2010/05/10

DIDIER ZAGO eta NEREA AMILIBIA irabazle III. Anbotoko KBn


Parte hartzaileak Anboton gora

II. Anboto KmB - 2009
III. Anboto KmB - 2010


Nerea Amilibia (Txapelduna, 50:16´).
 
2010eko maiatzaren 8an, III. Abotoko kilometro bertikala ospatu zen Arrazolan.
Arrazolatik Anbotora 1093 metroko desnibel positiboa dago, eta luzera 3,8 km-koa da.
Lurra buztita bazegoen ere eguraldia lagun izan genuen.
Aurtengo txapeldunak: Didier Zago eta Nerea Amilia izan dira. Bai Didier bai Nerea punta puntan dabiltza aurtengo denboraldian; gogoratu bestirk ez dago, Nerea Amiliak Arratzun ospaturiko Euskadiko txapelketa irabazi zuela. Oraingo Anbotoko KBn, Nereak zalantzak zituen Monica Ardidekin, Europako txapelduna baita kilometro bertikaletan, baina Nereak aurten ez du aurre egingo dionik! Didier aldiz, orain arte parte hartu duen proba guztietan garaile izan da.
Zorionak denei! eta eskerrik onenak antolatzaileei, Brinean taldekoeei eta nola ez Arrazolako herritarrei!
Parte hartzaileak guztira 210 izan ginen. 19 emakumezko eta 191 gizonezko, hauetatik 4 gazte mailakoak.

Sailkapenak:
Gizonezkoak: 1.Didier Zago (39:28´), 2.Roc Amador (40:23´), 3.Raul Garcia (41:21´).
Emakumezkoak: 1.Nerea Amilibia (50:16´) 2.Oihana Azkorbebeitia (51:43´) 3.Monica Ardid (53:54´).
Ezagunak: Iñigo Lariz (46:47´), Haritz Arrieta (47:05´), Igor Irionabarrenetxea (50:09´), Gotzon Zulaika (51:43´), Oskar Gisasola (52:48´), Adur Juaristi (53:59´), Irene Sarrionaindia (59:05´), Jose Luis Gisasola (1:00:35) eta Raul Fernandez (1:00:41´).

Oihana Azkorbebeitia (2., 51:43´). Argazkia: Eñaut Izagirre.

Zigor Ibañez (57:05´).

Javier Garduño (49:31´), Hassan Aitchaou (4., 43:06´) eta Pedro Garduño (48:02´). Aupa Garduño anaiak, aupa Hassan!

Aitor Uriarte (57:36´). Egurraaa!


Denbora kontrolak.


Elkartze gunean janaririk ez zen falta izan.


Oscar Gisasola (52:48´) eta Jose Luis Gisasola (1:00:35´). Ze enborra a ze ezpala!


Iñigo Lariz (46:47´), Edu Uribe (57:41´) eta Haritz Arrieta (47:05´).


Irene Sarrionaindia (59:05´). Adinean gora, ikuspegia zabalagoa.


Iñigo Lariz (46:47´) eta Jose Lizundia Lariz (50:34´). Eutsi Lariz lehengusuak!


Oscar Gisasola lagun batekin.


Raul Fernandez (1:00:41´) eta Ibon Vega. Ibon Eibartik oinez eta saltaka etorri zen, 6 ordutan Egoarbitza, Udalaitz, Tellamendi eta Anboto igoaz.


Anboto Arrazolatik.


Trikitilariekin girona ona izan genuen.


Alfonso Vidal (1h02:55´). Aupa Santurtzi!


Edu Uribe (57:41´). Argazkia: Eñaut Izagirre.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina