2011/06/06

GALDARAMIÑO-2011: Joseba Plaza eta Ane Ziaran txapeldun!

                               GALDARAMIÑO MENDI LASTERKETA

I. GALDARAMIÑO MENDI LASTERKETA
II. GALDARAMIÑO MENDI LASTERKETA


III. GALDARAMIÑO MENDI LASTERKETA - URKI - EIBAR -

IV. GALDARAMIÑO MENDI LASTERKETA-2012



Probako bideoa: you-tube-n dago: " Urki Galdaramiño mendi lasterketa " idatzita, edo http://www.youtube.com/watch?v=NkI2ramJIm0

Iñigo Larizen kronika bere blogean dago:
http://inigolariz.blogspot.com/2011/06/galdaramino-2011.html


Eibarko Urki auzoan III. Galdaramiño mendi lasterketa ospatu genuen pasa den igandean ( 2011ko ekainak 5a ). Irabazlea aurten Joseba Plaza markiñarra izan zen, aurreko bi edizioetako irabazlea izan den Joseba Altuna 3. postuan iritsi zelarik Iñigo Lariz elgoibartarraren atzetik. Hiru lasterketarien artean lehia estua izan zuten proba guztian zehar, eta beste parte hartzaile guztiek bezalaxe bero sargoriari aurre egin behar izan zioten Galdaramiñoko lehen aldapetan.

Parte hartzaileak irteera unean.

 Joseba Plaza ( Markina ) 2011ko Galdaramiñoko irabazlea. Zorionak makina!

 Joseba Altuna ( 3. ), Joseba Plaza ( 1. ), Ane Ziaran ( 1. ) eta Iñigo Lariz ( 2. ).
Zorionak guztioi!

 Arraotzeko anoko bolondresak. Zuek gabe ez genuke Galdaramiñoko proba antolatzerik izango!

Joseba Plaza, irabazlea: 49´56´´!!! Argazkian Azkonabitzara iristen ageri da.
Iñigo Lariz elgoibartarra; 2. sailkatua. Joseba Plazarekin lehia estua izan zuen. Eutsi Iñigo!!!
Ion Larrañaga mendaroarra Azkonabitzara iristen.
Igor Fernandez 1. eibartarra.



Oscar Gisasola 2. eibartarra.

Raul Fernandez 3. eibartarra.


Edu Uribe Urki auzoko lehena.
Enrique Cialceta azkonabitzara iristen.



Jose Luis Gisasola, parte hartzailerik nagusiena; 64 urte!!! Eusti sasoiari Jose Luis!
Ion eta Iñigo Gisasola.

Ibrahim gaztea, 16 urte.
Igor Azurmendi.



Iñaki Arosa eibartarra.
Aupa kuadrilla!
Eneko Uraineibartarra.
Adur Juaristi eta Ane Ziaran elkarrekin egin zuten lasterketa guztia. Adurrek aurreko egunean Eibarko mendi itzulia burutu zuen ( 31,5km / 2086mD+ ) eta hurrengo egunean fin-fin gurekin parte hartu zuen Galdaramiñon ( 10,4km / 720mD+). Anek ere aurreko egunean Ondarrun triathlon froga bat izan zuen. Biek Galdaramiñon parte hartzea ez zen makala izan. Zorionak txapeldunak!
Aupa Ane!
Maite, Patricia eta laguna plastikoak jasotzen proba bukatu ostean. Mila esker taxpeldunak!
Sari banaketan Miguel de los Toyos alkatea laguntzen egon zen. Mila esker Miguel!
Miguel Joseba Altunari ( 2. sailkatuari ) kopa ematen, Iñaki Arriolak izenak irakurtzen zituen bitartean.
Iñigo Lariz ( 2. sailkatua ) kopa jasotzen. Aupa Iñigo! Lasterketa bikaina egin zenuen. Hi ere laster Euskal selekziora!


Joseba Altuna irabazlea saria jasotzen. Zorionak Joseba!
Ane Ziaran, emakume bakarra, baina forma onean dagoela erakusti zuen. Aupa Ane!
Feliz, Ane, Miguel eta Iñaki.
Enrique ardo boteila jasotzen zozketan. Zorionak!
Joseba Altunari ere ardo boteila tokatu zitzaion!
Aupa Joseba!
Iñigo Gisasolari Eskarne jatetxean 2 pertsonentzat afari bat tokatu zitzaion! Lasterketa bikaina egin zenuen Oskar! Gisasola familiak 4 parte hartzaile bidali zituen Galdaramiñora, ederra harrobia duzuena!

Iker kronometroarekin buru belarri ibili zen. Mila esker Iker!

Joseba Altuna ( 3. ), Joseba Plaza ( 1. ), Ane Ziaran ( 1. ), Iñigo Lariz ( 2. ) eta Edu Uribe ( Urkiko 1. ). Argazkian lehen eibartarra falta da: Igor Fernandez.

-Sailkapenak-

Postua- Izena - Denborak:-Urkin ( guztira ) - Galdaramiñon - Azkonabitzan

1- Joseba Plaza: 49´56´´ - 23´19´´ - 31´38´´

2-Iñigo Lariz: 52´23´´ - 23´25´´ - 32´23´´

3-Joseba Altuna: 53´30´´ - 23´48´´ - 32´36´´

4-Ion Larrañaga: 56´36´´ - 25´34´´ - 35´38´´

5-Jose Carlos Garcia: 57´15´´ - 26´23´´ - 36´14´´

6-Igor Fernandez: 58´08´´ - 25´59´´ - 35´59´´

7-Iñaki Arribillaga: 58´24´´ - 26´47´´ - 37´08´´

8-Roberto Rekalde: 58´35´´ - 26´46´´ - 36´24´´

9-Igor Rey: 1h01´08´´ - 26´58´´ - 37´39´´

10-Oskar Gisasola: 1h02´28´´ - 28´29´´ - 39´05´´

11-Raul Fernandez: 1h03´34´´ - 28´28´´ - 40´00´´

12-Julen Caceres: 1h03´56´´ - 28´04´´ - 39´28´´

13-Edu Uribe: 1h04´02´´ - 30´06´´ - 41´20´´

14-Iñigo Trokaola: 1h06´57´´ - 30´49´´ - 43´09´´

15-Ignacio Reta: 1h06´59´´ - 31´16´´ - 43´49´´

16-Gorka Gallastegi: 1h08´03´´ - 30´24´´ - 42´25´´

17-Enrike Cialceta: 1h09´12´´ - 29´23´´ - 41´57´´

18-Igor Azurmendi: 1h09´53´´ - 32´46´´ - 46´00´´

19-Ion Gisasola: 1h10´12´´ - 31´39´´ - 44´23´´

20-Jose Luis Gisasola: 1h10´12´´ - 31´37´´ - 43´56´´

21-Ibrahim El Moussaoui: 1h10´34´´ - 30´37´´ - 45´00´´

22-Iñigo Gisasola: 1h10´38´´ - 31´41´´ - 44´24´´

23-Gorka Alkoba: 1h10´40´´ - 32´59´´ - 46´10´´

24-Ganix Rodriguez: 1h11´39´´ - 33´08´´ - 47´01´´

25-Fran Fernandez: 1h13´25´´ - 33´28´´ - 47´00´´

26-Eneko Urain: 1h14´02´´ - 33´54´´ - 48´09´´

27-Iñaki Arosa: 1h14´40´´ - 33´59´´ - 47´54´´

28-Ander de Luis: 1h15´04´´ - 32´40´´ - 47´02´´

29-Gaizka Azkarate: 1h15´04´´ - 32´42´´ - 47´03´´

30-Ane Ziaran: 1h19´38´´ - 34´57´´ - 49´53´´

31-Adur Jauristi: 1h19´39´´ - 34´54´´ - 49´48´´

1 iruzkin:

  1. Kaixo:
    Lehengo eta behin zoriondu nahi dizuet , Galdaramiño igoera-gaitik zeren oso polita izan zen eta oso gogorra ere,jajaja.
    Espero dut hurrengo urtean ere antolatzea.
    Galdera bat dut ba ahal dozue argazki gehiago??edo bideoren bat…

    ErantzunEzabatu