2020/12/19

Maltzaga - Eibar bidegorria

 

Eibar eta Elgoibar lotuko dituen bidegorria eraiki berri dute.

Maltzaga - Eibar bidegorria (2020-12-19)

Bidegorriko "puntu beltza" autopistako rotondaren sarreran 
kokatzen da, eta zebra bide batek gurutzatzen du.
Honek oinezkoei zein txirrindulariei 
arrisku handia eragiten die.
Irtenbidea zubiaren azpiko aldetik pasarela bat egitea da.




Eibar zonalde industrial ezaguna da, 
eta horretarako garraio ezberdinak bultzatu izan dira, 
autobideak eta errepideak han hemenka eraikiz. 
Baina, eta hau da harritzekoena, herri batetik bestera oinez joateko, 
bizilagunok ezin izan dugu bide zuzenik erabili 
industrializazio garaitik gaur egun arte. 
Beste edozein herriren artean logikoa zena, 
ingurune honetan ezintasun bat zen. 
Orain arte. Jadanik, jendearen aldarrikapen ugariren ostean 
(gogoratu herri plataforma bat sortu zela badirela urte dexente) 
eta 17.000 sinadura jaso eta agintariei aurkeztu ondoren, bidegorri bat dugu.

2009ko irailean lehen pausoa bete zen, 
Elgoibar eta Maltzaga arteko 2,8 km-ko bidegorria zabaldu zutenean. 
Denok, orduan, Eibarko loturarekin amesten genuen, 
baina ametsa betetzeak luze iraun du, 
eta 11 urte itxaron behar izan dugu bigarren zatia gauzatuta ikusi ahal izateko, 
2020. urtea agurtzear gaudela hain zuzen ere.

Gauzak horrela, obra zail eta konplexu honek, 
administrazio ezberdinen arteko akordioa ekarri zuen. 
Baina ulertezina gertatzen da, 
horrenbesteko dirutza eskatu duen lan batek, 
bere ibilbidean erabiltzaileentzat arriskutsua den gune beltz batekin topo egitea; 
hala nola: autopistako sarrera eta biribilgunearen artetik igarotzeko zebra bide bat ipintzea. 
Aipatu puntu beltz hau saihesteko zubiaren azpitik 
pasabide bat eraikitzeko aukerarik ez al dago?

Denon segurtasunaren izenean, 
eta inork gertatu nahi ez duen istripu bat izan aurretik irtenbide bat posiblea da. 
Mugikortasuna eta segurtasuna bateragarriak izan beharko lirateke.
-----------------------------------------------------------------------------------

De todos es sabido de la dificultad de construir una vía verde (bidegorri) 
una zona geográfica como la de Eibar, 
encajonada entre valles y rodeada de infraestructuras de comunicación 
como la carretera nacional N-634, la N-625, la autopista A-8 
y la vía de tren, además de los ríos Ego y Deba.

Pero por fin, después de muchos años de movilizaciones ciudadanas 
(recordemos que se recogieron más de 17.000 firmas 
para la realización de dicho proyecto), el "bidegorri" es una realidad.

Aun así, debemos de denunciar un "punto negro" en dicho "bidegorri". 
En el acceso que va de la rotonda de Azitain a la entrada de la autopista A-8, 
el bidegorri pasa utilizando un paso de cebra. 

Esta solución no es la adecuada, 
puesto que entraña un grave riesgo para los usuarios del bidegorri, 
poniendo en peligro la seguridad de las mismas.

Para evitar este punto negro, los responsables de esta infraestructura viaria 
deberían de evitar dicho paso y encontrar una solución segura. 

Desde estas líneas apuntamos la posibilidad de realizar una pasarela 
bajo el puente de entrada a la autopista, y sobre el río Ego.

Esperemos se tenga en cuenta esta situación 
y se canalice una solución segura para todos.









3 iruzkin:

  1. a ze hankasartzea autopistako sarrerako gunean azpitik ez egitea pasabidea. zoritxarrez, istripuren larriren bat gertatu arte ez dute ezer egingo, halako azpiegituretan ikusi ohi danez.
    Diseinua egin duena eta onartu duen politikoa egunero jarriko nituzke bide hori egiten, dagoen arriskuaz jabetu daitezen.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bai, hainbeste durte bidegorriaren proiektoa aurrera ateratzeko zain egon ostean, izango zuten denbora puntu beltz hori saihesteko! Bergarako bidegorria adibidez, autobus geltokiaren ondotik pasatzen den gunean, zubiaren azpitik dihoa, eta ez goitik. Horrek dakarren arriskuarekin!

      Ezabatu
  2. a ze hankasartzea autopistako sarrerako gunean azpitik ez egitea pasabidea. zoritxarrez, istripuren larriren bat gertatu arte ez dute ezer egingo, halako azpiegituretan ikusi ohi danez.
    Diseinua egin duena eta onartu duen politikoa egunero jarriko nituzke bide hori egiten, dagoen arriskuaz jabetu daitezen.

    ErantzunEzabatu