udaletxearen aurrean, 
irteerako gunean arratsaldeko 6etan,
Gorbeiako milakoak mendi martxari hasiera emateko prest.

 Garoaren artean hankak bustitzen.

 Garoa eta behelainoa

 Oketa ( 1031m ), lehen tontorra, oraindik 49 falta dira!

1-Oketa ( 1031m )

Gonga aldean

Gonga ( 1062m ) gailurra bilatzen; buzoirik ezean harri multzoa non ote dago?

2- Gonga ( 1062m )

 Gongan ( 1062m ) mendizale batek utzitako txartela aurkitu genuen;
Gongan geundela ziurtatzen zuena!

 3- Araza ( 1139m )

 4- Berretin ( 1226m )

 5- Pagazuri ( 1280m )
 
 Pagazuri-ko ( 1280m ) buzoia

 6- Arroriano ( 1344m )

 Gorbeiako tontorrean, larunbat gauean.

 Javier Gorbeiako ama-birginarekin

 7- Gorbeia ( 1481m )

 Gorbeiako iturrian kantinplora betetzen

 8- Aldamin ( 1376m )

 9- Arranbaltza ( 1253m )

 Arranbaltzako harri-piloa adarrarekin.
 10- Urratxa ( 1046m )

 11- Lexarreko Atxa ( 1104m )

 12- Gorosteta ( 1261m )

 13- Ipargorta ( 1235m )

 14- Azaolako atxa ( 1164m )

 15- Usotegieta ( 1188m )

 16- Argindegorta ( 1089m )

 Argindegorta ( 1089m ) gailurra dela ziurtatzen
 
 17- Oderiaga ( 1245m )

Oderiagako buzoia ( 1245m )

 Oderiako gailurreriako munarri bat

 18- Nafarkorta  ( 1017m )

 19- Araneko atxa ( 1026m )

 20- Egileor ( 1115m )

Gune mistiko honetan kondairak dio otxoek neska gazte bat jan zutela aspaldian, egia ote?

Behi baten buru-hezurrarekin txantxetarako gogoekin

 Egileor-eko burzoia ( 1115m )

 21- Kolometa ( 1005m )

Kolometako buzoia ( 1005m )
 22- Belarango buelta ( 1038m )

 Belarango bueltako munarria ( 1038m )

Echanovetarrekin gurutzatzean Odoriaga aldean.
Richar ( semea ) eta Alfonso ( aita ) Echanove mendizaleek 3. aldia zuten GM burutzen.

23- Austegiarmin ( 1082m )
Austegiarmin ( 1082m ) langarraren artean

Austegiarmin ( 1082m ) azpian dagoen elkartea

Austegiarmin aldeko elkarteko bazkidearekin.
Mila esker moka eta kafetesnearengatik!

Langarra eta iluntasuna gaueko lagunak izan ziren.
Guztira 10 orduko gaua izan genuen.

24- Altipitax ( 1172m )
Itxinako lehen tontorra.
Itxinako zonalde karstikoan 10 ordu inguru egin genituen

"Abaroko askan" gailurraren ondoko atxa.

25- Abaroko askan ( 1066m )

26- Petrondegi ( 1056m )

Javier Ugalde Itxinan haitz zorrotz eta labainaren gainean oreka mantentzen

27- Atxarre ( 1076m )

Atxarre ( 1076m ) eta Arkospeko puntea ( 1072m ) arteko tontorra,
bada ezpada hona ere igo ginen Arkospe zelakoan!

28- Arkospeko puntea ( 1072m )

Itxinako landaretza, añubi aldea denez perretxikuak non nahi aurkitu daitezke;
are gehiago udazkenaren hastapenetan.

29- Arkunatxa ( 1081m )

Supelegor kobazuloko sarrera

Victor Luis De Pedro Goiri; "Aramotz".
Mila esker janaria, edaria eta animoengatik!

30- Karamaieta ( 1053m )

Karamaietako buzoia ( 1053m )
Axkorrigan
Itxina

Karamaieta ( 1053m ) atzean ageri da
31- Axkorrigan ( 1059m )

Atxular aldea ezkerrean

32- Iruagiñeta ( 1091m )
Iruagiñeta-ko buzoian Untxeta mendiaren izena ageri da

Atxularreko begia; Itxinako atea

33- Atxulaur ( 1117m )
34- Asparretako atxa ( 1186m )
35- Mugarrigorri ( 1284m )
Mugarrigorriko ( 1284m ) buzoia
36- Igalirrintza ( 1301m )
Igalirrintzako buzoia ( 1301m )
37- Lekanda ( 1302m ), atzean Gorbea ( 1481m )
Lekandako ( 1302m ) buzoia

Odoriaga-Kolometa mendien gailurreia

Igalirrintza ( 1301m ) Lekandatik ( 1302m )

Anboto ( 1296m ) Lekandatik ( 1302m )

38- Kuxatx ( 1169m )
Kuxatx-eko buzoia ( 1169m )
39- Arteta ( 1175m )
40- Txiritxako atxa ( 1094m )
Josetxu gure zain laguntzeko prest Txiritxako atxa ( 1094m ) agilurrean.
Mila esker arroz tarta, coca-cola eta animoengatik!

41- Atxiki ( 1060m )
42- Itxinerdiko atxa ( 1110m )
43- Iturriederreko puntea ( 1135m )

Javier Itxina erdian, bertatik noiz aterako gara?


Odroiaga-Kolometa mendi lerroa

Gorbeia, Usotegieta, Ipergorta Itxinatik

44- Atxausieta ( 1211m )

Josetxu melokotoia latan ematen.
Mila esker Josetxu!

Altipitax Itxinatik

Aldamin Itxinatik

45- Arrabako atxa ( 1166m )

Tontortxo honi ere argazkia, bada ezpada!

46- Artalarra ( 1163m )

47- Gatzarrieta ( 1177m )
Aldamin eta Gorbeia

Arrbako larreak

48- Lapurzulo ( 1166m ), atzean Aldamin eta Gorbeia

49- Zeanurigorta ( 1018m )

Dulao ( 1149m ) bakarrik falta zaigu 50 mendiren zerrenda bukatzeko.
Bagoaz bertara!

Aldamin ( 1376m ) atzean

50- Dulao ( 1149m )

Aldamin ( 1376m ) Dulaotik ( 1149m )

Gorbeiako milakoen amaiera gertu!

Javierren aurpegian poztasuna nabaria da

Javier Dulao-ra iristen ( 1149m )

Bukarean Oketa ( 1031m ) mendia aurrez aurre geneuan;
"Gorbeiako milakoak" mendi martxako lehen gailurra.
Bukaerako argazkia Ubideako udaletxeko atarian  9:53 pm.
Ubideatik 6:01 pm irten ginenez,
guztira 27 ordu 52´ko mendi jarduera egin genuen.

Ubidean bueltan etxeko lanak eginik!

Josetxu antolatzailearekin

Ubideako udaletxean aurrean:
Edu, Patxi, Josetxu eta Javier

GORBEIAKO MILAKOAK

Ibilbidea - Orientazioa - Balizarik ez:
Ibilbidea markatu gabe dago, nahiz eta GR eta PR ezberdinen pintura markak non nahi agertu. Baina horiek beste ibilbide batzuetakoak dira, eta askotan nahastu egin diezagukete.
Horrela bada, balizarik egon ezean GMko ibilbidea ezagutzea bultzatzen du mendizalea.
Gaur egun GPSaren laguntzarekin ibilbidea trakean sartu eta markarik gabe konpondu gaitezke, baina GMko arautegiak norberak ateratako track-a bakarrik onartzen du.
Ibilbidea beraz aurrez aldetik ezagutu behar da eta zonaldeka banatu bizpahiru bisita osatuz gutxienez Gorbeia aldera.
Ibilbidea burutzeko orientazio ariketa handia egin behar da mapak eta iparrorratza erabiliz.
Ibilbidean zehar Gorbeiako parke naturaleko 50 gailur igarotzen dira, guztira 80 km eta 4500mD+ osatuz.

GM ibilbideko zonaldeak:
1-Ubidea-Gorbeia: 7 mendi.
2-Arraba-I (lehen pasaera): 9 mendi
3-Odoriaga-Kolometa: 7 mendi
4-Itxina: 21 mendi
5-Arraba-II (bigarren pasaera): 6 mendi

"GORBEIAKO MILAKOAK" ibilbideko 50 mendien zerrenda:
1- Oketa ( 1031m )
2- Gonga ( 1062m )
3- Araza ( 1139m )
4- Berretin ( 1226m )
5- Pagazuri ( 1280m )
6- Arroriano ( 1344m )
7- Gorbeia  ( 1481m )
8- Aldamin  ( 1376m )
9- Arranbaltza  ( 1253m )
10- Urratxa ( 1046m )
11- Lexarreko Atxa ( 1104m )
12- Gorosteta ( 1261m )
13- Ipargorta ( 1235m )
14- Azaolako atxa ( 1164m )
15- Usotegieta ( 1188m )
16- Argindegorta ( 1089m )
17- Oderiaga ( 1245m )
18- Nafarkorta  ( 1017m )
19- Araneko atxa ( 1026m )
20- Egileor ( 1115m )
21- Kolometa ( 1005m )
22- Belarango buelta ( 1038m )
23- Austegiarmin ( 1082m )
24- Altipitax ( 1172m )
25- Abaroko askan ( 1066m )
26- Petrondegi ( 1056m )
27- Atxarre ( 1076m )
28- Arkospeko puntea ( 1072m )
29- Arkunatxa ( 1081m )
30- Karamaieta ( 1053m )
31- Axkorrigan ( 1059m )
32- Iruagiñeta ( 1091m )
33- Atxulaur ( 1117m )
34- Asparretako atxa ( 1186m )
35- Mugarrigorri ( 1284m )
36- Igalirrintza ( 1301m )
37- Lekanda ( 1302m )
38- Kuxatx ( 1169m )
39- Arteta ( 1175m )
40- Txiritxako atxa ( 1094m )
41- Atxiki ( 1060m )
42- Itxinerdiko atxa ( 1110m )
43- Iturriederreko puntea ( 1135m )
44- Atxausieta ( 1211m )
45- Arrabako atxa ( 1166m )
46- Artalarra ( 1163m )
47- Gatzarrieta ( 1177m )
48- Lapurzulo ( 1166m )
49- Zeanurigorta ( 1018m )
50- Dulao ( 1149m )

Autosufizientzia - Janaria eta edaria hasieratik eraman - Anorik ez:
Mendira goazenean motxilan gero beharko dugun guztia eraman beharra dago, eta ultretan hori ez da gertatzen.
Gaur egun hain modan dauden ultrak, Ehunmilak kasu, aldiro aldiro, 20 km-z behin gutxi-gora-behera, mendizaleak janaria eta edaria jasotzeko aukera du, hasieran kargatu beharreko motxila arina bihurtuz.
Baina GMen hasieratik 3-5 kg-ko motxila bizkarrean eraman beharra dago.
Hala ere, GMn auto-sufizientzia ez da derrigorrezkoa; bertan izan diren batzuk janariz eta edariz hornituriko bidoiak utzi izan dituzte ibilbideko puntu extrategikoetan aurreko egunetan.

Denbora:
40 orduko epea dago ibilbidea osatzeko. Burutu diren GM artean denbora laburrena Asier Irazabalek du 12h10´tan, eta denborarik luzeena Josetxu ?-ak 35 ordutan.
Normalean parte hartzaileek 24 orduren bueltan burutu izan dute GMen ibilbidea. Eguraldi baldintzen arabera denborak asko aldatu daitezke.
24 orduko mendi jarduna denez, gaua igaro behar da eta honek bekokiko argia edo frontala eraman beharra eskatzen du.

Materialea:
GM mendi martxaren arautegiak ez du materiale minimorik eskatzen. Norberaren sentzu kritikoaren eta mendiko experientziaren baitan uzten da hori.
Antolakuntzak eskatzen duena buruarekin jokatzea da eta eraman beharreko materiala eramateko, eta eguraldi baldintzen arabera materile hori egokia izatea.ç
Horrela eramatea gomendatzen den materialearen zerrenda hau litzateke:
-Erropak: txamarra/win-stoper, praka luzeak/motza, txapela/gorroa, mendiko zapatilak/botak, galtzerdiak ( pare 2 ) ...
-Janaria-edaria: 24 orduatarako janaria: barritak/bokatak, glukosa/gelak, fruitu lehorrak, fruta ...
-Materiale teknikoa: argazki kamara, frontala, pilak, telefono-mobila, maikilak, kantinplora, GPS (galdu ezkero),
Osasun materialea: botikina

Kanpoko laguntza:
Aipaturiko orientazioa eta autosufizientzia ez da baina guztiz beharrezkoa GM arautegian.
Ibilbidean zehar laguntzaileak egon daitezke bai gidari lanak egiten, batez ere Itxinako laberinto karstikoan, bai botillero lanak egiten janaria eta edaria banatuz.
Horrela mendizaletasunaren betiko baloreak, laguntasuna eta talde lana, bultzatu nahi dira.

Parte hartzea - Izen ematea - Data aukeran - Parte hartzaileen kopurua:
GM mendi martxan parte hartzeko Aldatz Gora mendizale elkartearen bitartez egin behar da.
GM burutzeko ez dago egun finkorik. Norberak aukeratu dezake zein egunetan burutu, eta ondoren antolatzaileei komunikatu behar zaie, hauek jakinean egoteko eta irteera/iritsieran parte hartzaileekin egoteko.

GM mendi martxa bakarrik, bikotean zein taldean burutu daiteke.

Baieztatzea:
GM mendi martxa burutu den baieztatzeko data eta orduak isladatzen dituen argazkiak atera behar zaizkie 50 buzoiei. 7 gailurretan ez dago buzoirik eta horren ordez muin geodesikoa edo eta harri minoari atera behar zaio.
Argazki kamara beraz data/ordua azaltzeko konfiguratu behar da.
Bukarean antolatzaileei luzatu behar zaie irudien froga eta hauek baieztatu egin behar dute.


Ranking-ak:
GM mendi martxa 2008ko irailean burutu zuen lehen aldiz Josetxu ?-ek. Josetxu orduan 35 ordu behar izan zituen.
Orain arte ( 2013-09-21 ) 18 pertsonek soilik burutu dute ibilbidea GM 2008an ospatzen hasi zenetik.
BUkatu duten horietatik batzuk gainera bitan, hirutan, lautan edo eta bostetan burutu izan dute GM.
Denborak ranking-en taula batean ageri dira; Asier Irazabal bilbotarrak 12 ordu pasatxoan egin zuelarik 2012an.


Antolatzaileak:
Aldatz gora mendizale elkartea ( Bilbo ).
Arduradunak: Josetxu, Patxi, ...
Laguntzaileak: Victor Luis Gonzalez, Asier Irazabal, Iñaki ...
Web orria: www.aldatzgora.com
Aipaturiko web orrian GM mendi martxaren informazio osoa aurkitu daiteke ( ibilbidea, mapak, arautegia, kontaktoa, rankingak, parte hartzaileen kronikak eta argazkiak )


Javier Ugalde eta Edu Uriberen kronika:

Javier Ugaldek 2013ko udaren hasieran Gorbeiako mila metrotik gorako 50 mendi lotzen dituen zeharkaldiaren berri eman zidan.
Berak orduan saiakera bat egin zuen, 50etik 28 burutu zituelarik 20h50´tan.
Nahiko harrituta gelditu nintzen, Javierrek ultra guztiak bukatzen baititu, azkena "Ronda dels cims" Andorrako ultra entzutetsua ( 170km / 13000mD+ ) 55 ordutan.
Arrazoia "Gorbeiako Milakoak" ( GM ) mendi martxa ezberdina dela.
GMen ez dago balizarik, ez eta anorik. Norberak autosufizientzia egin beharra du ibilbidea ( 77km / 4000mD+ ).
Beraz, GM aintzinan egiten ziren mendi martxen parekoa da; mendizaletasunaren sustraietan oinarriturik.


Datuak beste mendi martxa edo ultrekin gonbaratuz ez dira oso gogorrak; GM: 77km / 4000mD+.
GMen zailtasuna orientazioan, autosufizientzian eta ibilbide teknikoan datza. Teknikoa diodanean Itxina datorkit burura; simas betea, haitz karstikoa eta behelainoaz estalirik. Beraz, orientatzeko bertan aurretik egon beharra dago.
Aipatu bezala orientazio ariketa handia burutzen da GMn, trak-ik ez baita erabiltzen, eta balizarik ez dagoenez Itxina ondo ezagutu beharra dago.
Alperrik da ibilbidean zehar erritmo ona eramatea gero Itxinan galduta ibili behar bagera; guri gertatu zitzaiguna pare bat alditan.

Autosufizientziak ere motxila ondo kargatua eramatera behartzen du, eta ultretan anoetan indarrak berreskuratu ahal badugu, GMn norbera barraskiloen moduan arduratu behar da beharrezko guztia garraiatzen.
Honek 4-5 kg-ko motxila suposatzen du, martxaren erritmoa asko jeisten delarik.

ITXINA. Gorbeiako milakoak zeharkaldiko puntu kritikoa, psikologikoa, klaustrofobikoa. Kondairetan sinisten ez baduzu, pasatu ezazu egun bat Itxinan eta sorginekin amestuko duzu.
Itxinaren orografiak martxa asko zailtzen du. Gune karstiko hau simas eta haitz zorrotzez beterik dago; espeleologoen paradisua. Bertan Euskal Herriko hainbat kobazulo entzutetsu aurki daitezke: Supelegorrekoaren adibidez.


 Itxinako paradisua; landaretza biziaz inguraturik.


 Itxina

 Oreka ariketa Itxinako kras-ean

 Haitzetik haitzera simen gainetik pasatzen

 Haitz zorroten gainetik igarotzen

Itxinan eskalatzen

Supelegor, Itxinako kobazulorik handiena.

Supelegorren sarreraren babesean etenaldi bat egin genuen indarrak berreskuratzeko, ogi-tarteko, gaileta eta mermelada irentsiz piña zukua eta coca colaz ureztatuz.
Baina Itxinan galtzea normala da, eta horrekin kontatu behar da, eta pazientzia handia izan. Itxinan denborak eta km-ak ahaztu behar dira, eta neurri batean bertako goroldioarekin bat egin.
Haitz zorrotzetatik igarotzean soka estu batetik oreka ariketa egitea bezalakotxea da, amildegia ezker eskuinetan dugularik. Erori ezkero akabo, mozketa bat, ahuztura bat edo mundu honetatik betirako aio esateko momentua iritsi daiteke.
Beraz, Itxinan sentzu guztiak adi adi izan behar dira, eta metro bakoitza irabaztean salbazioa gertuago dugu.
Itxinak gizakia probatzen du. Pazientzia, jakinduria, umiltasuna, elkarlaguntza. Haserreak eta biraoak soberan daude, Itxinak ez du kulparik gizakiaren atrebentzia baizik.
Itxina handiada bere txikitasunean, guztira km 2 luzeran eta 5 km zabaleran izango baititu asko jota. Baina bertan 21 tontorretatik igaro behar da, eta orden bat errespetauz Ixtinako desordenean.
Honek atzera-aurrera ugari egitea eskatzen du. Guk Itxinan GM eskatzen dituen 12 km-etatik pare bat km gehiago egingo genituen.
Horrela Itxinara iritsi aurretik 44 km 12 ordutan burutu bagenituen, Itxinako zuloako 12 km-ak ia 11 ordu behar izan genituen.

... jarraituko du ...

Gorbeiako Milakoen anai artea:
Goian: Txutxi Berges, Patxi, Diego, Josetxu, Victor Luis, Txetxu?.
Behean: Bingen, Javier, Iñaki, Edu, Asier Irazabal, Asier Artiñano

3 iruzkin:

  1. Zein kuriosoa!! Guk ere antzerako zerbait egin dugu baina gure kasuan GPS erabiltzea onartu dugu eta anoa postuak ere ipini ditugu. Informazio gehiago hemen: https://www.facebook.com/mendiakjarraian.copreci?hc_location=stream
    Eskerrik asko eta ondo izan, Oier

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Oier!
      Ano ofizialik ez dago, baina kanpoko laguntza onartzen da, lagunek ekar dezaketen janaria edo edaria. Bidoietan ere gorde daiteke aurreko egunen batean ibilbideko puntu extrategikoetan. Gure kasuan ez genuen ezer antolatu, ez bidoirik ez lagunekin elkartzerik janaria jasotzeko, baina gero beraiek gure berri jakin eta batzuk agertu ziren ( Victor Luis eta Josetxu ), eta beraiek emandako janari zein edaria ondo eskertu genuen. Bestela egun guztirako generoarekin gindoazen motxilan kargaturik, guztira 4-5 kg.
      Orientazioaren asuntoa bestalde, GPSa eraman daiteke segurtasun modura, galdu ezkero, baina antolakuntzaren nahia parte hartzaileek ibilbidea aldez aurretik ezagutzea da. Horretarako Javierrek uztailean 21 orduko saiakera bat egin zuen, eta irailean biok elkarrekin 10 orduko beste ikuskatze bat, batez ere ITXINAn, zonalderik zailena orientazio aldetik. Gero proba burutu genuen egunean, nahiz eta 10 bat ordu kostatu ITXINAko zatia, beste batzuk 6-7 ordu behar izan badute ere, ondo etorri zitzaigun aldez aurretik eginiko "etxeko lanak".
      Gorbeiako milakoak bultzatzen duena oso sinplea, baina era berean zaila da; egin beharreko mendi ibilaldia aldez aurretik ezagutzea eta ein handi batean autosufizientzia lantzea, inoren menpe egon gabe, norbera bere buruaren arduradun izan dadin.
      Javierrek dioen bezla "arapajoe indioen bezala ibili behar da XXII. mendeko mendizaletasunean".
      Ondo izan, eta zuen ibilbidea ere saiatuko gara burutzen. Horrelako proposamenek mendizaletasuna bultzatzen dute, gure mendizale aintzidariek egiten zuten moduan.

      Ezabatu
    2. Aupa Oier!
      Zuen mendi martxa ikusi det, eta oso interesgarria iruditu zait. Gainera egin duzuen ibilbidea: Aretxabaleta-Arlabaneko zerra-Aizkorri-Urbia-Kurutzeberri-Aretxabaleta oso ederra da. Zorionak!

      Ezabatu