2012/05/11

Elgoibarko itzulitxoan mendizaletasuna txikien artean bultzatzen!

 Asier Arrieta martxalari amorratua umeei laguntzen!

Elgoibar mendi itzulitxoaren perfila: 14 km / 600 mD+
Umeen irteera San Pedrotik ere irtetzeko ohitura dago: 10 km / 200 mD+

Elgoibarko itzulitxoa – 14 km / 600mD+
Astebukaera honetan Elgoibarko mendi itzulia ospatu da, eta mendizaletasuna bultzatzeko ume eta gazteentzat itzulitxoa ere bai. Nagusien ibilbideak 38,3 km / 2000mD+ baldin baditu, umeena 14 km inguruko martxa eramangarria da. Umeak gainera taldean hobeto moldatzen dira, kexa gutxiago azaltzen dituzte lagunekin baldin badoaz!

Berrikuntza ederra da Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkarteak iaztik hasitako itzulitxoa. Txikitatik mendirako zaletasuna ezagutarazteko ekintza guztiz gomendagarria. Hori dela eta Morkaiko-koentzat txalo bero bat!

Nagusien itzulia 6-10 ordutan burutzen bada, umeena 3-4 ordutan Elgoibarko plaza handian bueltan ginen denok. Jarraian aurreko urteko mendi zerrenda ezberdinak osatu zituzten mendizale gaztetxoeei dominak bana zitzaizkien. Bukatzeko berriz denok elkarrekin bazkari herrikoi bat dastatzeko aukera izan genuen Elizako aterpeetan.

Segi horrela Morkaiko!
Irteera Foruen enparantzan izan zen.
 San Pedro inguruan umeen argazki ofizila.
 Iruiturri-n indarrak berrezkuratzen.
 Morkaiko ( 525m ) tontorrean atseden bat hartzen.
 San Migelerako bidean nagusien martxarekin bat eginez.
 Aupa gaztiak!
 Aupa Elgoibar!
 Mendian lagun artean, plan hoberik bai?
 Animo!
 Aurrera!
 Aupa bikote!
 San MIgeleko anoan Morkaiko M.E.-k janari ugari eseintzen du.
 Salda eta txorizo egosia ez da inoiz falta.
Mila esker Jaime eta lagunak!
 Orientatzeko ere beti prest!
 Trago on bat hartu eta segi aurrera!
 Eñaut eta Aitzol beti laguntzen!
Mila esker!
 Etorkizuna indartsu dator!
 Urbi ere beti esku bat luzatzeko prest!
Mila esker!

 Bukaeran mendi zerrenden domina banaketan.
 Hirukote honek Pako Iriondo-n dominak jaso zituen.
Ez dakit nor egongo den zoriontsuago hirukotea edo Pako, gure presidentea.
Bukarean Elizako aterpean bazkari on bat izan genuen.

Barreneko argazkiak ( Asier Orbea ):






















































Mila esker Morkaiko ME!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina