2012/05/19

Soplao-2012 euripean!

  Soplao-2012-an eguraldi kaskarrak ibilbidea baldintzatu zuen, lokatz ugari izan genuelarik!

Los 10.000 del Soplao
Fitxa teknikoa:
-Luzera: 123 km
-Desnibel +: 4450mD+
-Parte hartzaileak: 8300 ( BTT, UT, Maratoia, Mendi Martxa )
-Tokia: Cabezon de la Sal ( Cantabria )
 
Soplao-n beste behin ( 2010 eta 2011 edizioetan izan ostean ) elkartu gara 123km-ko ultra traila egiteko. Cabezon de la Sal ( Cantabria ) herrian ospatzen den proba honek ohiartzun handia du BTT-ko txirrindularien artean 4000tik gora elkartzen baitira bertan. Guztira 4 proba izan dira aurten: BTT-185km, ultra traila-123km, mendi martxa-46km eta maratoia-46km, denetara 8317 parte hartzaile izan garelarik.

"Los 10.000 del Soplao" BTT zale askoren ametsa!

Irteera gunean madrilgo Federico eta Alberto-rekin.
Gaueko 23:00etan urduritasuna nagusi.
Lehen anoan, 17. km-an.
Jana eta edana ezinbestekoa da proba luzeetan irauteko, nahiz eta batzuetan goserik edo eta egarririk ez izan.

Andres markinarra, makina bat ultra eta mendi martxatan ibiltakoa.
Gogoratu urte bitan "5 haundiak" ( Oiz, Hernio, Txindoki, Aizkorri, Gorbea ) egin zituztela Markinatik hasi eta bukatuz, guztira 248km eginez!
Aurpegia blai eginda.
Galiziarrek bertan behera utzi zuten proba euriaz naskatuta 59. km-an.
Kontroleko arduraduna.
Javier iazko laguna.
Euriari aurre egin nahian!
Bidea potzuz beteta zegoen.
Lanbroa.
Izadia bere handitasunean.
Lepa igaro berri, dena beherantz Barcena Mayor-era ( 88. km ).
Colsarako ( 79. km ) jeitsiera.
Euria, euria eta euria! 12 ordu jarraian!
Colsa herrikako biztanleak animatzen, tartean Isabel eibartarra eta familia.
Ezkerreko baserritarra bertako aintzinako egurrezko oinetako bereziekin.
Los Tejos herrixka mendian galduta.
Aurtengo Soplao-n 5 txirrindularirekin bakarrik egin dugu topo!
Txirrindulariak ziztu bizian pasatzen dira!
Tejos-eko biztanleak txirrindularien zain.
Tejos-en atsedena hartzeko gogoa ematen zuen.
Tejos herriko arkitektura.
Los Tejos herrian.
Juan Luis (Valladolid) lokatsari aurre eginez.
Barcena Mayor-eko kontrolean, 88.km-an, neutralizaturik.
Abel "Atalanta"-koarekin. 
Tor des Geants-eko lehen edizioa bukatu zuena ( 131 ordutan ).
Reto-juanes gorriz makurtuta.
Federiko madrildarra.

Cabezon-era joandako taldearekin, Arrieta anaiekin.
Gotzon-ek ere BTT-an neutralizazioa jasan behar izan zuen.




"Los diez mil del Soplao" frogako lehen espesialitatea ultrena zen, gurea, eta ostiral arratsaldean Cabezon-era hurbiltzean dorsalaren bila euria jadanik gainean genuen. Irteera gaueko 23:00etan egin zen, eta lehenengo 3 orduetan aterune batez baliatuz lehor ibiltzeko aukera izan genuen. Ez zuen asko iraungo. Larunbat gauen 2:30etarako euria hasi zuen eta proba amaierararte gure lagun izango genuen. Azkenean blai blai bukatu genuen denok, bai mendizaleak bai txirrindulariak.

Antolakuntzakoek lan handia izan dute Soplao-2012an eguraldiaren baldintza kaxkarrak zirela medio. Hau dela eta, parte hartzaileen segurtasuna bermatu nahian ibilbidearen azken laurdena saihestea erabaki zuten. Nahiz eta denbora tarte barruan iritsi Barcena Mayor-eko kontrolera ( 16:00 ixten zuten, eta 15:40an iritsi ginen ). Horrela 123 km izan behar zirenak 88 km-tan gelditu ziren. Hala ere UTMB-rako puntuak errespetatu dizkigute. Berriro ere eguraldi txarra medio neutralizatuak izan gara eta jadanik 3 alditan gertatu zait ( Ehunmilak-2010, UTMB-2010 eta Soplao-2012 ). Baina guztietan erabaki zuzena hartu zelaren ustea det. Gogoratu Alemaniako froga batean 3 parte hartzaile hipotermiaz hil zirela, eta gauza serioa da mendian baldintzak okertzen direnean.

Horrela ibilbidean zehar "Alto del Moral" eta beste lepoak igaro ostean, bukaeran berriro ere "Alto del Moral"-i ekiteko prest geunden baina antolakuntzakoek proba neutralizatuta zegoela ohartarazi eta Cabezon-era eraman gintuzten. Gero jakin genuen neutralizaziotik libratu diren bakarrak arin ibili zirenak, bai BTT bai ultran, eta maratoi-ko proban parte hartu dutenak izan direla.

Eibartik joandako Ibon Vega ( 5h01´ ) eta Raul Fernandez-ek ( 5h20´ )zorte hori izan dute, marka oso onak egi dituztelariik. 
 
Zorionak Ibon eta Raul!

Soplao-ko probarekin disfrutatzeko aukera izan dugu, lagun zaharrekin ( Federico madrildarra tartean ) eta berriak ( Andres markinarra, "reto-juanes", Abel Tor-eko lehen edizioa bukatu zuena ) egin baititugu. Gainera helburu nagusiena ere bete dugulako: tripak zaintzea. Horretarako hasieratik, Raul-ek esan bezala, gorputzari likidoak eta solidoak irensten ibili naiz, nahiz eta batzuetan gogo handirik ez eduki. Horrela, 88 km horietan 3 ogitarteko handi jan ditut, eta gustora gainera. 

Kronika bukatu berritan Javier Ugalderen berri izan dugu: gogoratu Javierrek Menorca-ko UT-185km egitera joan dela aste bukaera honetan, eta telefonoz hitzegiterakoan km baten faltan zeuden bukatzeko!!! Guztira 36 ordu pasatxo irten zaie ( ostiraleko goizeko 8:00etatik larunbateko 20:00etara ). Orokorrean, Javierren inpresioa ona izan da, nahiz eta ibilbidea kostako "cala" edo harri ingurunetik joan une oro. Menorca-ri itzuli inguru honetan 185 km / 4000mD+ bete behar izan dituzte.
Zorionak Javier eta Julio!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina