2018/01/05

Lluís Simó mendizaleak agur esan digu

Lluís Simó mendizalea beti laguntzeko prest.
Mendizaletasuna bultzatzen ibili izan zen azken urteetan
( FEEC ) zuzendaritzako kidea zen 2008tik hona.


Lluís Simó 55 urte zituela 2017ko abenduaren 27an hil zen,
2016tik sabeleko minbiziaren kontra borrokatu ondoren.

Bere klubetik, REDDIS, Reus-eko mendi taldetik, 

Tarragonako mendiari lotutako jardueren sustatzaile argia izan zen.

 Mendizaleak Tarragonako mendietan barrena,
Lluísek ondo ezagutu eta maitatzen zuen lurraldea.

http://www.cereddis.cat/index.php/competicio/marxa-dels-dips
 " Marxa dels dips ",
txakur basatien mendi martxa 
urtero, maiatzaren erdi aldean, Tarragonako mendietan ospatzen da.

La Mola de Coldellou mendira igoeran,
Reuseko mendi taldearekin urte berri egunean.

Etengabe, gaixotasuna izan arren, urtebete beranduago Reuseko Aplec Excursionista dels Països Catalanseko antolatzaileetako bat izan zen abenduaren hasieran.


Lluís Simó, kataluniako FEECko zuzendaritzan jardun du azken bederatzi urteotan, 

horietatik bostek FEECren lehendakariordea hartu zuen eta komunikazio eremuko buru izan zen.
 

Lluís Simó ume batzuri Tarragonako kobazulo bat erakusten.

Lluisen azalpenak entzuten kobazuloan barrena.


FEECeko koordinazioan lan handia egin zuen Luísek, 
federazioaren hedapen eta hurbiltze arloan batez ere.
Lluís Simó komunikatzaile aparta zen,
eta beti zuen abenturaren bat kontatzeko
bai helduei bai umeei.

FEEC sare sozialetan bultzatu zuen eta komunikabide ezberdinetako sustatzailea izan zen.

https://www.feec.cat/comunicacio/revista-vertex/
Catalunyako mendizale federazioko aldizkaria, Vertex,
Lluís Simók asko bultzatu zuen.


Lluís Simó eta Stephan Glowacz

Lluís Simó

Bestalde Simók FEER-eko organigraman parte hartu zuen, 
Veguer de la Región IV-an, beti izan baita senderismoaren gidari handi bat.

https://www.feec.cat/

Lluís Simó 3.a ezkerretik, FEECko lehendakariaren ondoan, Jordi Merino
eta lehendakari orde bigarrena, Josep Casanovas.
Erdian Secretari General de l’Esport, Gerard Figueras.

 Lluís,
zure indarra eta kemena,
mendian barrena
isladatuko dena.

Hartzazu atsedena,
maitatzen zenituen
txakur basatien laguna
izan zarena.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina