2012/09/02

UTMB-2012: eguraldi gogorrak baldintzatuta ibilbidea motzagoa

 UTMB-2012ko edizioak ez du ibilbide ohikoa osatzerik izan. Honen arrazoia eguraldi hotza ( 0º 2000 metrotara ), euritsua ( asteazkenetik larunbaterarte parra parra ) eta goikaldean elurra ( 1800 mtrotik gora ) egitea izan da. Beraz, hasierako 168 km-ak 103,5ean gelditu dira. Gainera Mont Blanc mendiaren bueltan ibili beharrean, lehen 50 km-ak salbu, hurrengo 50 km-ak aldameneko serra batean ospatu dira, hein handi batean TDS-ko ibilbidea osatuz.
Beraz azkenean 6000mD+ eta 103,5 km burutu ditugu.

Beste probetan ere ( CCC, TDS eta PTL ) ibilbidean aldaketak izan dira. Hala ere erabaki egokia izan da parte hartzaileak babestu nahian hartu baita.

 Bukaera aldera eguraldiak hobera egin zuen, eta azken km-etan behintzat paisaiaz disfrutatzeko aukera izan genuen.
 Chamonix ( Frantzia, Alpeak )

 Euskal expedizioko partaide batzuk UTMBra hurbilduak.
 Jon Bikendi eta Aritz Olaso laguntzaileak.
Mila esker bioi!
 Xabier Uribesalgo irteeran.
 Unai Bengoa hankak astintzeko prest!
 Hasteko prest!
 Chamonix-eko enparantzako giroa hasieran.
 Musika topera eta bagoaz!
 Euria gire bidelagun.
 Anoak ondo hornituak zeuden.
 Euritan blai, baina animoak irmo!
 Lokatz artean gorantz.
 Hotzari aurre geiten.
 Goikaldean giro ederrik ez zegoen ba!
 Aterpetik jeisten.
 Elurra Mont Blanc aldean.
 Lokatzetan irristaka
 Parte hartzaileak Les Hechous-era jeisten ( 67.km ).
 Les Hechous-en gure zaindariak laguntzeko prest.
Mila esker Aritz eta Jon!
 Valentziako Ana.
Iaz Tor des Geants bukatu zuen eta aurten ere gerturatuko da belaunak pakean uzten badio.
 Les Hechous-eko anoa.
 Bidean zehar jasotako animoak!
 Bossons glaziarra ezkerrean.
 Argentierre-era iristen ( 90.km )
 Nekaturik baina pozik helmuga gertu dagoelako.
 Aupa bikote!
 Azken 5 km-tan.
 Alpeetako larreak eta behiak.
 Chamonix-eko helmuga.
 UTMB-2012 bukatu izana ospatzen. 
Ea hurrengoan ibilbide osoa burutzeko aukera izaten dugun!
 Ingelesak ere bukaera ospatzen.
Jonekin baserrira iritsi berri.
Mila esker Jon!
-> ikusi Jon-en kronika-> "Armailetatik"

UTMB-2012ko kronika:

UTMB-2012: ANTOLAKUNTZAREN ZIRKOA

Aurten ere (2012) orain dela urte bi bezala (2010) UTMBko antolakuntzak ibibide osoa egiterik ez digu utzi. Arrazoi ofiziala: eguraldi baldintza gogorrek partaideen segurtasuna ez dute bermatzen.
Baina kontutan izanik ibilbidea markatuta dagoela, anoak bata bestearengandik gertu daudela ( asko jota 15 km-tara ) eta eskatzen diguten materiala ( gorroak, haizea eta hotzaren kontrako txaketa, praka luzeak, esku-larruak ... ) elurrari aurre egitekoa dela, baldintza horiei aurre egiteko prestaturik geunden.
Antolakuntzak ez du nahi inolako arriskurik eta ibilbidea aldatu digu beste behin. Gogoratu 2010ean Alemaniako proba batean 3 parte hartzaile hil zirela hipotermia jota, eta arazo oso larria da antolatzaileentzat, are gehaigo UTMBko proban munduko jende desberdin ugari elkartzen garenean ( japoniarrak, hego-afrikarrak, egiptiarrak ... ) eta experientzi handi zein txiki elkartzen direla bertan. Beraz, makro proba honetan dirutza handia jokoan dagoenez, batez ere The North Face-ekoak tartean daudenean, arriskurako tarte gutxi dago.

Horrela bada, 168km izan beharrean 103,5km egin genituen. Ibilbide berri eta motzagoaren berri proba hasi baino 7 bat ordu lehenago izan genuen SMS-ez. Amorrua ematen du jakitean PTL-290km, TDS-112km eta CCC-92km probakoek beraien ibilbidea ia osorik egitea izan zutela ikusteak, beraien eguraldi baldintzak kaxkarragoak zirenean. Baina UTMB proba erregina da, eta zirku honetan kontatzen duen bakarra, beraz antolakuntzakoek ikusi zutenean aurretik irten ziren aipaturiko 3 proba horietako partaideek hotza eta lokatza jaten ari zirela, UTMBkoei hortik ez igarotzea iruditu zitzaien, gu prestaturik geundenean!
Horren ordez, aipatu bezala, 100 bat km egitera bidali gintuzten Frantzian zehar, Italia eta Suitza alde batera utziaz. Badirudi italiako sokorristek ez zuten bermatzen helikopteroko erreskaterik 2000 metrotik gora, eta antolatzaileek Italiatik ez igarotzea erabaki zuten. Gogoratu Col de la Seigne, Homme eta Ferret-ek 2500m-koak direla, ibilbideko garaienak, eta elurra 2000m-tara zegoen.

UTMB-2012 UTVC ( Ultra Trail Val d´ Chamonix ) bihurtu zen:
Chamonix (0.km), Les Hechouse (8.km), Saint Gervais (21.km), Les Contamines (31.km), La Balme (39.km), Croux (44.km), Les Contamines (54.km), Les Hechous (72.km), Argentierre (93.km), Chamonix (103,5km).




Chamonix-eko plazara UTMB deskafeinatu honi hasiera emateko gogo gutxirekin gerturatu ginen egia esateko. Bertan arratsaldeko 7ak noiz iritsiko zain geundela, ia ordu bete luzez, CCCko lehen parte hartzailea iristen ikusi genuen. Ondoren saltaka hasi ginen, antolakuntzak non demontre sartu behar gintuen jakin nahian. "Ea zer esperimentu egin duten gurekin oraingo honetan" pentsatzen nuelarik.
Krokis informal bat egina nuen papertxo batean Aritz-ek eta Xabierrek beraien mobiletik interneten bitartez UTMBko web orritik lortu bait zuten. Horrela, eta motxilan 5 bat kilorekin ( negurako erropa guztiekin ), Les Hechouse-ra abiatu ginen. Lehen 9 km-ak ordu betean igaro nituen, eta Les Hechouse-n azkoititik etorritako animatzaileak zeudelarik, Ixaka eta beste bi lagun. Hauek Imanol Aleson jarraitzera etorri ziren. Imanolek bukaeran 15. postua eskuratu zuen, ikusgarria! Gaua sartzean lehen portua igaro genuen (14.km), ondoren Saint Gervais-era jeitsi ginelarik (21.km ). Herri honetan orain dela 2 urte bizitakoa gogora etorri zitzaidan. Orduan, UTMB-2010eko edizioan, proba bertan behera utzi zuten antolatzaileek, hasi eta 3 bat ordutara soilik! Jendea oso haserre zeogoen, japoniar batzuk negarrez, handik 10.000km egin ostean 3 bat orduko lasterketatxo bat egiteko ez bait du meresi! Gero, hurrengo goizean CCCaren ibilbidea burutzeko aukera eman ziguten, baina ordurako jendeak disgusto ederra zuen, eta erdiak ez zen Cormayeur-en agertu. 2010ean ere, eguraldi txarra tarteko, ibilbidea aldatu zuten. "Hau da hau zorte txarra!" pentsatzen nuen nire baitarako. UTMB-ek 10 edizio izan ditu eta bitan bakarrik aldatu eta moztu da ibilbidea, eta bietan bertan egon naiz! Ez dakit beste behin bertara gerturatuko naizen, esfortsu handia da prestaketa lanetan buru belarri ibiltzea, familiarengandik 5 bat egunetarako urruntzea eta 2200km-ko joan etorriko bidaia furgonetaz egitea horrelako antolakuntzaren menpe egoteko.

Pentsamendu hauekin Les Contamines-era abiatu nintzen, niretzat bide berria, eta La Balme-rarte oso erreza eta pistez josia izan zen. UTMBko lehen 40 km-ak, lehen portuko pasaera izan ezik ( 5 bat km ), lasterka egin daitezke. Beraz hasiera bizkorra du, baina indarrak neurtu behar dira eta sabela elikatu. Eta horretan buru belarri jarri nintzen. Egia esan sabela ondo zaindu nuen, lehen portuan ogitarteko bat irentsia bait nuen. Hotza bestalde ez zen arazorik izan, erropa egokiaz ondo hornitua bait nihoan ( gorroa, esku larru handiak, malla luzeak eta praka motzak gainetik, gehi txamarra lodi bat ). Gauean La Creux mendatea igaro genuen 1870m-tara eta zati txiki batean ( 1 km ) elur piska bat zapaldu genuen, 3 bat zm, ez gehiago. Hauek al ziren eguraldi baldintza kaxkarrak? Hainbeste komeria honetarako? Ultra-trailerrak garela, ez pistako korrikalariak! Mendian ibiltzen ohituta gaudela!

La Creux -etik berriz ere, buelta emanda, Les Contamines-era iritsi ginen ( 54.km ). Hemendik Les Hechouse-era berriz ( 72.km ) abiatzeko sentzugabeko bi portutxo igaro genituen. Sentzu gabeko esaten det, asfalto gainetik joan bait ginen. Gu UTMB-era joan ginela, eta ez asfaltoan ibiltzera! Horretarako Euskal Herriko errepideetako portuetatik gora eta behera ibili gintezke, Eibartik Arratera joatea bezala!

Les Hechouse-n Jon eta Aritze-kin elkartu nintzen eta lokatzez jositako zapatilak berri batzuengatik aldatu nituen. Mila esker Jon eta Aritz zuen animoengatik! Behintzat kuadrila umoretsua osatu geuen euskaldunen artean, eta egoera honi buelta eman genion.

Baina oraindik 30 bat km falta ziren, eta etxeko lanak bukatzeko 7 bat ordu falta zitzaizkigun. Ibilbide guztian zehar istarrak kargaturik nabaritu nituen eta ez behartzea erabaki nuen. GRPtik bueltan oraindik ondo errekuperatu gabe sentitzen nintzen, eta hori 35 bat km besterik ez nituela egin aste bete lehenago! Baina igarotako hotzak, irteeran ordu bete zain egoteak, eta gero bapatean saltaka hasteak giarrei mesede handirik ez zien egin.

Argentierre-ra iristea kostatu zitzaidan (93.km), azkenean 4km/h-ko abiadura eraman nuelarik. Ez zen harritzekoa, tartean horma pare bat bait zeuden. Guztira 5900mD+ izan genituen, eta lehen 20 km-ak eta azken 10 km-ak alde batera utziaz, desnibel handiena, 5000m, erdi aldean kontzentratzen zen, 75 bat km-tan. Hiru Haundiak proban 100 km-tan 5075mD+ burutzen direla kontutan izanik, antzeko zerbait burutu genuen gure UTVC berri honetan.

Argentierre igaro berritan, jadanik 21 ordu neramatzanean, Jon Bikendi niregana hurbiltzen hasi zen korrika Chamonix-etik ( 10 bat km-tara ), antolakuntzak nire igarotzeen berri ematen bait zizkion SMS-en bitartez. Horretarako ere Jon-ek 10 euro ordaindu behar izan zituen. Beste negozio bat!

Jonekin azken 7 km-ak egin nituen, bere animoak jasoaz behin eta berriz. Konpainia onean Chamonix-era iritsi ginen biok, saltaka eta erritmo onean, bukaeran 22h53´ko kronoa eginaz.

UTVC bukatu bai, baina orain gogorrena zetorren; dutxatu, bazkaldu eta 1200 km errepidean gure zain zeuden. Baina etxekoak eta lagunak gertuago ere.

Esperientzia gazi-gozoa.
Norberaren parte hartzearekin gustora,
baina UTMBko zori-gaiztoko zirkoa gogoan.

Mila esker Jon!
Hurrengo arte!
Izan untxa!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina