2015/07/17

Ehunmilak 2015: Joseba Elustondoren kronika

Iban Fernandez eta Joseba Elustondo Beasaingo irteeran

EHUNMILAK 2015 JOSEBA ELUSTONDO

Joseba, benga, animatu eta apuntatu ehun miletan. Seguru bukatuko dugula-eta!” esaten zidan Ibanek behin eta berriz EHME-n.

Iban, orain deskantsatu eta mendiaz gozatu nahi dut erantzuten nion nik. Izan ere, ordurako Zegama- Aizkorri eta beste hainbat lasterketa egin nituen, gehi neguan eginiko mendi eski lasterketa batzuk, konpetizio gehiegi neretzako.




Halere, buruari bueltaka, bizitzan behin (gutxienenez) egiteko esperantza baneukan eta aurten korrika aurreko urtetan baino gehiago ibili naizenez, ba…honek behar zuen urtea. Eta hórrela, dudaz eta ilusioz gainezka, inskripzioa epea itxi aurreko egunean eman nuen izena Ehun Miletan.

Eta iritsi zen Uztailaren 10ª. Goiza lasai lasai herrian pasatu, bazkaldu eta Beasaineruntz atera giñen. Anoa puntuetarako poltsak laga, soinean eramateko materiala prestatu, azken detaileak berrikusi eta irteerara.

Mila errelato, kronika eta esperientzia irakurri nituen joan aurretik, zein baino zein hunkigarriagoa. Baina bertan egon arte ezin duzu imaginatu Ehun Milaken irteeran sentitzen duzuna. Bertsolariak, antolakuntzaren azken hitzak, aurreskua…ohore guztiak partehartzaileontzat. 
 
Baina ohore guztiak merezi dituzuenak, antolatzaileak, boluntarioak eta bide bazterrera animatzera eta laguntzera zatoztenak zarete.

Sentsazio nahasmen horrekin atera giñen 18.00 puntuan. Estrategia argi zegoen, sekula distantzia hau egin gabe eta 40 ordu inguruko erreferentziarekin, proba oso luze joango zitzaigun, beraz hasieran lasai. 
 
Zaila da burua hotz mantentzea, hilabeteetako entrenamenduak eta azken 4-5 egunak deskantzatuta, indarrez topera zaude. Ritmo bajua mantentzea anti naturala da, baina gauzak argi dauzkagu, oraingo ritmo bajuak proba indarrez bukatzea dakar, eta hori da nahi duguna.

Kilometroak pasatzen doaz, 1. gaua hurbiltzen. Zumarraga pasatzen dugu denbora nahiko onean, frontalak bekokira eta bagoaz Irimoruntz. 
 
Orduan pasatu nuen Ehun Miletako bajoirik haundiena. 4 ordu besterik ez ziren pasa eta logureari eutsi ezinik, ahozabalka behin da berriz. 
 
Lau ordu eta hola banago…nola aguantatuko ditut nik 40??” Esaten nion nere buruari. Baina tira, dena dator eta dena doa, eta hau ere pasatu zen Gorlan hartutako kafe bero batekin…



 Joseba eta Iban Azkaraten lagunartean

Irukurutzeta, Azkarate, Madarixa….gure terrenoa tokatzen da orain. Lagunak eta ezagunak zain eukiko ditugu. Zuek gu ikusteko gogoa baduzue, ba imaginatu guk zuek…Eta hórrela, lehenengo sargoaten Mendibil eta Lariz familiak, pastak, etxean indako flana, koka kola… Ondoren Azkaratera bidean, Uli, Piru, Edu, Imanol….Bua, subidon! Eta Azkaraten Iñaki, Josu eta Ibanen koadrilla. Madarixan Iban, Jon eta beste asko.

Barrita, gel eta pizgarri fisikoak beharrezkoak badira, ze esanik ez pizgarri sikologikoak. Eta zuek ikustea hori izan zen, moral dosi bat.
Eta bagoaz aurrera, Xoxote gaina hartu eta Azpeitiruntz. Anoa postuan 20-25 minutu egin eta jarraitzen dugu Gazume eta Zelatun alderuntz. 

 Erno aldean behe laino artean
 
Egunak argitzen hasi du Zelatun- Ernio bitartean. Ondo goaz, musika entzuten. Noizean behin elkarri begiratzen diogu. Ya ez dugu hitzik behar elkar ulertzeko, begirada bat, beste bat trukean eta badakigu ondo goazela.

Tolosan gaude, eta hemen Roberto agertzen da. Gurekin geldialdia egin eta kilometro batzutan gurekin dator. Ondo ikusten gaituela dio…Eskerrik asko Roberto!!!
Jazkue gaina pasatu, Amezketara jeitsi eta orain dator festa. Amezketa-Ganbo tarteak 1700 metro+ ditu 15 kilometro eskasean. Belainoa ere aralarri itsatsita dago, egurali humela eta lanbroa tarteka. Azkar igotzen gara, jendea aurreratzen goaz eta kilometroak ere badoaz aurrera. Hasieran aurrera kontua zena, atzera kontua bihurtzen da. Ia 80 faltan.

Lizarrusti, zerbait jan eta bagoaz Etzegarateruntz, eta honerako 2-3 kilometro falta zirela eta kontrako zentzuan, hara non agertzen zaigun Piru. Aurpegia biserapean ezkutatuta sustoa eman nahian. Jaja! Eskerrak erreflejuz oraindik ondo goazen eta metro batzuk lehenago ezagutu dugun. Jeje! Berriz ere subidon!

Gauaren erdian elikatzen

Etxegaraten gaude, itzela anoa postuetako boluntarioen arreta. Eseri eta deskantzatu, besterik ez dizute egiten uzten. Ur botilak bete, janaria mahairaino ekarri, ondo goazen behin eta berriz galdetu… 10eko tratua!

Eta bagoaz azken maratoia egitera. San Adrianera iristen harrapatzen gaitu 2. Gauak. Iban nahiko justu ailegatzen da, erreflejoak galtzen ari dela dio eta ez duela ingurua ondo ikusten. Anoa postuan gaude, zerbait jan, berotan sartu eta aurrera egitea erabakitzen dugu. Hirurak goaz oraindik, baina San Adrianeko koban Iñaki eta Antxon dauzkagu zain. Oeeeee!

5ak elkarrekin goaz orain, baina Iban justu doa. Halere denbora nahiko onean iristen gara Aizkorrira. Hori bai, ordurako Iban gaizki. Han geratu giñen ordu erdi bat, ea buelta ematen zion egoerari. Baina ezin… Goragalea, hotzikarak, azkenean erretiratzea erabaki zuen. Aizkorri puntan geunden, goizeko 12-1 izango ziren. Eguraldia txarra, Antxon eta Iñakik kotxea Otzaurten, Piruk Etzegaraten, Iban pajararekin. Panorama honekin Ehun Milak bigarren plano batetara pasatzen hasi zen, eta handik nola atera zen prioridadea. 
 
Azkenean Antxon eta Iñaki Otzaurtera bueltatu ziren, Iban erretiratzeko Urbiara jeitsi zen Pirun laguntzarekin eta ni….kostata baina aurrera jarraitzea erabaki nuen. 
 
Handik aurrera lehenbailen iristea zen helburua. Andraitzetik behera korrika Oarzuzara, ondoren Mutiloa. Eta bukatzeko Beasain.

Helmugara iritsi eta antolakuntzakoeri 65 zenbakidun dortsalarengatik galdetu nien. Uff! Esan zidaten 04:20an iritsi zela polikiroldegira eta ondo zegoela.

Horrela joan ziren nire Ehun Milak, bukaeran sentsazio gazi-gozoak. Helburua 2ak bukatzea zen eta ez genuen lortu. Baina bueno, ehun milen ikasgaia ondo ikasi dugu, gorputza baino gehiago burua entrenatu behar da eta burua entrenatzea ez da hain erraza.

Antolakuntza eta boluntarioei eskerrik asko, askori esan nien bezela hurregoan ere, gorputzak eta buruak lagatzen badigu, bueltatuko gara.



Lagunei ehun mila esker, zuekin 200mila ere egin daitezke. Onenak zarete!
Eta nola ez Iban, eskerrik asko zuri ere, plazer bat bat izan da!

Joseba eta Piru

Joseba Elustondo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina