2012/09/12

Tor des Geants-2012: Francesca Paneca eta Oscar Perez catalana txapeldun!

 TOR DES GEANTS 2012-en elurra eta ekaitza 3. egunetik aurrera egin du.

 
Oscar Perez catalana Tor des Geants-2012ko irabazlea.
Oscarrek 4 ordutan jeitsi du aurreko marka, 
guztira 75h56:31 behar izan dituelarik 333km eta 24000mD+ gainditzeko.
Nesken artean lehena Francesca Canepa italiarra izan da,
sailkapen dagusian 7. postua eskuratuz.

Podiuma:
1-Oscar Perez ( Catalunya ): 75:56:31
2-Gregoire Millet ( Frantzia ): 78:50:03
3-Christophe Le Saux ( Frantzia ): 80:14:14
4-Pablo Criado ( Espainia ): 83:37:29
5-
6-
7-Francesca Canepa ( Italia ): 99:13:56
 ( ... )
21-Alejandro Muniz ( Asturias ): 104:12:00
 ( ... )
27-Samu Arroyo ( Bilbo ): 104:44:36

Euskaldunak berriz aurrera doaz. Hona hemen beraien sailkapena 3. egunean:

 
 Lidia Gomez eta Samu Arroyo ( 24. )

 Oscar Perez ( 101. )
 Marce Temprano ( 224. )

2012-09-14, ostirala:
Elurra dela eta gauetan TOR gelditzen ari dira.
1800mtik gora elurra dagoenez, eta gaueko hotzarekin hizotza sortzen denez TOReko antolakuntzak gauean parte hartzaile guztiak gelditu egiten ditu: 3:30 - 8:30/9:00 bitartean.
Bestalde col Malatra ( 2968m ) ez pasatzea erabaki dute antolatzaileek eta Saint Remí-tik ( 303km ) Courmayeur-era ( helmuga, 333km ) bus-ez eramaten dihardute parte hartzaileak.
Euskaldunak:
OSKAR MARTIN
Oskar Martin Ollomont-etik ( 270km ) ziztu bizian sartu eta irten zen ( ostiraleko 00:38´tan ), lo egin gabe, 5´ko tartean zerbait jan eta erropa batzuk aldatu ostean Champillon lepora ( 2770m ) abiatu zen.
Oskarrek ikusten zuen Malatra mozteko arriskua zegoela eta antolakuntzak moztu aurretik han joan zen abiada bizian. Hasiera batean Ollomont-en lo egiteko asmoa bazuen ere, bere anaia eta laguntzaileari, Robert-i, honela esan zion: " prefiero no parar, ni duerme ni ostias, salgo ya!"
hala ere azkenean Oskar Saint Rhemi-Boses-en ( 303km )gelditu-arazi dute, eta finisher eman dute bertan. 
Bere atzetik datozen guztiekin berdina egingo dute.
Horrela 73 parte hartzailek TOR osoa burutzea lortu dute, eta beste 300 batek S. Rhemis-en ( 303km ) bukatu beharko dute, Malatra ( 2965m ) lepoa elurrez gainezka ( 50 zm ) eta izotzez toki batzuetan baitago.

MARCE TEMPRANO
Dakigun bakarra Ollomontera iristear dagoela, baina antolakuntzak eragindago geldialdiengatik, Boses-en gaua igarotzera behartuta egon dela.
Eguraldi kaxkarrak ( elurra, hotza, izotza ... ) asko baldintzatzen ari da aurtengo Tor des Geants-2012.

SAMU ARROYO
Samu-k 27. bukatu du Tor-eko abentura.
Bejondeizula txapeldun!
333km-ak egiteko 104h44´behar izan ditu.
Bueltan irakurriko diogu abenturak bere blogean: http://mimundoelultrafondo.blogspot.com
Samu ere Valtornenche-en ( 202km ) 4 bat ordu zaijn behar egon zen, beste partaide batzuekin batera, col Pinter ( 2770m )-en luiza bat egon zelako. Gero antolakuntzakoek luiziaren azpitik bidexka bat prestatu zieten, moto-serrekin lan egin ostean gaueko ordu txikitan, eta pasatzea izan zuten.

Eutsi eta aurrera! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina