2015/07/15

Marimurumendi: Ainhoa Lendinezen kronika

Ainhoa Lendinez Marimurumendin

MARIMURUMENDI
-Fitxa teknikoa-
-Luzera: 42 km
-Desnibel+: 2300mD+
-Antolatzailea: ehunmilak

Asteburu bikaina izan da, baina batez ere lagun, familia eta mendizalez inguratuta pasa detelako. Ostiralian 6tan hasi zan neretzat Ehunmilak, lagunei segika pasa genun asteburua larunbat atsaldera arte. Gainera antolakuntzak Etxegaraten elkarrizketak egiteko eskatu zidan, eta oso oso esperientzia polita izan da, pantaila erraldoia zauan Beasainen eta elkarrizketak zuzenian eman zituzten. Aurten lagun askok hartu dute parte eta oso ondo pasau det ikusten eta animatzen, eta lagun berri mordoa egin det. 


Atzoko karrera nire bizitzako lasterketa politena izan da eta nik uste, nere maila apalerako, orain arte egin dudan onena. Hasieratik Eva eta ni joan ginen buruan, bera aurretik. 38. kilometroan saiatu egin nintzen, ondo nijoan, eta harrapatu egin nuen. Lelena nindoan! eta 41. kilometroan, Beasainen ya, bikiak igo zitzaizkidan, eta orduan, hirugarren eta laugarren zetozenek aurreratu zidaten, ezin nuen sinistu! lurrean nengoen ia, ezin mugituta, mutil batek behatzak gogortu eta gemeloak jeitsi zirenean berriz atera nintzen zistuan. 

Bigarren zihoana harrapatu nuen baina lehenengoa ya ez. Pena, txapela oso gertu neukalako, bikiak igoko ez balira txapela buru gainean izango nuela, seguru, denborak ikusi besterik ez dago, segunduak atera zizkidan, baina halakoa da kirola. Dena den, txapela galdu nuen baina garaipena ez!!!! izugarri disfrutatu nuen, hasieratik amaierara, hunkituta zenbat jendek animatu ninduen, eta zelako giroa egon zen! G2H egitea ez dut baztertzen, baina Ehunmilak ez, gehiegi da, oraingoz behintzat, gehiago gozatzen dut jendea animatzen eta jarraitzen. 

Zorionak eman nahi dizkiet Josebari amaitu duelako, eta G2 amaitu duten elgoibartar guztiei, ederra ikuskizuna! Ni honekin geratzen naiz: 41. kilometroan galdu nuen txapela, baina ez garaipena! asteburu borobila izan da!


Ainhoa Lendinez Garate

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina