2016/03/21

Bilbo - San Lorenzo de Ezcaray: ehunmila hegoalderantz



San Lorentzora iristen.




   

        oinez



   
        BILBAO-SAN LORENZO 167.066 km
   

   
        Egilea: EduUribe
       

   

   

Bilbo - San Lorenzo de Ezcaray
-Fitxa teknikoa:
-Luzera: 167 km
-Desnibel +: 5400mD+
-Denbora: 48 ordu

Xabier, Edu, Fernando eta Javier,Bilboko Santiago katedralaren atarian,
Bilbo - San Lorenzo de Ezacaray zeharkaldiari hasiera emateko prest.

 
 Bilbotik zehar jarraitzaileak agurtuz.
Mila esker zuen animoengatik!

 Ugao

 Orozko

 Orozkon

 Burbona mendi adierazten duen seinalea.

 Kolometa igaro berri; euripean eta elurretan zehar.

 Araneko hatxa

 Burbona ( 936m )

 Burbona elurtuta


Elurra eta lokatzea bidelagun




 Altubeko portura jaisten.










 Badaiako zerra

 Badaiako ordokitik zehar



Marinda ( 962m )

 Arkamoko zerra ( 1051m )





 Mendietako herrixkan indarrak berreskuratzen;
babarrunak eta basurde haragia bazkaltzen.

 Lur landa amaigabeak, berdeak eta euritan blai.





 Miranda de Ebro










Casalarreina eta Turón ibaia

Casalarreinako dorretxea

Casalarreinatik Ezcaraira " camino verde " trenbide zaharraren bidetik

San Lorentzo mendi-zerra urrutian, elurtuta ageri da.




Javier eta Edu

 Ezcaray herria ( Errioxa )

 San Lorentzo

 



 Valdezcaray aldeko parkingean Miren zain genuen;
San Lorentzora elurtuta igotzeko materiala ekarri zigularik;
pilota, kranpoiak, botak eta polainak.
Mila esker Miren!

Valdezcarayn lainoa sartu zen.

Cuña ( 2106m )




Ilargia lagun


San Lorentzoko azken remontera iristen,
jadanik ilunabarrean.
Edu Uribe eta Javier Ugalde
San Lorentzoko igoeran neguko materialarekin babesturik.

Bilbo - San Lorenzo de Ezcaray kronika:

Bilbon ginen berriro ere, Santiago katedralaren atarian.
Honako honetan Xabier Urteaga, Fernando Krutxaga, Javier Ugalde eta Edu Uribe
elkartu ginen ibilbide honi hasiera emateko.
Xabier bere semea den Anderrekin agurtzera etorri zen,
eta Zazpi kaleetatik irten ginenean agurtuz aldendu zen.
Fernando " Kurutxu " berriz Ugaoraino lagundu zigun.
Pastorenkorta ( Pagasarriren azpitik ) aldeko bideetatik zehar gidatuz.
Aspaldian Bilbotik Ugaora makina bat alditan egiten zuen
ibilbide hau entrenamendu moduan eta
Uagoko euskarako mintza-praktika taldearekin bat egiteko ( 14 km ).
Kurutxuk Ugaon trena hartu eta Bilbora itzuliko da.
Beraz, Ugaotik aurrera Javier eta biok jarraitu dugu gauaren iluntasunak irensten gintuen bitartean.

Bilbotik San Lorentzora ( 2362m ) 172 km-tan zehar Euskal Herriko ingurune eta klima ezberdinak ezagutzeko parada ematen du.



Powered by Wikiloc

Bilbo - San Lorentzo ibilbidea ( 167 km / 5400mD+ ):

00 km - Bilbo / Martxoak 18, 21:10 / 00:00
05 km - Artabebidea ( Pagasarri azpian )
08 km - Pastorekortako landa
14 km - Ugao / 23:30 / 02h20´
16 km - Udiarraga
18 km - Untzietako Piku ( lepotik )
23 km - Orozko / Martxoak 19, 02:27 / 05h17´
27 km - Kolometa ( 1052 m )
29 km - Araneko hatxa
33 km - Burgona ( 936 m )
50 km - Altube / 08:30 / 11h20´
Gosaldu; 40´ / 9:10 / 12h00´
56 km - Badaiako mendiak
64 km - Arkamako  ( 1051 m )
70 km - Mandaita / 14:25 / 17h15´
Bazkaldu 45´ / 15:10 / 18h00´
80 km - Antezana
84 km - Manzanos
92 km - Rivabellosa
96 km - Mirande de Ebro / 20:55 / 23h45´
Aatsedena; 5 ordu ( afaldu + lo ), martxoaren 20an 
berriro martxan jartzen gara / 02:55 / 28h45´
103 km - Obarenes zerra
110 km - Casalarreina /
115 km - Castañares
130 km - Sto. Domingo de la Calzada / 12:00 / 38h50´
Bazkaldu; 25´ / 12:25 / 39h15´
145 km - Ezcaray / 14:50 / 41h40´
160 km - Valdezcaray ( 1530m ) / 17:55 / 44h45´
Mendi-elurretako materiala jantzi + jan / 18:15 / 45h05´
163 km - San Lorentzo ( 2272 m ) / 20:10 / 47h00´
167 km - Valdezcaray / 21:10 / 48h00´

Ehunmila oinez egin ditugu, gure kabuz eta GPSaren laguntzarekin. Leihaketetatik at, lagunekin diseinatutako ibilbidean barna. Bilbon hasi eta Errioxako gailurrik garaienean bukatu: San Lorentzo ( 2363m ), ilunabarrean, elurretan, eskuan pioleta eta buruan bekokiko argiarekin.
Ibilbidean zehar elurra, lokatza, euria eta haize fina izan ditugu, baina baita ere oilo larrua sortarazi zizkiguten experientziak: San Lorentzoko tontorrera ilunabarraren iluntasunak irensten gintuen bitartea iritsi ginen. Elurraren egoerak botekin soilik, kranpoirik gabe, ibiltzeko aukera ematen zuenez, Valdezcaraytik igoera zuzena egin genuen, aztarna Javier eta biok irekiaz.
" Bilbo - San Lorentzo ( 172km / 6000mD+ ) zeharkaldiak aurrekariak baditu: " Bilbo - Anie " ( 290km / 11500mD+) eta " 4 katedralak " ( Bilbo-Donosti-Iruñea-Gasteiz-Bilbo 385km / 8500mD+ ). Hiru zeharkaldi hauetan hasierako puntua Bilboko Santiago katedrala izan dugu. Hurrengoa: Bilbo - Peña Vieja ( 245km / 12000mD+ ).

No hay comentarios:

Publicar un comentario