Javi Dominguez ezkerretik bigarren,
Diagonale des Fous 2016ko podiumean 3.!
Zorionak Javi!
Ainhoa Lendinez Javi Dominguezi animoak ematen.
Diagonale des Fous ultra traila (167 km.) jokatu dute asteburuan
Reunion uhartean. ‘Eroen zeharkaldia’ moduan ezaguna ere baden proba
munduko ultra lasterketa gogorrenetarikoa eta zaharrenetarikoa da.
Ehun miliako (166 kilometro) ehun lasterketa baino gehiago daude
munduan gaur egun, eta horietako bat da Diagonale des Fous, iraupen
luzeko mendi lasterkariak erleak eztira moduan erakartzen dituen proba.
Indiako Ozeanoko kolonia frantziarra den Reunion uhartean jokatzen da,
Afrikan. Aurten parte hartu zuten 2.700 lagunek 167 kilometroko
ibilbidea -9.500 metroko desnibela- osatu zuten. Jaitsiera amaigabeak,
igoera bertikalak (1.500 metro baino gehiagoko aldapak), oihan txikiak,
harbideak, galtzadak eta beste hainbat oztopo gainditu behar izan
zituzten antxitxikariek.
Diagonale des Fous UT 2016 - podiuma:
1- François D'Haene (frantziarra): 23:44:57
2- Antoine Guillon (frantziarra): 24:15:12
3- Javi Dominguez (gasteiztarra): 24.36.24.
Javi Dominguez
• Urtea borobiltzeko emaitza
Dominguezek adierazi
du “zoragarria” izan den urtea borobildu duela Reunion uhartean. “Oso
pozik nago. Batetik munduko mendi korrikalari onenak zeudelako
Reunionen: Francois d'Hane, Antoine Guillon, Ryan Sandes, Camus.... Eta,
bestetik, ultra trail berezienetarikoa delako, bi gauetann korrika
egiten dugun ehun milatako proba bakarra baita”. Azaldu duenez,
hasieratik joan zen lasterketa buruan, eta 120. kilometro inguruan
gorabeherak nabaritu arren, erritmoari eutsi zion. Anoa postuetan
trantsizio azkarrak egin eta ahalik eta denbora gutxien galtzea
garrantzitsua izan zela nabarmendu du Dominguezek. Puntu horietan, eta
ibilbide guztian zehar, Ainhoa Lendinezek emandako laguntza funtsezkoa
izan zela azaldu du.