2014/10/12

Limone Extrem Sky Race: Maite Maiora eta Petro Manu txapeldun!

Maite Maiora Zaid-ekin Limone-ko helmugan.

Zorionak Maite!

Limone Extrem Sky Race - neskak:
1. Maite Maiora: 2or.46´
2. Stevie segunda: 2or.49’
3. Desco:
4. Laura Orgue:


Petro Mamu eta Kilian Jornet Limone-ko helmugan.

Zorionak Petro!

Limone Extrem Sky Race - mutilak:
 1. Petro Mamu 2or.14'25" (record)
2. Kilian Jornet 2or.14'55"
3. David Schneider 2or.19'58"


Italian ospatu den "Limone Extreme Sky Race" 23,5 km-ko munduko kopako proba Maite Maiorak irabazi du. Garaipen honekin Maite Munduko Kopa 2. postuan bukatu du.

Bestalde, Lanzaroten ospatu berri den Espainiako kopa parte hartzerik ez badu izan, aste-bukaera berdinean baitziren Limone eta Lanzaroteko probak, Maiteri inork ez dio aurrerik hartu Espainiako Kopako sailkapen orokorrean, eta horrela Maite 2014ko Espainiako Kopako txapelduna ere bihurtu da. 
Zorionak Maite! 

 Kilian Jornet Chamonix-eko KBan.

 Kilian Jornet-ek berriz 2014ko denboraldi historikoa osatu du:
KB, Sky Race eta Ultra Trailen munduko txapelpekak bereganatu ditu.
Zorionak Kilian!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina