2014/07/16

Ehunmilak 2014: Ekaitz Baskaranen kronika

  
Ekaitz Baskaran elgoibartarrarekin (eskuman)
Iaz (2013) GOIERRIKO 2 HANDIAK buru ostean, aurten Ehunmilaken parte hartu du.
Hona hemen bere kronika:

Iritsi zen eguna, hainbeste itxarondako momentua, irteeran geunden emozioz beteta eta nerbixuak dantzan. Bertan elkartu nintzen Edukin, elkarri zorte ona opa eta bertsoen ondoren antolakuntzaren abisua jaso genuen eguraldiaren baldintzak gogorrak izango zirela esanez. Gure alboan zegoen kanariar batekin itzultzaile lanak egiten zituen Eduk eta agurra dantzatu ostean bidaia luzeari hasiera eman genion. Ikusle mordo artian irten ginan Beasaindik. Sentsazio onak izan nituen hasieratik. Julenekin elkartu nintzen igoeran eta zati asko elkarrekin egin genituan.
Zumarragara oso ondo heldu nintzen eta bertan eduki nuen nere lehenengo sorprezia: Ibon, Nahia, Aran eta Izas zeuden animuak ematen.
Indarrak hartu eta emozioz beteta Irimo ta Hirukurutzeta ere erritmo politxan eta gustora egin nitxun. Jeitsieratan atzian geratzen nintzan eta igoeratan harrapatzen nitxun nere ingurukoak. Hirukurutzeta jeitsitakoan lasterketako momentu politxenetako bat izan zen. Otxaurtiara iristean, han zeuden, Lariztarrak eta Otxaurtiako familixia urtero bezala animuak ematen. Ezin dabe imajinatu zelako indarra ematen dieten Elgoibartarrei beraien animuekin. 


Elgoibartarrak; Lariz eta lagunak

TriTrikitilarixekin;  Maddi soinujolea eta lagunak.

Maddin soinua entzutiak kriston oroitzapenak ekarri zizkidan burura. Lehengo edizioetan Aran eta ni haritzen ginen soinua jotzen eta sekula ez naban imajinatuko egunen baten abentura hontan murgilduko nintzenik.
Otxaurtia laga eta Azkaratera bidean Piru eta Robertokin elkartu nintzen. Piru lagun berezia da niretzat eta bere aholkuek urrea balio dute. Eskerrik asko.
Azkaratera iritsi eta beste Elgoibartar mordo bat zegoen karpa barruan. Eguraldi harekin han egotea kriston meritua dakate. Karpatik urten aurretik Etxaben animuak hartu eta ondo nijuala esan eta gero Erlora ere ondo iritsi ginen.
Erlon frontaleko pilak gastatu zitzaizkidan eta errefijixuan geratu nintzan pilak aldatzen. Bakarrik hasi nuen jeitsiera baina segitxuan egin nuen topo Asturiar batekin. Bi bastoiak apurtu zitzaizkion eta ezin zan tente egon zauan lokatzakin. Nere bastoi bat laga nion eta poliki poliki lortu gendun zati hura jaistea. Azpeititik, Ernioruntz bakarrik habiatu nintzen. Lortu nitxun bestiak harrapatzia igoeran eta aurrera jun nintzan ze jeitsieran atzian utziko ninduten. Zelotunera ailegatu aurretik Tenerifetik etorritako korrikalari bat klabikulia apurtuta zegoen. Egoera Gogorra zen. Ez dakit zelan jaitsiko zuten baina Gurutze Gorrikoek ezin ziren heldu lokatz pilluagatik.
Ernioko jaitsieran hartu naban min belaunian. Belauna bihurritxu neban eta erorketa batzuk euki nitxun. Tolosara iristen Julenekin elkartu nintzan berriro. Elkarrekin jan gendun zeozer eta elkarrekin habiatu ginen Amezketaruntz. Hemendik aurrera ibiltzen jutia erabaki naban ze belaunian miña nakan korrika egiterakuan. Juleneri aurrera juteko esan nion ze nere erritmua asko jaitsi biharko naban belaunak aguantatzeko.
Lehenengo 80 kilometruak 14 orduan egin nitxun baina hemendik aurrera gauzak asko aldatuko ziren. Amezketara iristen nengoela han agertu zen Aran bidean gora.
Aran eta ni mendixan beti bat gera. Nerekin datorrenian elkarrekin guaz eta ez datorrenian ere nerekin dator. Aurten 3 Handietan bizi izan duguna, guk bixok bakarrik dakigu zer izan dan bixontzat.
Txindokiko igoeran eguraldia oso txarra zan eta nere tendoiak hotzakin ez zaban barkatzen. Belaino artian, bakarrik eta belauneko kriston miñakin baina hala ere disfrutatzen ari nintzan, amets bat zan neretzat Ehunmilaketan egotea.
Txindokitik Ganbora erabaki naban erropa guztixa kentzia eta malla luziak jartzia. 5 edo 6 gradu egongo ziren eta euritxakin billutzik jartzia ez zan erreza izan, baina zeoze in bihar naban. Ez zauan Reflexakin Txindokin eta nere belaunak berua behar zaban.
Martxan hasi eta beste bidelagun bat topau naban. Irteeran Edukin ezagutu naban Chan. Estatu Batuetan bizi, Argentinan hasitakoa baina izatez, Korearra. Kriston tipua. Lizarrustira iritsi eta reflexa bota eta gero ondo hasi nintzen lehenengo igoeran Etxegarateruntz. Baina jeitsiera hasi zenean…belaunak ez zidan barkatu, ze miña. Banakixan Etxegaraten Aran zauala nere zain. 3,5 km falta zitzaizkidanean Arani deitxu eta goruntz etortzeko esan nion. Bera ikusteko biharra sentitzen naban. Poliki-poliki beheruntz jetsi eta bapatian bere ahotza entzun neban, han zetorren korrika. Kriston momentua izan zan. Ume baten moduan egin naban negar familia guztia Etxegaraten zegoela esan zidanean animuak ematen zizkidan bitartian.
Behera iritsi eta han zeuden, Ibon eta Nahia nere seme alabak, Izas eta Eli, nere arrebak eta Angel, Aranen aita. Ez dakit zelan eskertuko dioten Angeli 3 Handitan eta Ehunmiletan lagundutako guztixaz. Baita nire arreba Izaskuni eta amari ere eskerrak eman nahi dizkiet, entrenatzeko eta martxa guztietan izandako pazientziagatik.
Etxegaratera iritsi eta masajistara jun nintzan. Kamillan eta ligamentuan esgince bat nakala esan zidaten. Hori bai, jarraitzia nahi banuan, ezin nintzela gelditxu esan zidan fisiuak. Beraz makarroiak tente eta belaunak mobitzen jan nitxuan.Fisiuak zera esan zidan, Nadalek deskantzuan ura edaten daban moduan jateko, geratu gabe.
Ez neban ulertzen zelan ez neban ez logure ez neke haundirikan somatzen. Segidan hasi neban Otzaurteko bidia, gabeko 11etan. Aranekin jutiak kriston indarra ematen zidan baina belaunak ez zeban barkatzen. Otzaurte pasauta bertako kontrolian Otzaurteko bi bolondrez zeuden. Elgoibartarrak ginela esandakuan, nire lagun baten lagunak zirelaz konturatu ginan eta oso politxa izan zan beraiek ezagutzia. San Adrianerutz abiatu ginan eta belauna goruntz erdi ondo zijuan eta indarrez ere ondo, baina jeitsiera txiki bat harrapatzen nabanian ezin naban aguantatu mina.


San Adrianen bukatu zen Ekaitzen abentura (139.km-an)

Erabaki gogorra izan zan erretiratzia, baina Aitzgorritik bera zauanak panikua ematen zian. Bizitako esperientzia polit hau ez naban lesionatuta edo agonizatzen bukatu nahi. Ni ez naiz inongo esperto bat ez Ultratrailean eta ezta mendian ere, baina umeetatik ikasi dot maitatzen eta maitatzen jarraitu nahi dut, ez gorrotatzen.
Gaur astelehena da, eta berriz ere mendira irtetzeko irrikitan nago. Baita datorren urtean berriro Ehunmiletan saiatzeko ere. Eskerrak lagundu didazuen guztioi , aurretik, proban eta ondoren. Eskerrak ere lanean aritu zareten 1300 bolondresei ere. Zuen gabe abentura eder hau ez litzateke posible izango. Datorren urtera arte!!!



2 iruzkin:

  1. Sentimenduz beteriko kontakizuna Ekaitz. Erniotik behera izandako erorketak proba baldintzatu zizun, bestela oso ondo bukatuko zendun. Hala ere sufritzeko gaitasun handia dezu, ta idazteko ere bai! Zorionak!

    ErantzunEzabatu
  2. Sentimenduz beteriko kontaketa burutu dezu Ekaitz. Erniotik behera izan zendun erorketak proba baldintzatu zizun, bestela oso ondo bukatuko zendun. Sufritzeko gaitasun handia dezu, ta idazteko ere bai. Zorionak!

    ErantzunEzabatu