2014/07/21

Ehunmilak 2014: Julen Azpiazun kronika

Julen Azpiazu

Ehunmilak 2014 bukatu berritan hona hemen Julen Azpiazuren kronika:

Ehumilak Ultratrail 168km 11000D+

Iritsi zan azkenian hainbeste itxarondako eguna, bai, askok kalendarixuan gorriz markatuta eukiko geneukana seguraski. Beasainera, 16:00 aldera iritsi ginan Lander (anaixa) eta ni, lasterkarien poltsak laga eta gero Iñigo Estevezekin elkartu ginan ( orain dela 3 aste Ulldeter Ultra egiten ibili nintzenarekin).Geroago, Izaskunekin  kafetxo bat hartu genuen, geneuzkan dudak bata besteari elkarbanatuz. Hamabost minutun faltan plazaren goikaldera urbildu nintzan eta bertan nere oso lagun dian Mugalariekin ( neretzako famili bat) eta nere entrenadore Mikelekin elkartu nintzan, parre batzuk bota, argazkiren bat atera, txipa-GPS-a aktibatu, Edurekin topo egin, argazki bat eta dana prest.

Julen Azpiazu lagunez inguraturik irteera aurretik

Konturatu orduko 10-9-8-7-6... goazen! Mikel Leal nere alboan eta “Kataka” Iñaki pixkat aurrerago. Berehala Katakak erritmoa aldatu zuan, gu atzearago gelditu ginalarik. Ez genekien biok ze erritmo ezarri gure lehenengo aldia baitzen 100 milatako distantzian. Segiduan, bakarrik gelditzen nintzan. Kaka euria! Manduabira bidian, Iñigo urreratzen zait eta lehenago hitz egindako estrategia aplikatzea erabakitzen degu, erritmo erosoa hasieran eta gero ikusiko genuen. Ekaitzek ere laster egin harrapatu gintuen eta danok batera aurrera.  Mandubira iritsi eta han zeuden Izaskun eta Lander, zerbait jan eta aurrera. 

Mandubiatik irtetzen ( 10.km )

Zumarraga ere laster iritsi zan, zerbait jan, ura bete eta kanpora.  

Zumarragatik irtetzen ( 20. km )

Berriro ere bertan Izaskun eta Lander, animoak jaso eta hurrengo helburura, Azkarate gaina, banekien bertan lagun asko egongo zirela eta egia esan ilusio eta indar handia ematen zidan bertatik pasatzeak. Bidean, Mikel nere entrenadorea urreratu zitzaigun. Konturatu orduko Otxourtian gaude, Lariz eta konpania bertan, kriston girua zegoen eta bagoaz beheruntz. Bidian Pirukin gurutzatu nitzen ere. Orain bai, zer dago hor ? Musika eta speaker bat!  jajajaja. Aritz kruzelegi jauna (Piru goruntz joanda zegoen) speaker lanak egiten eta elkarrizketa txiki baten ostean bagoaz goruntz.

Gabeko 2:30 aldera Azpeitin geunden eta Izaskun han zegoen  bakar bakarrik gure zain, eskerrik asko! Indarrak hartu eta Zelatun aldera, baina zer pasatzen zait?? 65.km-a da eta badirudi bai gabea eta bai eguraldia psikologikoki markatzen hasi zaizkidala, Zelatun ez da iristen redio! Baina Scott Jurek-ek esaten duan bezela " A veces hay que hacerlo y punto", aurrera. Zelatunen indarrak berritu eta Tolosa aldera, zati hau bakarrik egin nuen, Iñigo eta Ekaitz aurretik zijoazen eta.

Tolosan txakalaldi bat eduki nuan eta dutxa edar bat ematea erabaki nuan,jada 13h30m neramatzan eta. Amezketa aldera Ekaitzekin atera nintzan baina berehala aurrera jarraitzeko esan zidan, ez zijoan gustura bere belaunarekin. Amezketan Lander, Arantza (Ekaitzen emaztea) eta gurasoak zeuden, eskertzen da. Galtzerdiak aldatu eta segituan Larraitzen nintzen 103. Km-an. Beinga " A veces hay que hacerlo y punto", aurrera! Banekien eguraldia ez zela gustokoa izango eta bingo! Ganbora bidean kriston hotza pasatzen hasi nintzan eta erritmoa bizkortzea erabaki nuan ez hozteko, ideia txarra.

Lizarrustira iristian kriston txakalaldia berriro ere. Bertan indarrak hartzeko eta ampoilak zaintzeko denbora hartu nuan, eskerrik asko benetan Gurutze Gorriari eta boluntarioei, a zer nolako lana egin zenuten. 

Lizarrustiteko anoan ( 115. km )

Etxegaraterako bidea hartu nuan eta badirudi euriak gelditzeko asmoa zuala, eskerrak, euriarekin nahiko aspertua bait nengoen. Etxegaratera iritsi eta han zeuden Izaskun, Lander eta gurasoak. 

Etxegaratera iristen ( 131. km )

Chapeau zuentzako! Zer nolako laguntza eukitzen nengoen. Bertan indarrak hartu eta Landerrek neri laguntzea erabaki eta gero aurrera Otzaurtera. Momentu hauetan asko kostatzen zen burua positibo mantentzea baina banekien ia egina zegoela, 38km faltan ez nintzan geldituko bidian. Otzaurte bidian mareo eta hanketako min handia eukitzen hasi nintzan eta Otzaurtea iristean plof egin eta lurrean jarri nitzen. Bufff oso geizki nengoen eta duda asko askorekin baina denon animoak entzun eta Izaskunenkin aurrera egin nuan. Eskerrik asko Izaskun, ez dakizu nola eskertzen dizudan hurrengo 7 orduak nerekin egin izana. Geizki nengoen, 27h pasa zian jada hasi ginanetik. Beinga, " A veces hay que hacerlo y punto".
Aizkorri gaina, Andraitzetik oso geldo igaro baina aurrera egin genuen eta halako batian Oazurtzako anoa postua ikusten hasi ginan baina ez zan iristen sekula. Ni haserretzen hasi nintzan ,ez nualako ulertzen zer gertatzen zan, denbora ez zan pasatzen. Baina Izaskunek segituan argitu zidan, Julen 30h ordu gelditu gabe zoaz. Oazurtzan erdi lo eta burua beste toki batean, zerbait jan eta asko kostata Zerain aldera martxan jarri ginan. Dena aldapa behera eta ni asko sufritzen nengoen baina banekian hau bukatzen zegoela eta ez nintzala geldituko, ez! Asko asko sufritzen eta negar egiteko gogo haundiekin Zerainera heldu ginan Izaskun eta ni. 

Zerain eta Mutiloa artean ( 150. km )

Momentu hura oso kritikoa izan zan, 13km faltan min asko hanketan, loguria eta burua erabat joanda neukan. Eskerrak bertan Lander, Aritz eta Ainara zeudela eta denon artean aurrera jarraitzeko eta abentura bukatzeko indarrak eman zizkidatela, eskerrik asko. Azken km. hauek Landerrek nerekin egitea erabaki zuen, geizki nengoen bai horixe. Mutiloara iritsi eta orain bai azken txanpa, 10km. bakarrik falta zian. Kostata aurrera, korrika egin, ibili, korrika berriz ere uffff, beinga Julen, "A veces hay que hacerlo y punto".

Eta iritsi zan hilabete hauetan behin eta berriro imaginatutako momentua, Beasaingo polikiroldegia. Ahal nuan bezala korrika egin, helmuga aldera abiatu eta 36h17m pasa ondoren helmugara iritsi nintzan 67. postuan, ikuslerik ez baina Izaskun, Lander, Aritz eta Ainararen animoekin. Ez dakit nola eskertu neregatik egin zenutena, haundixak zerate!

Beasaingo helmugan ( 168. km )

Beasainen,igandeko 6:20an bukatu zan nere lehenengo Ehunmilen abentura, emoziorik gabe, oso hutsik. Hau al da 100 milien saria?-pentsatu nuan. Pixkat dezepzionatuta ,etxera joan ginan. Deskantsatu eta pixkanaka  bai hasi nintzala disfrutatzen eta asimilatzen, eta orain gauza eta momentu onak bakarrik dauzkat buruan. Merezi al du? BAI! Bidean egiten dituzun lagunengatik, zure jende maitea gertuago sentitzen duzulako, momentu ikaragarriak pasatzen dituzulako eta nola ez, mendia maite dugulako.


Bihotzez mila esker, Izaskun, Lander, Aritz, Ainara, aita eta ama, hau ez dot sekula ahaztuko.


Julen Azpiazu





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina