2014/11/19

Karakate Is Different: Josu Maguregiren kronika

Josu Maguregi

" Zerk erakar dezake pertsona bat halako esfortzu bat egitera? Norkbere buruakin puntu
hortaraiño lehiatzeak? Lasterketa aurreko sabeleko tximeleta horiek sentitzeko grin hori izateak?
Ba egia esan, nahiz eta bilatzera irten, ez det erantzun garbirik aurkitu
(agian estreinakoz egin dudalako izango da, edota lasterketa ostean egiten den
partaide eta lagunarteko babajan ederraren ondorio izango da, edota ibilbidea
markatu gabeko lasterketa libre eta berezia delako izango da, edota antolakuntzaren
lan bikaina izango da). Auskalo...

Guzti hau kamisetan eramaten deten plublizitateko lagunari (JAVIER REVERT
Masajes, La Vall d’ Uixo, Castellò), Tuto, Spanki, Piru (maixua), Iñakilas, JosebaEl, eta
beste jende pila bati eskertu bihar diet beraietako beste bat izaten utzi eta ateak ireki dizkidatelako.
Piru (maixua)

Elgoibarko gazte eguneko parrandan berotu nintzan asunto honekin. Spankik (nire
emaztian lehengusua) eta bere kuadrilakuek besoak irekita hartu ninduten eta hola
hasi nintzan: astearte bat edo beste beraiekin Karakatera igotzen, serixiak itxen gora
eta behera Piru “maixuakin” ilunetan frontala buruan jarritxa, bakarrik entrenamendu
sekretuak itxen hobekuntza nabaritzen zen ala ez ikusteko, zapatila egokixenak
zeintzuk dian probatzen, bide egokixena zein izango dan begira (Pirun bidia, normala,
gasana), Net... serixiak eitxen eguraldi txarra zauanian edo denbora gutxi zauanian, e.a.

 -Horiz: ohiko bidea.
-Urdinez: gasaren bidea.
-Gorriz: soken bidea / Pirun bidea

Hasieran 40 min-tik jeistea zen kezka edo intentziua, baina hobekuntza nabaritu
nuanez eta esperientziadun jendea nakanez inguruan,
objetibua jeistia ere pentsatu nuan eta halaxe egin ere.

Horrela pixkanaka pixkanaka hurbildu zen eguna, eta lehen komentautako sabeleko
tximeletek, izugarrizko hegazti bihurtu zirala ematen zeben , a zelako nerbixuak aurreko egunian!!!
Egunian bertan; goizetikan jeiki, gosaldu, hidratau, erropak eta zapatilak jantzi, makilak
hartu (Pirun bidetikan juteko erabakixa hartu nualako) eta aurreneko zatixa ezagutzen
ez nuanez, etxetik irten nintzan autopista azpitik pasatzen den tunela eta dagoen
aldapa aztertzera (gaizki egina, aurretikan egin behar nualako eta tontakeri
horregatikan txorkatila okertu eta mina hartu nualako). 

Baina ez nintzan atzera bota ez, azken hilabetietako “entrenamenduak” egun horretan jarrita nazkalako , 2 dortsalakin faborito bezela irteten nintzalako, (azken hau broma da jijiji) eta Karakate gainean nakalako nire “ klub de Fans ”, (emaztia, amaginarreba, emaztian izeba, amama, ahizpa, hiloba, kuñaua, bere lehengusina, Spanki, nere lehengusu-lehengusina...).

Frontoira jeitsi nintzan, dortsala jaso, Plaza Txikixan dagoen Gurutze Gorriko postura
jun eta txorkatila bendatzeko eskatu nien han zeuden bi neskeei
(hauen galdera erantzutea erraza izan zan; Galdera: ¿pero tienes que hacer la carrera sí o sí?
Erantzuna: SÍ, por mis huev...), kurioso kurioso txorkatila bendau ziaben eta zaldi
jaioberri bat lurretikan lehen aldiz jeikitzen danbezela, zapatila jantzi eta korrika jun
nintzan eskerrik asko ohiukatuz.

Pixkatxo bat gehio berotu nitxuan giharrak eta artikulaziuak goizeko 11:00 eman arte.
Halako batian denak frontoiko paretan kontra jarri gintxuzten (txapa ikutzen) eta
elizako kanpaiekin batera, han pilatutako 123 kirolarixak ziztu bizixan abantau giñan
Karakateko tontorrerantz (Estazio kaleko karakolak helmuga zirudien, haura zan belozidadia!!!).
Hasierako zatixan, Agarreko zelaixa pasau eta Pirun bideko piñarixan sartu arte,
galduta sentitzen nintzan baina hortik aurrera nire “maixuakin” bere terrenuan indako
entrenamenduen fruituak biltzen hasi nintzan eta ritmo egoki bat hartuta, asko
sufritxu gabe eta pila bat DISFRUTAUTA, Karakateko mojoian bila jarraitxu nuan.
Pagadiko azken metruetan entzuten zian ohiuekin, oilo ipurdixa jarri jatan eta onartu
biharra dakat, ez nuala halako jendetza eta giro ederrik espero tontor majiko honetan
eta beraien azken bultzada horri esker denbora bikaina itxia lortu nuan (nire mailan;
hasierako objetibua ondo kunplitxuta eta bigarrenera hurbilduta).
Hortik aurrerakuak, eguna borobiltzeko merezi izan zaban: giro ezinhobian babajan
ederraz gozatuz lagun berriak ezagutu, batzuen eta besteen esperiantzietatik ikasi,
jendian aholkuak entzun...

Orain txorkatila ondo osatu, forma fisikua ahalik eta gutxien galdu eta gauzak ondo
baldin baduaz, hurrengo urtian aurtengo erantzunen bila frontoiko txapan aurkitxuko
nauzue, Karakateko tontorra zapaltzeko desiatzen ".



ZORIONAK IÑIGO LARIZ ETA NAHIA QUINCOCES!!!
ESKERRIK ASKO MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEARI"


" Elgoibarren bizi dan lekeitiarra "

Oharra: Josu Maguregiren denbora Karakate tontorrean 37´37´´ izan zen.
Beraz 40´tik jeistea lortu zuen bai!

Zorionak Josu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina