Ehunmilak-2010eko irteera Beasaingo kaleetan zehar.
Ehunmilak-2011ko antolaketa lanak aurrera doaz. Beasainen ospaturiko azken bileran ( ekainaren 16an ) ibilbideko herri eta talde ezberdinen arteko koordinaketa zehaztu zen. Anoen horniketa egunak ere adierazi ziren.
Azkoitia, Beasain, Elgoibar, Beasain, Azpeitia, Elgoibar aldeko taldeak koordinazio onean.
Horretaz gain jendearen aurreko aurkezpena uztailaren 8an izango da Beasaingo Igartza jauregian.
Parte hartzeari dagokioenez hauek dira datuak:
--Ehunmilak-en ( 167km ): 255 mendizale
--Goierriko 2Handiak-en ( 82km ): 200 mendizale
Aste bukarera berean beste bi ultra trail ospatzen direnez, Andorrakoa eta Monegrosekoa, konpetentzia handia dago. Hala ere gure frogak ohiartzun handia izaten ari da hemendik kanpo. TV-3ekoekin erreportairen bat egiteko aukera ikusten ari da, eta TRAIL aldizkarian, uztaileko zenbakian, Monica Aguilerak Ehunmilak-eko ibilbidean eginiko erreportai bat agertuko da.
Jarraitu entrenatzen eta proba egunerako lesiorik gabe iritsi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina