2015/07/22

2KV Collarada: Maider Fraile eta David Prades txapeldun!




-Neskak:
1 Miren Otzerinjauregi..................   1:54:09
2 Maite Zabaleta...........................  1:58:01
3 Virginia Pérez.............................  1:58:29


Ferrán Teixidó 
2KV-puyar no más-2015eko txapelduna


Iñigo Lariz

-Mutilak:
1 Ferrán Teixido.......................   1:24:14
2 Iñigo Láriz.............................   1:26:28
3 Salvi Fargas...........................   1:36:16

David Prades 2KVen txapeldun marka berriarekin: 2:09:06

Aitor Uriarte

SAILKAPENA "PUYAR Y BAXAR"

-Neskak:
1 Maider Fraile................  2:56:40
2 Berta Pérez...................  2:57:59
3 Sonia Regueiro.............  3:04:41

-Mutilak:
1 David Prades................  2:09:06
2 Raúl Criado..................  2:13:23
3 Kiko Navarro...............   2:14:15

2KV COLLARADA

2KV Collarada V. ediziora iritsi da 2015ean.
Villanua ( Huesca ) herrian ospatzen den proba ikaragarri honek 2000 metro goruntz eta beste horrenbeste beruntz egiteko aukera eskaintzen du 17 km-ren bueltan!

Aurten berritasunekin etorri zaizkigu Villanuako lagunak; " Puyar no más " edo igoera soilik egiteko bigarren proba ere martxan jarri dute. Horrela igoera topera egin ostean, Collarada gailurrean ( 2886 m ) kronoa gelditu, eta jeistsiera lasai asko egin ahal izan da.

Collarada gailurretik jeisten

" Puyar y baxar " proban 129 parte hartzaile izan dira, eta " Puyar no más "en 39.

" Puyar y Baxar " proban David Prades ( Castellón ) korrikalariak bere iazko marka gainditzea lortu zuen, errekor berria 2 ordu eta 9´tan utziaz. Ikaragarria!
Nesketan berriz Maider Fraile esukalduna gailendu zen 2 ordu eta 56´behar izan zituen igo eta jeisteko. Hirugarren Sonia Regueiro bizkaitarra izan zen 3 ordu eta 4´rekin. Kontutan izanik lesio batetik irten berri dela, gogotsu bueltatu da mendi lasterketetara. Gogoratu irailean Soniak " Trasalpina run " proba entzutetsuan parte hartuko duela, Ander Cangas lagunarekin, honek 2 ordu eta 16´behar izan zituelarik soilik, 4 postuan geldituz mutilen sailkapenean.

Gailurreko kanaletik gora

" Puyar no más " proba berrian, Iñigo Lariz elgoibartarrak bigarren postua lortu zuen 1 ordu eta 26´rekin,
Ferrán Teixidó andorratarraren atzetik, honek 1 ordu eta 24´rekin igoerako marka berria ezarri zuelarik.
Nesketan  lehen bi postuetan euksaldunak izan ziren; Miren Otzerinjauregi 1:54:09,
eta Maite Zabaleta 1:58:01.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina