2012/06/05

Ehunmilak-2012: izen ematea ekainaren 11an bukatzen da!

 
 Ehunmilak-2010 edizioko irteera gunea.

Ehunmilak jadanik ate joka dugu. Uztailaren 13-15 bitartean Euskal Herriko ultra trail entzutetsuena bizitzeko aukera izango dugu. 

 
Ricardo Ehunmilak-2011ko edizioan Aralarretik zehar.
Ehunmilak 46 ordutan bukatu zuen.

 Ehunmilak-eko izen emate epea ekainaren 11an bukatzen da. Honezkero 168km-ko proban, "Ehunmilak"en, 150 parte hartzaile erronka paregabe honi aurre egiteko prestatzen ari dira, eta 88km-ko proban, "Goierriko 2 Handiak", 180 bat dira. Animatu zaitez!
 
Ines eta May "Barraskilo team" taldekoak Irimora igotzen.

Guztira 48 orduko epea dago Ehunmilak burutzeko,
G2H-ak nukatzeko berriz 22 ordu.

 Experientzia ziraragarri honetan bolondresen eta lagunen animoak beti gertu daude. Beharrezkoak dira bai!
Ehunmilak-eko ibilbideak luze jotzen du: Beasain - Usurbe - Irimo - Gorla - Hirukurutzeta - Azkarate - Madarixa - Xoxote - Azpeitia - Gazume - Zelataun - Hernio - Tolosa - Jazkue - Amezketa - Larraitz - Txindoki - Ganbo - Lizarrusti - Etxegarate - Otzaurte - San Adrian - Aizkorri - Oazurtza - Mutiloa - Beasain. Baina aldi berean Gipuzkoan barrena bidai ahaztezin batez disfrutatzeko parada ematen du.
Zatoz mendizale! 
Zatoz lagun berriak egitera!
Zatoz zure mugak ezagutzera!
Zatoz disfrutatzera!

Zalantzarik izan ezkero jarri antolakuntzarekin harremanetan.


2012/06/02

Hiru haundiak 2012: Oihana Azkorbebeitia eta Iker Karrera txapeldun!


Iker Karrera Hiru Haundiak-2012ko txapelduna!

Zorionak Iker!

2012ko Hiru Haundiak-en protagonista nagusia beroa izan da.
Parte hartzaileek hasieratik eguraldiarekin komeriak izan dituzte. Irteera gunean jadanik udako egun bero baten osteko ekaitzaren zain egon dira, tximista eta trumoiak entzuten zituztelarik.
Egunean zehar berriz 25º-30ºko tenperaturei aurre egin behar izan diete, eta mendizale askok proba bertan behera utzi behar izan dute.

Sailakapena / clasificación Hiru Haundiak-2012

Hiru Haundiak 2012ko podiuma:

Neskak:
1. Oihana Azkorbebeitia: 13h37´
2. Nerea Amilibia: 13h47´

Mutilak:
1. Iker Karrera: 10h23´
2. Javi Dominguez: 1h27´
3. Zigor Iturrieta: 12h02´
4. Gaizka Barañano: 12h
5. Daniel Cazalla: 12h21´
6. Iker Zurutuza: 12h
7. Luis Lasa Muñagorri: 12h 

Nola nahi ere Iker Karrerak horrelako egoera haise utzi du atzean goizeko 10:22´55´´etan iritsi bait da Araia herriko helmugara. Guztira 100 km eta 5075mD+ izan dituzte Gorbeia, Anboto eta Aizkorri gaindituz. Gogoratu aurreko marka Albisuri-k zuela ( 11h57´ ), eta Ikerrek ordu betean jeitsi duela denbora paregabe hura.

Gogoratu dezagun Iker Karrerak burututako lorpen batzuk:

2012:
1. Hiru Haundiak
1. TNF 100 Filipinas
1. Ultra Trail Citadelles
5. Transvulcania
2011:
2. UTMB
1. Zugsoitz Ultra Trail
Aneto-Posets-Monte Perdido: 16:53 (errekorra)
1. Transvulcania
1. Ultra Trail Citadelles
2010:
1. Costa Brava X-trem
1. Carros de Foc (9:32)
1. Ultra Trail de Rialp
3. Cavalls del Vent


 Javi Dominguez gasteiztarra

Zorionak Javi! 
 2012:
2. Hiru Haundiak
2011:
1º Ehunmilak
3º 10Montes de Vitoria 
2010
4º Ultra trail del Aneto
5º Hiru Haundiak
 
  Zigor Iturrieta

Zorionak Zigor! 
2011:
5. Cavals de Vent
1. Ultra Trail Sancy
1. Goierriko 2 Handiak
2º Ultra Trail Lavadero
1º Transgrancanarias
2010:
3. UTMB
2009:
5. Cavals de Vent
9. Las dos caras del Aneto
4. Travesera Picos de Europa


Gaizka Barañano
Txapel
( Hiru Haundiak-2012ko 4. sailkatua )
Zorinak "Txapel"!

Iker Karrera: " Bero, bero zakarra, sargori, pisua, astuna. Ateratzen dena egin behar da. Anboton gaizki pasatu det, harkaitz baten kontra estopozu egin eta bekainarekin jo det ".

 Oihana Azkorbebeitia ( Anbotoko KB )
( Hiru Haundiak-2012 eta 2010ko txapelduna )
Zorionak Oihana!
 Nerea Amilibia ( Kalamuan )
( Hiru Haundiak 2012ko 2. sailkatua )
 Zorionak Nerea!

Emakumeen artean berriz lehia estua izan zen Oihana Azkorbebeitia eta Nerea Amiliaren artean. Gogoratu Oihana azken edizioa ( 2010 ) irabazi zuela eta Nerearentzat lehenengo ultra edo ibilbide luzeko proba zela Hiru Haundiak. Beraz biak ala biak sutsu ibili dira oraingo honetan eta Oihanak eraman du txapela etxera 12h40´ko marka ikaragarria eginez! Nereak berriz bere lehendabiziko agerraldian horrelako distantzia luzeetan erakustaldi bikaina eman du. Zorionak bioi!

Oihana Azkorbebeitia: " Gauak iraun duen bitartean arin joan gara, Anbotorarte azkar. Gero egunak argitzen duenean luze egiten da, batez ere Elgeako eolikoen zatia mortala da ".

Hiru haundiak - 2012ko parte hartzaileen datuak hauek dira:
 

Datuei goi-begiratu bat emanez, parte hartzaileen 2/3ak proba bukatzea lortu zuela aipatu daiteke.
Gogoratu 2010eko edizioan 1/2ak bakarrik bukatu zuela.
Azken bi edizioetako ( 2010 eta 2012 ) desberdintasun handiena zera izan daiteke:
1- Beroa bi edizioetan egin bazuen ere, 2010ekoa sargoriagoa izan zen.
2- Elgeako mendilerroan 2012ko edizioan ura esekintzen zuten anoak ipini zituzten 5-6 km-z behin. Hau oso lagungarri bilakatu zen parte hartzaileen hidrataziorako.

2012/05/27

XIV orduak 2012: bero sargori!

 Aralar barrenean San Miguelera ( 41.km ) iristen, Meatzari, Buruz eta Jose Vicente Benito.
Tolosako XIV orduak 2014
Fitxa teknikoa:
-Luzera: 68 km
-Desnibel +: 3500mD+
-Data: urte olinpikoatean ( 2012 ), maiatzaren azken aste-bukaeran
-Parte hartzaileak: 2400

 XIV orduko ibilbidea: Tolosa - Aralar - Tolosa ( 68 km ).

XIV orduko perfila ( 3500mD+ )

 Tolosa, goizeko 5:00ak, irteera gunean.

 ETB-1eko Alkain eta kuadrila Finlandia saiorako umore saioa grabatzen.
 Espektakulo jatorra izan da goizeko ordu txikietan, kamara eta guzti!

 Aupa mendizaleak!

 Parte hartzaile andana, guztira 2400 lagun izan ginen!

 Egunsentiko lehen printzekin taldea aurrera.

 Aralarreko perfila gure begien gustagarri! 
Eskuma aldean Txindoki nabaritzen da.

 Aurrera emakumea!

 Pinadietatik zehar.

 Uli-tik jeisten.

 Aralar urrutian, gure helburua!

 Aupa gazteak!

 Leitzarango trenbide zaharretik zehar tunelak gurutzatzen.

 Manu, Meatzari eta lagun bat freskura ederrean!

 Lekunberriko anoan txartela sinatzen dutenak prest!

 Aupa txapeldun!

 Iribas herrixka, dorre eta guzti!

 Baserri sendoa.

 Aralarren barrenean Fermin-ekin, GPSarekin bideko datuak jasotzen puntuz puntu.
Ehunmilak-eko antolakuntzan ere Aizkorri aldeko markajea burutzen du beasaindarrak.
Mila esker egiten duzun lanagatik, segi horrela!

 San Miguel inguruan, antenak nabaritzen dira.

 San Donato parez pare!

 Iruñea aldea gure atzean.

 Ultra-trailerrak jarraitzen, Jose V. Benito ( kamiseta urdinez ), Meatzari eta beste lagun berri bat.

 Manu irrifartsu, gogorra haiz benetan!

 San Miguelen ( 41.km ) "Berria" egunkariko arkutik pasatzen.
Berriak babes handia ematen dio XIV orduko mendi martxari, mila esker!

 Meatzari.

 Jose Vicente eta Manu.

 On egin!

 San Donato ( 1495m ).

 Zelai berdeak gure oinen lagun!

 Sakana aldea.

 Aratz ( 1442m ) eta Aizkorri ( 1528m ).

 Guarda-etxetik ( 46.km ) aurrera.

 Igaratza ( 1285m, 50.km ).

 Aralar bere handitasunean.

 Igaratzako bordak.

 Igaratzako kontroleko lagunak.

 Zuen umore eta animoak eskertzen dira!

 Eskeinitako ardo tragoxkada ere bai!

 Aupa familia!

 Ikurriña guztion zaindari.

 Gurutze Gorriko-ak gure zaindari bikainak!

 Agur Igaratza!

 Enirio aldea.

 Aralarreko tontorrak.

 Aralarreko zaindaria.

Aralar

Igaratzatik Amezketara doan bidea
Aintzinako gizakiaren uztiaketaren arrastoak.
Minerala garraiatzeko sistema.
Lantegi zaharra.
Industria gunea Aralarren.
Errekastoa jarraitzen.
Amezketa.
Gurutze Gorriko taldea Amezketan.
Alegia eta Tolosa arteko bide-gorria.
 Animatzaileak Berazubi-ko kirol gunean.

 Diploma jasotzen Tolosako Uzturre ( 812m ) mendia atzean dugula.
 Helmugako lagunak: ?, Manu eta Jose Vicente.

2 mendizale egindako esfortsua aurpegian dutelarik!

"Aralarko XIV orduak bero-patsetan"

Tolosako XIV orduak mendi martxa urte olinpikoetan ospatzen denez, aurten Aralarko Adiskideekin topagunea genuen. 1992an eta 2004an ibilbidea burutu ostean, oraingo honetan udako probeei begira ( Ehunmilak, GRP eta UTMB ) prestaketa lanekin jarraitzeko parada ezin hobea zen.

Tolosara goizeko 4:45etarako gerturatu gara, 5:00etan martxari hasiera ematen baitzaio. Irteera 80ko taldeetan banatu da, guztira 2400 bat parte hartzaile baikara. Horrela 5:30etan lehen pausoak emateari ekin diogu. Aurretik ETB-1eko Finlandia saioko Alkain eta konpania ikusi ditugu beraien umore sket-ak egiten.

Tolosatik Uli alderako lehen aldapetan mendizaleok, umorea eta urduritasuna lagun, lehen izerdi tantak botatzen hasi gara. “Gailurrak” taldeko Jose V. Benito eta Meatzari-rekin ( Iñaki ) bat egin det. Beraiekin beste lagun bat zihoan, iaz UTMB gogorrean parte hartu zuena. Probaren zehar behin baino gehiagotan gurutzatuko naiz. Beraz gaur hankak estutu ditugu!

Hasiera berezia izan da, mendi lasterketetan ibiltzen garenok ziztu bizian irtetzen bagara, martxalari ere sentitzen gara, gure jatorria txikitatik hau izan baita. Horrela errespetu osoz lehen km biak oinez egin ditugu, piskanaka mendizaleon suge erraldoiaren burura joaz. Luze joan zaigu ordea, Gorriti-ra iristean ( 17.km, goizeko 8:27, guztira: 2h57´ ) jadanik bakarrik geunden. Gure giroan saltaka Lekunberri-ra abiatu gara.

Lekunberri-ko ( 26.km, 9:27 / 3h53´) anoan ura eta laranja atalak besterik ez genituen indarrak berreskuratzeko. Esan beharra dago janari solidoa San Miguel-eko anoan besterik ez degula izan, eta honek probaren gogortasuna areagotu duela. Hala ere ogi-tartekoekin prestaturik etorri naiz, eta lehen urrats hauetan sabela babesteari ekin diodala. Jan eta jan, indarren faltarik ez izateko.

San Migueleko ( 41,km, 11:25 / 5h55´) aldapetan Meatzari eta Jose Vicentekin berriro bat egin det, eta anoan antolakuntzako ogi-tartekoak, tomatea, laranjak eta ura edateari ekin diogu. Martxa onean goaz, orain Aralarko mendi zerra honen gorenetik dauden paisaiekin disfrutatzen hasi gara. Bero egiten du eta aurreko asteetan botatako euri-jasekin den dena berdea ikusten da; San Donato eta Aratz-Aizkorri horren lekuko direlarik.

Guarda-etxerako jeitsieran lasai abiatu naiz, sabelari bere lanak egiteko astia eman nahirik. Bakarrik nindoalarik, bapatean galdu egin naiz. Pagadi amaigabean barrena orbel zaharren artean beheruntz ez naiz asko larritu, jakin bait nekien bideak errepidera irteten zuela bukaeran. Horrela izan da, aurreko bi edizioetako parte hartzeak experientzi puntu bat eman dit eta Guarda-etxera iritxi baino km bat lehenago txirrindulari proba bateko bizikleteroekin bat egin dut. Bada ezpada oinez zetozen mendizaleei martxalaririk ikusi duten galdetu diet, eta baietza entzutean erritmoa azkartu det, nire bide-lagunekin bat egiteko. Guarda-etxen ( 46.km, 12:15 / 6h45´) Meatzari eta Jose Vicenterkin elkartu naiz.

Igaratza izan da hurrengo helburua eta eguzkiak majo jotzen du jadanik!
Igaratzako bordetan ( 50.km, 13:27 / 7h57´), zatotik ardo tragoxkada bat eskini didate, eta salda beroarekin idar berruturik irten naiz.
Jarraian belarrarekin gozatzeko aukera izango degu, baina oinez noa, jakin baitakit jeitsiera luze eta zuzena dugula Azkarate herriraino ( 5 km-tan 1000mD- inguru ). Beste mendizale gazte batzuk pasatu naute; hori da sasoia hori! Aspaldiko partez gaurko eguraldiarekin kexarik ez dugu . Agian bero larregi egiten duela esan beharra; beti kejia!
Igaratzako harrobitik igaro gara eta bertan aintzinan erabiltzen zen makinaria aurkitu dugu. Demasekoa izan zen minerala garraiatzeko hemen eraiki zuten kable eta bagoneta sistema! Jadanik utzita dago, baina gure arbasoek burutzen zuten lan nekeza gogorarazteko tartea izan degu.

Amezketan ( 57.km, 14:27 / 8h57´) likidoak berrezkuratzeari ekin diogu.
Errepide beroa eta luzea ( 11,5 km ) gure zain dugu.
Baina bero hau gainetik kentzeko lehen bait lehen iristea nahi degu Tolosara.
Horrela tarte guzti hau saltaka egin degu, erritmo onean.
Alegi-n garagardoa zain izango genuelakoan, aurreko edizioetan bezala, arintxo iritsi gara, irrikitan.
Baina usteak ustel! Azkarregi iritsi gara oraingo honetan eta mahaia prestaturik gabe zegoen! Hurrengoan lasaigo ibili!

Tolosara bidegorritik iritsi gara. Bidean Meatzarirekin elkartu naiz berriro. Oinez doa. Km pare bat besterik ez dira falta eta elkarrekin saltaka joateko gonbita luzatu diot. Lasai bukatzea nahi duela erantzun dit, eta trankil bere pentsamenduetan utzi det.
Berazubi-ko kirol gunera iristean azken kontroleko fitxaketa izan degu: 15:30ak dira ( guztira 10 ordu ), nahiz eta beraiek 17:30ak markatu ( hori bait da legezko ordu minimoa; 12 ordu).
Diploma jaso ostean Jose Vicenete eta Manu-rekin egon naiz eta Ehunmilak-en elkar ikusiko garelakoan agurtu gara. Orain errekuperatze fasea hasten da, likidoak eta pasta irentsi, eta ur hotzetako bainuak hartu hanketarako. 
Plazer bat izan da! 2016rate!