2011/05/16

MENDI LASTERKETEN SEKRETUA


Mendia maite det, eta horregatik lasterka noia bere bihotzerantz. Baina bidea ez da erraza izango. Badakit. Sufrituko det, negar egingo det, jausi egingo naiz, eta harriekin min hartu; baina haginak estutu eta goruntz jarraituko det; korrika, saltaka, antxitxika orein bakarti bat bezala.

Zeruan laino beltzak agertuko dira, euriak gogoz bustiko ditu bazterrak, zelaiak, bidexkak; baina tontorrera iristea nahi det, eta bertan nagoenean abiada geldiezinean beruntza jeitsiko naiz; ziztu bizian, arrapaladan, biraka elurrezko bola bat bezala.

Zenbat alditan, lanetik irtetzean eta entrenatzera noianean, gorputzak ezetz esaten didan; " ez det nahi! " oihukatzen du, baina buruak hankeri mugitzeko agintzen die; " jaiki adi zerri alaena! ", eta nagikeriak alde batera utziaz altsatuko naiz; hegoak astinduz, aske, libre arrano bat bezala.

Gogorra da baina gustoko det. Zergatik sufritu behar da zoriontsu izateko? Zergatik nahi det sufritzea? Zergatik izerditu, nekatu, botaka egin, gose izan, negar egin? Eta pentsatu, zertarako? Baina gustoko det, mendian barna ihes egiten dudanean nire maitearekin elkartzeko, eta laztan bat ematen diodanean, bihotza iraultzen zait; dardarka, borborka, aparrez gainezka ur jauzi bat bezala.

Gailurra det zain une oro. Goizetan, esnatzen naizenean, lanera noanean, sendiarekin eta lagunekin nagoenean; egunak iluntzen duenean; frontala buruan jantzi eta gaueko beltzean barreiatzen naizenean gozatzera, mendiaren magalean berriro, pozik, alai, irrikitan maitale bakarti bat bezala.

Borrokatzea gustoko det, ahaleginak egitea helmugara iristeko, zerua ikutzeko, lainoen artetik ekaitz haizetsuak bisitatzera datozkigunean. Orduan nahi det zurekin bat egitea, badakidalako beldurra pasatuko dudala, irrist egingo dudala, gorrotatuko zaitudala, baina betirako itsatsirik geldituko garela, estu estu, loturik, banandu ezinik tximistak eta trumoiak bezala.

Eta galdetzen didatenean zergatik joaten naizen mendira, korrika, zoruan pare, oihuka, ixilik gelditzen naiz, arrazoiak hitzekin ezin ditudalako elkartu; baina begi ninien artetik irrifarre batek ihes egiten dit; eta barruan dudan ametsa, zurekin bat egitea, burura etortzen zait sekretu bat gorderik izango banu bezala.

HIRU GURUTZEAK-2011 EURITAN BLAI!

Zorionak Asier!

Asier Arrietak Galdakaoko " Hiru gurutzeak " mendi martxa entzutetsuan parte hartu zuen aurreko igandean.
Fitxa teknikoa:
-Izena / Data: Hiru gurutzeak / 2011-05-15
-Luzera: 85 km
-Desnibel +: 4000m D+
-Ibilbidea: Galdakao - Gorbea ( 1481m ) - Saibigaina ( 962 m )- Aramotz ( 1009 m ) - Galdakao.
-Antolatzailea: Ganguren Mendizale Elkartea ( Galdakao )

Atharratze eta laguna Urdaburuko mendi martxan ( 2011-05-8, 45 km ). Oraingo honetan Galdakaoko Hiru Gurutzetan egon dira: "  nire neskalaguna eta ni ere egon ginen 3 gurutzeetako martxan, oso gogorra izan zen eguraldiagatik, gorbean behera lainoa zegoen eta jende pila bat galduta ibili ginen, baina gustora, nire neskalagunaren martxa luzeena izan da orain arte baina sufritu zuen arren azkenean pozik bukatu genuen 14 ordu 50 minututan ". Ea kronika luzeago bat bidaltzen diguten denon gozamenerako!

Asierren Arrietaren esanetan: " aurtengo Hiru gurutzeak mendi martxa eguraldi txarrak baldintzatua izan da. Gauean, Gorbea inguruan, erdi galduta ibili ginen belainoa zela eta. Gainera zintak bata bestearengandik nahiko urruti zeuden jarrita, eta taldean joan beharra zegoen. Gero euria gau guztian zehar bota eta bota ibili zen, eta ez da bat ere atsegina izan.
Bideko azkenengo zatia, Hernaniko mendizale batekin burutu nuen, Ehunmilak 44 ordutan bukatu zuen gainera. Guk, Hiru gurutzeetako ibilbidea 16 bat ordutan burutu genuen.

2011/05/09

URDABURUko mendi martxa


Elgoibartarrak Urdaburuko martxan: Jesus Astorkia eta Asier Arrieta, 7h15´tan bukatu zuten. Asierrek aurtengo helburu nagusi bezala Ehunmilak ( uztailak 15,16 eta 17 ) proba du. Hau dela eta, azken bolada honetan, martxa ezberdinetan parte hartzen ari da lagunekin . Hurrengo mendi martxa Galdakaoko " Hiru gurutzeak " izango da; 85 km eta 4000m D+ inguru. Eutsi eta egurra!

XIX. Urdaburuko mendi martxa - Errenteria:
Fitxa teknikoa:
-Izena / data: Oiartzungo ibaiaren arroari bira / 2011-05-08
-Luzera: 45 km
-Desnibela: 2350m D+
-Ibilbidea: Errenteria ( San Marcos ) - Listorreta - Aldura ( 740 m ) - Zaria ( 840 m ) - Bunaniarri ( 890 m ) - Bianditz lepoa - Errenga ( 820 m ) - Aritxulegi lepoa - Aiako harriak ( azpitik ) - Elurretxe azpitik - Gurutze - Gaintzurizketa - Jaizkibel ( antena ) - Errenteria
-Antolatzaileak: Urdaburu mendizale elkartea ( Errenteria )

 

 Elurretxe igaro ondoren Gurutzerako bidean ( 28. km-an ).

 Eguraldi eguzkitsua izan zen, eta parte hartzaileek egarri handi izan zuten! Hidratazea funtzezkoa da.




Aupa Atarratze eta laguna! Aurreko astean Cabezon de la Sal-en egon ziren, " Los diez mil del Soplao " deritzon proba prestatzen. Soplao-ko ultra traila maiatzaren 20-21ean ospatuko da, guztira 125 km eta 4500m D+ duelarik. Animo! Bertan elkartuko gara!


 Aupa Lekuona!
 Aupa Elgoibar!

 Aupa Kontxi!
 Aupa Gurutzeko anoko andrak!


 Aiako harriak Jazkibel gainetik.



Jaizkibel mendia zehar.
Jaizkibel mendi serra eta kantauri itsasoa.


Jaizkibel-eko anoa. Atzean Landak ikusten dira.
 Kontxi, eguzkiagandik babesturik, azala fina dutenek krema asko eta estaltzeko erropak eraman behar dituzte, nahiz eta bero handia izan!
Jaizkibel ( 595 m ).
Gaintxurizketatik Jaizkibelerako azken aldapak igotzen; guztira 400m D+.

 Errenteriako bidean, Lezotik pasatzean, Pasaiako portua alde batera ikus zitekeen.
 Urdaburu mendizale elkarteko egoitza ( Errenteria ). Parte hartzaileek diploma hartu eta mokadu bat jateko aukera izan zuten.
Josetxo elgoibartarrak eskubiko eskuko hatzamar bat okertu zuen, Aiako harrien azpitik igarotzen ari zela. eskerrak gero Errenterin zuzendu ziotela!


2011/05/05

EHUNMILAK 2011 AURRERA!



EHUNMILAK –eko bilera ( 2011-05-04 / Beasain )



-Komunikazioa:

--Kontrol gune ezberdinen koordinazioa izateko TALKiak erabiliko dira; telefonoek baino kobertura handiagoa bait dute.
-Kronometrajea:
--Chip-a eskuan eramango dute parte hartzaileek. Maletin batetik pasatuko dutelarik eskua. Fidagarritasun handia dute.
--Parte hartzaileen egoera momentuoro eta on-line internetetik ( www.ehunmilak.com ) jarraitzeko aukera izango da.

-Kontrola:
--Parte hartzaileen kontrola talkis koordinatuko da;
-Anoak:
--Genero ( edana eta jana ) probaren astean banatuko da; lehenengo edana, astelehenetik asteazkenera, eta jana ostegunetik ostiralera. Egun horietan anoetan 2 pertsona egoeta eskatzen , banaketa lanetako 2 pertsonei laguntzeko.

-Markaketa:
-Balizak + estakak + fokoak:
-Bolondresak:
-Izen-emateak ( 2011-05-04arte ):
--Luzean ( 167 km ): 200 parte hartzaile.
--Motzean ( 82 km ): 100 parte hartzaile.
--Azken txanpan ( maiatzaren bukaerarte ) parte hartzaile gehiago espero dira.

-Kamisetak:
-TERNUA.

-BUS zerbitzua:
--Helmugatik kiroldegira mikrobus bat ( 9 bidaiari ) erabiliko da; bolendresek gidari moduan lan egingo dute.

-Diru sarrerak:
--Babesleak:
--Txosnak: Beasaingo jaietan ipiniko da ( ekainaren 3,4,5,6 ).
--Rifak:
-Komunikabideak: Prentsa/Telebista/Irratia/Internet:
--Probaren inguruko informazio ahalik eta gehien zabaldu.
--Web, Blog eta Face book-ak erabili.
-USAko aldizkari ospetsu batean agertu da.
--Prentsaren e-mail-a: ehunmilakultratrail@gmail.com


-Ikus-entzunezko materiala:
--Bideoa: Udalei iazko probako DVDa pasatu zaie.
--Pelikula: Catalan talde bat pelikula bat garbatzen ari da: parte hartzaile baten eguneroko bizitzari buruz: lana+familia+entrenamenduak.

-Ibilbidea: iazkoa mantentzen da ( salbuezpenak salbu ) + Aralar aldean alternatiboa markatuko da euskalmet-en informazioaren arabera ( iragarpenen arabera ).

-Talde ezberdinen egoera:

 Valdi chipen kontrola eramateko maletina azaltzen.
 Mali Aralarreko pasartearen egoera azaltzen.
Herri ezberdinetako jendea adi.

Animatu eta apuntatu zaitez!

2011/05/02

I. Kilimon Trail (Mendaro) 2011: Luis Alberto Hernando eta Maite Maiora txapeldun!

Parte hartzaile bat  Madarixa-ra iristen Mendaroko MLn.

  
  
  
  


KILIMON TRAIL
-Mendaro-
-Luzera: 23,16 km
-Desnibel +: 1350 m

Luis Alberto Hernando ( 1h57´ ) eta maite Maiora ( 2h23´ )

Mendaroko I. Mendi lasterketa – Sailkapena:
1- Luis Alberto Fernando  1:57:18

2- Igon Mancisidor  1:59:38

3- Ibai Alba  2:04:46

4- Iñigo Lariz  2:09:23

5- David Conde  2:12:59

6- Ion Revert  2:13:01

7- Daniel Caro  2:15:20

8- Jexux Mari Errazu 2:15:33

9- Iker Saizar 2:15:52

10- Josu Oiarzabal  2:17:09

11- Roberto Iturralde  2:18:18

12- Jose Luis Barrena  2:20:50

13- Mikel Zubiria  2:21:11

14- Raul de la Fuente  2:22:19

15- Juan Antonio Soto  2:22:37

16- Oxel Etxebarria 2:23:31

17- Maite Maiora  2:23:43

18- Iñaki Agirrezabalaga  2:27:02

19- Igor Rey  2:27:36

20- Andoni Garcia  2:27:37

21- Igor Ezenarro  2:32:49

22- Xabier Irazoki  2:32:49

23- Andoni Urkiola  2:34:25

24- Iosu Elejalde  2:34:38

25- Iñigo Urbistazu  2:36:04

26- Aritz Badiola 2:36:15

27- Patxi Artola  2:36:36

28- Aitor Mendizabal  2:36:55

29- Leandro Angulo  2:37:37

30- Ramon Lopez  2:38:36

31- Xabier Lijo 2:43:49

32- Alberto Vicente  2:44:11

33- Jose Ramon Sousa 2:44:28

34- Xabier Laka  2:45:22

35- Gorka Garaizabal  2:46:47

36- Gotzon de Arriba  2:47:22

37- Arkaitz Astiazaran  2:47:34

38- Eduardo Uribe  2:48:34

39- Iñigo Doce  2:49:25

40- Guillermo Espallargas  2:49:31

41- Ines Arreitunandia  2:52:24

42- Aitor Elduaien 2:52:54

43- Agustin Ceberio  3:01:51

44- Enrike Cialceta  3:08:14

45- Javi Portillo  3:12:14

46- Iosu Bideburu  3:13:13

47- Ana Belen Reina  3:18:37

48- Antonio Zabala 3:19:31

49- Jezabel Sendino  3:55:40

50- Jose Ramón Gonzalez  3:58:30



Irteera unea



Lizundia ( 505 m )



















Otarre ( 644 m )














Gaintxipixa ( 603 m )






Iñigo Doce eta Guillermo Espallargas

Juanra Hernandez



Aner eta Xabier

Xabier eta Iosu aldageletan!

Lius Alberto Hernando txapelduna! 1h 57´!!!

Xabier, Iosu, Luis Alberto eta Edu

Iñigo Lariz
Zorionak eski-ko proba bertikalean Euskal herriko txapelduna izan zarelako!

Ion Revert eta Maite Maiora

Maite Maiora nesketan irabazle!



Ion Revert ( lehen mendarotarra )
Txapeldunak!

Iñigo Lazkano
David Conde