2018/01/27

Jared Campbell: mendi lasterketari neka ezina.

Jared Campbell

Gure artean ez bada oso ezaguna, Jared Campbell ( Utah, USA ) mendi lasterketariak
ultra distantzietan aspalditik dabil bere aztarna uzten.

Berak baino ospe handiagoa dute gure artean Anton Krupicka, Jim Olson, Tim Tollefson,
 Jim Walmsey, Zach Miller edo Jeff Browning-ek, hauek Europan korrika ibili bait dira,
batez ere Frantziako UTMBn.

Baina, nor da Jared Campbell?
Hori da mendi lasterketetako zale askok elkarri galdetzen diotena.
 Utah-ko ( USA ) lasterkari hau mendietako ultretan aspalditik dabil saltaka;
2004tik hona hain zuzen ere.


Azken urteetan ezaguna izan bada Barkley marathoiaren marka ontzeagatik izan da.
Gainera lasterketari bakarra da Barkley 3 alditan lortu duena.



Jared Campbell on the West Slabs of Olympus; June 2011


" The Double " erronka Jeff Browning-ek burutua, Jared Campbell-en laguna.
Western State ( 170 km ) &  Hardrock ( 170 km, in hight altitude ( 4000m ),
bi ultra horiek 3 asteren buruan korritu zituen Jeff Browning-ek.

100 Hardrock

Bere lorpenen artean, Jared Campbellek 100 Hardrock-a irabazi izan du,
24 ordu baino gutxiagotan, lasterkari gutxik, oso gutxik, esan dezaketen zerbait da hori.
Gainera, lehiatzen den probetan, 50 edo/eta 100 miliatakoetan normalean,
10 onenen artean bukatu ohi du.

Erronka pertsonal ezberdinak aurrera eraman ditu, eta esanguratsuenetarikoak hauek dira:

" Nolan´s 14 " ( 170 km , 14 mendi 14 feet garaierakoak ( 4000 m ) ).
Horrela 2012ko udan,  Matt Hart mendizalearekin batera,
60 ordu baino gutxiagotan burutu zuen.
Garai horretan 10 pertsona baino gutxiagok burutu zuten erronka entzutetsua.

" Utah 13ers " in High Uinta Wilderness area.
Utah estatuko mendi zeharkaldi luzeenetarikoa da.
Zeharkaldi honetan 4000 metroko mendiak ageri dira:
13,000-foot peaks, including 13,528-foot King’s Peak.
The Uinta Traverse ibilibide nahiko berria da.
Proba honetako antolatzaile nagusiak Jared Camdbell eta Luke Nelson dira.
2015ean Jason Dorais and Tom Goth marka berria ezarri zuten:
in 36 hours 18 minutes 58 seconds.

Jared Campbell eta John Fegyveresi in summit or Princeton ( 4327 m, Colorado )

2014. urtean berriz " Idaho 12 ers " ospetsua burutua zuen, Luke Nelson-ekin batera.
Proba honek 170 km ditu eta 4000 metroko 12 gailur igaro behar dira.
Jared eta Luke-n denbora Idaho 12 ers probako marka izaten jarraitzen du:
1 day, 4 hours, 18 min


Jared Campbell ( USA ) Ronda dels Cims lasterketan ( 2013, Andorra )
La Sportiva-ko lasterketariak 7. postua eskuratu zuen  33:33:30 denbora eginez.

Teton Grand Traverse-an, Zion National Park-en ( Utah ),
hainbat bide historiko berraurkitu ditu,
bere etxeko jolastokia bezala ezagutzen du,
eta Jared-ek dioen bezala
 “ Zion Park-a hobeto ezagutzen duen pertsona " dela dio barre artean,
bertan entrenatzen baitu une oro.

Jared Campbell in Barkley´s marathon ( 170 km, Tennessee )

Erronka hauetarako prestatzeko, bere entrenamenduak oso gogorrak izan ohi dira;
 Barkley-rako adibidez desnibel ikaragarriak igotzen eta jaisten ibili zen:
" 8.000 metro positibo gehitu ohi ditut aste bakoitzean,
eta 15.000 metroko desnibelak karga altuko garaietan.
Baina hori prestaketaren parte bat soilik da. Gainerakoa burukoa da dena”.

 Barkley Marathons-ek eman dio benetako ospea Jared-i,
bere benetako indarra buruan duela erakutsiz:
 “ Barkley buruko erronka da batez ere.
Bost itzuliak osatzeko forma bakarra mentalki konprometituta egotea da.
Nola zauden ikusterik ez da helburua.
Mina bermatuta dago eta azken 20 edo 30 orduak tormentua dira.
Sufritzeko prest egon behar duzu” azpimarratzen du Jared-ek.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina