2012/05/06

Apuko Extrem-en Leire Elosegi eta Pedro Etxeberria garaile! Iosu Elejalde beteranoetan txapeldun!

Xtrem-Apuko proban Eretza ( 887m ) mendi malkartsua igo behar da.

I. Apuko Extrem 2013

Jadanik Euskal Herrian beste ultra trail bat dugu: Xtrem-Apuko ( 83km / 5000mD+, Zaramillo, Bizkaia ).
Ehunmilak ( 168km / 11100mD+ eta G2H 88km / 6000mD+ ) atzetik ultren zerrendan kontutan hartu beharrekoa, eta gure egutegian toki berezi bat izango duena.

Antolakuntzak hamarreko bat merezi du eginiko lanagatik, nahi eta den dena perfekto irten ez izan; anoak nahiko aldenduak zeuden bata bestearengatik eta markaketarekin arazotxoak izan genituen. Baina lehen aldia izaki horrelako aktasak antolaketa handi honen barruan jasatzen dira.
Zorionak Oscar Nieto eta kuadrila!

Apuko extrem-eko perfila
Hasiera batean probak 83 km baldin bazuen ere, alimotxeen txitoak jaiotzeko garaian gaudenez, beraien kabiak zeuden eremua saihestu eta 5 km gutxiago egin genituen. Guztira beraz 78 km / 5000mD+ izan ziren. Desnibelak ere bere saltsa izan zuen, hasieran 4000mD+ markatzen bazuen, parte hartzaile batzuen GPS-ek 5000mD+ aipatzen zuten.

Pedro Etxeberria, Hiru Haundiak-eko 2010-eko txapelarekin.

Apuko-xtrem-2012 Leire Elosegi eta Pedro Etxeberriak irabazi zuten.
Gogoratu Pedro Etxeberria azken Hiru-Handiak-2010-eko txapelduna izan zela. Beraz 4 aste falta direnean aurtengo Hiru-Haundiak2012-rako prestaketa lan bikaina egiten ari da.
Zorionak Pedro eta Leire!
Javier, Josu, Jesus Mari, Ibon, Imanol eta Samu.

Apuko xtrem 2012 sailkapena / clasificación:
( Podiuma eta ezagunak )
Sailkapen osoa:

Neskak:
1-(21)-ELOSEGUI INSAUSTI, LEIRE M40 F=  11:31:51
2-(25)-GRAJERA, MONICA SEN F=  11:46:33:3
3-(43)-LARRAÑAGA URIEN, ARAN SEN F=  12:48:33
4-(58)-GOMEZ RUIZ, LIDIA SEN F=  13:16:56
5-(60)-SISTERE LLOP, MONTSERRAT M40 F= 13:16:57
6-(83)-ITUARTE ANDONEGI, NEKANE SEN F= 14:50:33

Mutilak:
1-ETXEBERRIA URBIETA, PEDRO SEN M=  09:51:42
2-RODRIGUEZ BARREIRO, ALVARO M40=  10:02:12
3-MANCISIDOR ARRUTI, IGON SEN M=  10:03:39
4-ALESON ORBEGOZO, IMANOL SEN M=  10:11:51
5-YAÑEZ VEGAZO, SERGIO SEN M=  10:16:07
6-GURPEGI, JOSEBA SEN M = 10:21:01
(...)
11-VALDIVIELSO MAIZ, JUAN KARLOS SEN M= 10:36:36
20-ARROYO VALLEJO, SAMUEL M40=  11:19:06
30-RODRIGUEZ BAGLIETTO, JUAN RAMON SEB M=  12:15:41
32-AGUIRREBALZATEGUI GURIDI, IKER SEN M= 12:27:09
1-(37)-ELEJALDE GARITAGOITIA , IOSU M50=  12:38:34
66-MENDIKUTE AZKUE, JOSU SEN M = 13:23:19
73-IRIARTE AGIRRE, ZIGOR SEN M= 14:16:11
75-AZURMENDI ZABALA, IGOR SEN M=  14:16:12
86- LAMEIRAS ETXEBARRIA , AITOR SEN M= 15:12:53
87-GARDE LEJARDI, ASIER SEN M= 15:16:14
88-UGALDE ASTEINZA, JAVIER M40= 15:21:59
95- ERIZ UNZUETA, IÑIGO M50 M= 16:19:06:362
103-URIBE ODRIA, EDUARDO M40= 16:54:37



Brefing-a.
Parte hartzaileak argazkiak ateratzen eta azalpenak entzuten.
Javier ezagun batekin
Eibartarrak ere prest: Juanra, Aitor, Iosu, Asier, Igor eta Zigor.
Iosu Elejaldek beteranoetan ( 50etik gorakoen artean ) lehen postua eskuratu zuen, 12 ordu pasatxoko denbora eginez!
Juanra 30. postuan iritsi zen 12h15´eginez.
Aitor Lameiras, Igor Azurmendi, Zigor Iriarte eta Asier Garde 14-15 orduen bueltan ibili ziren.


May eta Andasto.

Edu, Nekane eta Jandro.
Mutriku eta Ondarru elkarrekin.

 
Montse Sistere.

Irteerako lehen metroak Zaramilloko errepidetik zehar.
Parte hartzaileak lehen aldapan.

Egunsentiarekin batera jendea gogotsu saltaka.
Goizeko lehen eguzki printzak.
Ganekogorta eta Gallarraga atzean

Gallarraga ( 930m )

Javier Ugalde
Kemen
Ganekorako bidean.
Bilbo handia urrutian.
Eguraldi ederra izan genuen.
Ganeko-ko mendi lerrotik zehar.
Lehen fitxaketa.
Dorsalaren zenbakia ere jasotzen zuten.
Ganekogorta ( 998m )
Bilbo Ganekogorta tontorretik.


Lidia Gomez Ganekogortatik jeisten.
Gallarraga parez pare.
David Molina, Jose V. Benito eta Iker parte hartzaileak animatzen.
Mila esker!
Urtegia
Lidia eta Txomin berriketan. Txomin familiarekin, semea barne, animatzera etorri zen honako hontan.
La Granja aldera jeitsi ostean Gallarraga-ra jo genuen.
Gallarraga-ko gailurreria.
Gallarragatik zehar.
Ganeko Gallarragatik.
Gallarragara iristen.
Gutxi falta da!
Gallarraga-ko tontorra ( 930m )
Gallarragatik jeisten.
Paisai ikusgarria.
Ganeko atzean.
Leire arrasatearra.
Leire ezkerreko hanakako belauneko minagatik proba 45.km-an utzi behar izan zuen.
Zorionak hala ere!
Leire beste tontortxo batean.
Mila esker emandako janariagatik!
La Cuadrako dorretxea.
Nekane Ituarte mutrikuarra, ultra askotan experientzia duena.
Eretzarako bidean.
Aldapek gora egiten zuten.
Eretzako suaren kontrako mozketa eremua. Bertatik igo ginen.
Eretza ( 887m ).
Eretzan eguraldiak okerrera egin zuen, baina euri jasa handirik ez genuen izan.



Eretzara igotzeko eginiko bidea. A ze aldapa!
Eretzatik beherantz.
Beste tontortxo bat. Guztira 21 tontor edo muinoetatik igaro ginen.
Ekaitza gainean genuen, baina bazterretik igaro zitzaigun.
Gaineran aldera gerturatzeko aldapak gure zain.
Gaineran ( 820m ).
Azken aurreko kontrol gunean Leire eta Carlos-ekin; babes zibileko lagunekin. 
Mila esker zuen laguntzagatik!
Apukora igotzeko egin beharreko ingurumenean igarotako muinoa.
Bilbo handia gertu agertzen zen.
Apuko aurreko muinoa.
Apuko-ko fitxalariak.
Mila esker zuen animoengatik!
Apuko ( 600m )
Apuko tontorreko harmarrietariko bat.
Zaramillo-ko helmugara iristen.
Gurutze Gorri-koekin.

Aldageletan parte hartzaileen zoriona agerikoa zen.
Aupa!
Sergi horrela!
Oscar Nieto, antolatzaile nagusia.
Zorionak eginiko lan eskerga guztiagatik!
Bolondresik gabe horrelako probak egitea ezinezkoa da.
Mila esker txapeldunak!
Jendearen animoak!
Azken parte hartzailea helmugaratzen Athletic-eko bandera eta guzti!

Apuko Xtrem-era gogo bereziekin etorri gara, bertako antolatzailea, Oscar Nieto, ezagutzen baitugu eta Euksal Herrian jadanik bigarren ultra bati bultzada ematera denon artean.

Hasieran jendea topera irten da, maila handiko lasterketariak etorri baitira: Imanol Aleson, Igon Manzisidor, ... Javier Ugalde eta biok ere giro horretan surbildurik aldapa lasaietan ere saltaka goaz. Gure ohiturekin apurtzen hasiak gara. Badakigu ultra bat luzea dela eta alperrik dela hasieran saltaka ibiltzea gerora ondorioak bait datoz, gu bezalakoentzat behintzat!

Pagasarrira iristen lehen markak falta ziren eta ataka batean bidez nahastu gara. Lasai, atzera egin eta laster bide egokia hartu dugu. Badirudi baten batek zinta zuri-gorriak kendu dituela! Guk behintzat ez dugu denbora eta indar larregirik alperrik galdu. Ez dute berdina esango Ganeko-ra zuzenean jo dutenek orain dela gutxi. Aleson beraien artean ibiliko zen, seguru! Amorrua ere kudeatzen jakin behar da, eta segi aurrera!

Ganekora igotzen KKTkoak 300 bat metrotara dauzkat GPSaren arabera. Beraiei hurbiltzen saiatzen naiz, eta akats potoloa da hori. Norbera bere erritmoan joan behar baita, eta indarrak dosifikatzen joan. Nabari det aurreko 3 asteburuetan parte hartu dudan proben nekea ( Mendaro-24km, Laka-21km eta Arratzu-30km ), baina beraiekin joateko nahiak gero atzeratu egin nau.

Ganekon egarria nabaritu det, baina jadanik neraman bidoiko ura agortuta nuen. Beste akats bat! Likidoak eta janaria beti eskura izan behar da, eta ez anoen zain egon! Ibilbideko informazioa aztertzeko ez det denborarik hartu, eta hori ordaintzen da! Anoak bata bestearengandik urruti zeuden lehena 10. km-an eta bigarrena 30.km-an! tartean Ganeko eta Gallarraga zeudelarik ( 1500mD+ )!

Ganekotik jeisten justu nabil baina Lidia Gomez ikusi eta animatu naiz. Lidiaren erritmoan noa! Hau ez da normala, nire baldintzetarako azkarregi! La Cuadrako anora (30.km) iristeko berriro galdu gara, grazioso batek markak zati batean kendu eta beste batean jarri ditu, bidea nahastuz. Lidia asko moskeatu da, baina aurrera goaz. Anoanm Txomin ( Gailurrak ) eta bere familiarekin bat egin dugu. Oraingo honetan animatzera etorri dira. 

Gallarragako igoera dator orain ( 800mD+! ). Poliki noa, justu! Baina tontorretik igaro eta Arrasateko Leirekin elkartu naizenean berriro animatu naiz. Kontu kontari gindoazela Mutrikuko Nekane Ituartek arrapatu gaitu. Hurrengo anora (45.km ) ia elkarrekin iritsi gara. Leirek proba bertan behera utziko du, ezkerreko belaunean mina baitu. Motxilan zuen janaria eman dit, berak ez zuela behar esanda. Detailea eskertu diot eta anotik arrapaladn irten naiz. Beste akats bat! Janaria eta likidoen asimilatzea astiro egin behar da, eta proba honetan tripen egoera ez det bat ere zaindu! Gero sufrituko ditut ondorioak!

Anotik 500 m-tara makilak bertan ahaztuta utzi ditudala konturatu naiz. Bertan zegoen Igorri ( www.euskaltrail.com  ) deitu eta gordetzeko eskatu diot, ez naizela beraien bila joango. Beste akats bat! Makilak asko erabiltzen ohituta nagoenez, hurrengo aldapetan berauen falta igarriko det, eta nola gainera!

Tripak ikututa ditut, eta oraindik 47. km-an nago. Argi det, hurrengo 31 km-tan eustea besterik ez zait gelditzen. Horretarako likidoak piskanaka edaten hasi naiz, indarrak berreskuratzeko. Baina alperrik da, lehenengo tripetan dudan likido poltsa kanpora bota behar det. Baina ez daukat gogorik. Beste akats bat! Arazoeei irtenbidea atzeratzeak ez du ezertan laguntzen.

Eretzako igoera benetan gogorra da, oso tentea eta zuzena. Suarengandik babesteko "kortafuegos" batetik goaz. Tontorretik jeistean 55. km-ko anoko aterpetxean sartu eta lokuluxkada bat bota det. Guztira 30´izango ziren baina ondo etorri zait. Hala ere tripetako likido poltsa uztea falta zait. Handik 2 km-tara botakada behartu det. Lasaitasuna nabari det, baina indarrak falta zaizkit. Aurrera!

Ganeran tontorrera iristen ( 890m, 62.km ), nekeak, logureak eta tripetako lagunak nirekin elkartu dira. Atsedentxo bat hartzea erabaki det, eta lurrean jarri naiz. Handik gutxira Andasto agertu da. Ea nola nagoen galdetu dit. Ondo baina nekaturik, eta likidoak asimilatzen ari naizela piskanaka. Bere manta termikoa jarri dit gainetik. Gurutze gorrira deitu du bada ezpada. Hobeto nagoela eta ibiltzeak ondo egingo didala esan diot. Hurrengo kontroleko ( Ganeran, 63. Km ) arduradunarekin, Endeka, eta bere langutzailearekin bat egin dugu bidean. Endekak nola magoen galdetu dit. Hobeto nagoela erantzun diot, manta termikoa gainean dudala. Piura horrekin Endekak ez jarraitzeko esan dit. Nik bera lasaitu nahian triperi buelta ematen ari naizela eta aurreko batzuetan ere gertatu zaidala erantzun diot, eta gero egoera normalizatzen dudala. 

Baina Endekak ez jarraitzeko errepikatu dit. Hurrengo kontrolera jarraitzen uzteko proposamena luzatu diot, handik 7 km-tara, eta beherantz dena. Baina Endekak ezetz. Harriturik nago. Gero jakingo det iaz Alonsetegiko krosean lagun bat galdu zuela, eta hori dela eta oso sentsible dagoela parte hartzaileren bat justu ikusten badu.

Hurrengo kontrolera jarraituko dudala esan diot, eta egoera nire ardurapean gelditzen dela. Andastori aurrera jarraitzeko komentatzen diot. Berataz agurtu eta Endekari lasai egoteko errepikatzen diot. Eskuak elkarri eman eta antolatzaile nagusiarekin telefonoz hitzegiten dut. Oscar Nieto-ri egoeraren berri ematen diot, eta ondo nagoela azpimarratzen diot. Endekarekin hitzegingo duela erantzun dit eta aurrera jarraitzeko, hemendik aurrera jarraipen zehatza egingo didatela. 

Ganeran igaro eta 65.km-an babes zibilekoek nirekin bat egiten dute; Lorea eta Carlos. Ea nola nagoen galdetzen didate. Ondo eta triperi buelta eman diedala. Kotxez hurrengo kontrolera eramango nautela proposatu didate. Nik ezetz, eta lasai egoteko, erritmo lasaiean joango naizela oraindik denbora tarte handia baitaukat; helmugarako 13 km falta dira eta 6 ordu pasatxo gelditzen direla kontrola ixteko. Horrela aurrera jarraitu det. Carlos eta Lorea berriro bat egiten dute nirekin handik gutxira, 66. km-an. Hurrengo kontroleko arduradunak, Martin-ek, ikustea nahi naulea esan dit. Beraiekin ez det eztabaidatzerik nahi eta 4 km hauek kotxean egitera behartzen banaute ere, proba barruan jarraituko dudala ziurtatu didate. Ez da batere erreza izan erabakia baina antolatzaile lanak ezagutzen ditudanez ez naiz jarri temati.

Handik gutxira, 70.km-ko anoan jadanik, Martin-ek ondo ikusten nauela esan dit eta aurrera jarraitzen utzi nau. Likidoak ondo asimilatzen hasi naiz, eta animoak ere! Egoerari buelta eman diot, baina 4 km horiek hurrengo baterako zintzilik gelditu zaizkit!

Apuko-ren inguratzea dugu hurrengo betebeharra. Gaua gainean dugu eta erritmoa azkartu det. Hala ere Apukoren aurreko muinoa ibilbidea luzatzeko jarri dutela iruditu zait. Apuko tontorreko fitxalariekin brometan ibili naiz, "el de la manta" deitzen naute! " Martin, me oyes?, cambio. El de la manta acaba de llegar a Apuko, cambio. Va bien, cambio" esaten dio beheko kontroleko arduradunari, nahiz eta jadanik ez eraman mantarik gainean.

Azken 3-4 km-ak falta zaizkit Zaramillo-ra iristeko. Frontala motxilatik atera eta lasai lasai beste partaide batzurekin berriketan jeitsi gara. Helmugaratzea ederra izan da. Oscar Nieto speaker lanetan zegoen, parte hartzaile guztien sarreren berri ematen eta ikuslegoaren txalo zaparradak eskatzen. Apuko aldetik ere entzuten zitzaion! 

Helmugan Andastorekin elkartu naiz eta Gaineran-en eskeini didan laguntza eskertu diot.
Oscarrek Apuko xtrem bi urtean behin antolatuko dutela aipatu dit, Apuko-ko igoerarekin  txadakatuz. Urte batean motza (21km/1500mD+) eta bestean luzea (83km/5000mD+ ). Hala ere, gerora jakingo det bi frogak urtero antolatuko dituztela. Bejondeizuela!

Dutxa bero bat hartu ostean paella eder bat jan det Andasto eta Igorrekin berriketa ederrean.
Igorrek bide batez 45.km-ko anoan ahaztutako makilak bueltatu dizkit.
Mila esker!

Hurrengo baterako ea proba hobeto prestatzen dudan
Mila esker antolatzaileei!

Hurrengoan Soplao-n ( 125km / 4000mD+ ) elkar ikusiko degu!
Izan untxa!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina