2014/10/05

Goldsteig Projekt500-2014: Joel Casademont txapeldun!

Joel Jaile Casademont-ek 661km-ko ultra alemanarra irabazi du!
Goldsteig Projekt500 ( 661 km / 19.000 mD+ ) proba Alemanian ospatu berri da,
eta hasieratik 2 kataluniar, Eugeni Rosello eta Joel Casademont, aurretik joan izan dira, Jin Cao txinatarra atzetik zutelarik. Matthias Schramn alemana ere gertu izan dute.


Alemaniako Baviera herrialdean ospatu den proba honetarako 55 ultra trailer izan ziren aukeratuak, aurretik distantzia luzeetako beste proba batzuetan parte hartu izan dutelarik ( Tor des Geants (330km/24000), The Spine Race (429km/11500mD+) ... ).

430. km bete zituztenean Eugenik proba bertan bera utzi behar izan zuen arazo fisikoengatik.
Bere hitzak orduan hauek izan ziren: ‘Estoy mejor gracias a los ánimos de los aficionados. Hasta el km 430 he ido muy bien de ritmo haciendo un buen equipo con Joel. Al pararme en este control se me han inflamado los pies, la zona tibial y las rodillas. Ha sido todo muy rápido y no entendía nada. Me ha pasado algunas veces pero no nunca de manera tan bestia como esta vez. Estoy un poco triste porque me sentía fuerte y motivado pero ahora toca recuperarse para volver a correr kilómetros y kilómetros. ¡Ahora toca seguir, apoyar y animar a tope a Joel!’

Antolatzaileek 168 orduko epea eman zuten Europako ultrarik luzeena bukatu ahal izateko.
Baina Goldsteig Projekt500 probaren gogortasunak aurreikusitako denbora hankaz gora jarri du.
Irabazleak, Joel Casademont-ek adibidez, 170 ordu eta 7 minutu behar izan ditu.

 2014ko urtarrilean catalanekin The Spinne Race ( 429 km ) proba ingelesean.
Joel Casademont erdian ( 045 ) eta Eugeni Rosello eskuman.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina