Ehunmilak-2012 bertan dugu. Hau dela eta 3 lagun ( Javier Ugalde, Josu Artetxe eta Edu Uribe) Pirineoetara hurbildu gara azken prestaketa lanak burutzera. Aitzakia "Carros de Foc" proba ospetsua izan da. Gu hala ere, probatik kanpo ibili gara, forfaith gabe. Carros-eko ibilbidea zirkularra da eta norberak erabakitzen du nondik hasi. Gu azken orduko erabakia izan zenez ez geneukan ez forfaith-ik ez track-ik ez eta ganorazko maparik. Kontutan izanik pinturazko markak besterik ez daudela, gaueko orientazioa nahiko zaila da. Guri horrek asko eragin zigun, denek erabiltzen duten norabidea ( erlojuaren kontrakoa ) alde batera utzi eta beste alderuntz egin baikenuen.
.
Horrela hurrengo ibilbidea osatu genuen: Goizeko 4:30etan hasirik
Restanca aterpea (2125), Colomers aterpea ( 2200m ), Saboredo aterpea ( 2320m ), Amitges aterpea ( 2200m), Mallafre aterpea ( 2030m ), coll Saboredo ( 2710m ), Josep Maria Blau aterpea ( 2260m ), Colomina aterpea ( 2340m ), Estany Long aterpea ( 2080m ).
Guztira: 17h20´, 60km eta 4500mD+ko ibilbidea osatu ondoren coll Contraig igaro gabe gelditu ginen.
Gaua iritsi zen eta nekeak Estany Long-en azpian dagoen bordan lo egitera behartu gintuen. Gauean jarraitzeak arrisku maila areagotzen zuen, eta plana hurrengoa zen: Estany Long-en 22:00etatik 4:00ak arte lo egin eta jarraitzea, baina gaueko ordu txikitan esnatzean ekaitza hasi zen eta eguraldi kaskarrarekin ez jarritzea erabaki genuen 18 bat km faltan.
Gustora gelditu gara hala ere 2000 eta 2700 metro bitartean egon bait gara egun oso bat, eta aklimatzaio honek indarrak emango dizkigu Ehunmilak-erako.
Carros de Foc datorren urterako zintzilik gelditu zaigu, eta orduan proban izena emanda ( forfaith-akin ) eta track-akin abiatuko gara.
Javier
Colomers-eko aterpe zaharra
Estany Long azpiko bordatik irtetzen, goizeko 6:00etan. Coll Contraig igotzeko asmoarekin, baina ekaitzak arriskua areagotuko zuenez, eta Ehunmilak-erako ez genuelako bihurriturik edo beste lesiorik izan nahi, zeharkaldia bukatzutzat eman genuen. Ondo izan!
Hassan Ait Chau ( 35´00´´ ) zizurkildarrak txapela jantzi zuen 2012ko Txindokiko KBan
Iñigo Lariz ( 00:35:32) 2. sailkatu zen 2012ko Txindokiko KBan.
2012ko Txindokiko km bertikalean Billabonako Hassan Ait Chau eta Urrugneko Mad Combarieu izan ziren garaileak, Iñigo Lariz elgoibartarra eta Aitziber Ibarbia zizurkildarraren aurretik. Gogoratu Mad Combarieu Azpeitiko mendiko maratoi erdian txapeldun izan zela, eta Iñigo Lariz Eibarko Galdaramiño MLan txapela janzti zuela.
Ibilbidea: Repelao ( Covadongako santutegia ), Caín, Sotres, Jitu de Escarandi, Arenas de Cabrales.
Irteeran Salvador Calvo ( probaren irabazlea birritan ) aurreratu zen taldetxo bat gidatuz, horien artean Kiko Sanchez. Piskana piskanaka, 10. km-tik aurrera, bertako mendizalea, Kiko-k abantaila hartu eta Salva atzean uztea lortuko zuen. Caín-en Kiko Sanchez-ek bere abantaila handitu egingo zuen, eta Sotres-en aurrean jarraituko zuen, baina Nicolas Darmaillacq atzetik zuelarik.
Nicolas Darmaillacq, 2. sailkatua Travesera Picos-2012an.
Kiko, 19 km-ren faltan, Jitu de Escarand-eko kontrolean, guztiz nekaturik aurkitzen zen, eskumako hankan arazoekin. Baina nekea atzean utzita frantziarra aurreratzea lortu zuen Arenas de Cabrales-eko helmugara iritsi aurretik.
51-RUIZ DE ARBULO, RAKEL (GASTEIZ) = 36:23 / 1:52:08
52- RODRIGUEZ, GANIX (EIBAR) =:34:59 / 1:52:08
53- CARRASCO, JAVIER (GASTEIZ) = 38:12 / 1:54:30
54-LARREATEGUI, ANDONI (EIBAR) =
36:15 / 1:54:31
Eibar-ko Urki auzoan ospatu den IV.Galdaramiño-ko mendi lasterketan guztira 54 parte hartzaile izan dira.
Galdaramiñoko tontorrean errekor berria ezarri du gainera Iñigo Lariz-ek = 22´23´´,
aurrekoa ( 23´25´´ ) minutu batean jeitsiaz! Argi dago Iñigo igoera bertikaletan oso fin dabilela. Gogoratu Azpeitiko "Zuzenien" KMBertikalean 2. egin zuela. Datorrena Txindokiko KMB du buruan. Zorte on!
Bigarren postuan Joseba Plaza markinarra izan da, iazko irabazlea. Aurten ere gogotsu ibili da, eta denboraldi honetan berak nahi zuen beste entrenatzerik ez badu izan ere, lesio bat tarteko, Galdaramiñon Iñigo-ren parean ibili da, 1´22´´-tara soilik. Zorionak Joseba!
Hirugarren postuan Ion Larrañaga mendaroarra izan da. Jon ere bikain dabil azkenengo frogetan, Azpeitiko maratoi erdian 20. postua eskuratu zuelarik. Zorionak Ion!
Nesketan Aitziber Urkiola eibartar gazteak txapela eraman du etxera. Maider Korta azpeitiarrarekin lehia polita izan du, bien arteko tartean helmugan 1´57´´-koa izan delarik. Zorionak Aitziber eta Maider!
Hirugarren postuan berriz Pilar Arriola elgoibartar beteranoa izan da. Gogoratu Pilarrek Galdaramiñoko lehen bi edioetan txapela jantzi zuela. Zorionak Pilar!
Datorren egunetan probaren sailkapenak, argazkiak eta bideoak igoko ditugu.
Hurrengo argazkiak Antxon , Felix eta abarrenak dira.
Mila esker guztioi!
Taldea Urki auzoko lehen aldapetan.
Aupa txapeldunak! oraindik 14,5 km falta zaizue eta!