Beasaingo bileran puntu ezberdinetaz hitzegin genuen:
-Ibilbidea markatzeko materialea ( zinta, espraia, argia ).
-Ibilbidea ezagutu ahal izateko Arrastaka mendizale taldeak ( probaren antolatzailea ) apirilaren bukaera aldean, 3 astebukaera jarraian, 6 etapako zeharkaldia antolatzeko asmoa du; etapa bakoitzean 25 km inguru egingo direlarik.
-Publizitatea: proba ezagutarazteko kartelak aurkeztu ziren ( ikusi argazkiak ); Goierriko turismoa / ehunmilakeko anagrama.
-Probaren jarraipena Beasaindik egin ahal izango da:
--Pantaila handi bat herriko enparantzan ipiniko da informazio eta irudi ezberdinak eskeiniz.
--BUS zerbitzu bat izango da ibilbidera hurbiltzeko. 24 ordutan funtzionatuko du ordu erdiro ( 30´ ); Beasaindik irtenda zonalde ezberdinetara ibilbide zirkularrak eginez ( Larraitz-era ( Txindoki aldera ), Otzaurte-ra ( Aizkorri aldera ) ... .
-Bolendresak behar ditugu:
--Laguntzea nahi duenak EHUNMILAKekin kontaktuan jarri, bolondresen laguntzarik gabe ezin baita horrelako proba bat aurrera etara. Mila esker!
KARTELAK
ARGIA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina