2010/10/04

TRENKAKAMES 2010 Catalunyako mahastietan saltaka!






 
Berta, la segonda noia mahastietan zehar saltaka. Zorionak txapelduna!


Bigarren eta hirugarren ( Jose Maria ) sailkatuak helmugara iritsi berri (La Lira-ko egoitza, El Vendrell herrian, Catalunya ). 81 km egiteko 10h31´behar izan zituzten!
Irteeran sirdarrarekin. Aupa Gerardo, ondo zaintzen gaituzu!

Trenkakames-eko irteera unea oso berezia izaten da, danok elkarrekin neutralizatuta dultzaineroen atzetik joaten gara El Vendrell herritik zehar.


Sant Salvador-eko hondartza ondotik igarotzen, 6.km. Oraindik fresko gaude!


Sant Antoni-ko anoa, 19. km. Sargori egiten zuen, eta beroari aurre egiteko ondo hidratatu beharra zegoen, baina pasatu gabe, bestela sabelak likido larregi ezin du ondo asimilatu. Bidean zehar likidoak piskanaka piskanaka edan behar diar.


Masarbonés, 26. km. Laguntzaileak beti irribarre batekin aurpegian parte hartzaileak animatuz. Mila esker! Batzuetan besarkada bat ere eman izan digute!


Joan ( samarreta urdinduna ) Masarbonés-era iristen. Trenkakames-en elkarren ondoan ibili ginen.


Masllorenc, 29. km. Iaz hemen despistatu eta km 1 atzera egin genuen. aurten ibilbidea ezagutzen genuen.


Bidea ondo adierazita zegoen. Antolakuntza primerakoa da!

Mahastietan zehar saltaka egiteak duen harrisku bakarra, mahats batzuk irenstea da. Hori egin nuen nik eta gero gerokoak; botaka ibili nitzen. Mahatsa Penedes aldean urriaren bukaeran batzen da, gurean baino hilabete beranduago. Gainera mahastietatik zuzenean jatea ez da ona aurretik dituen sulfato eta beste produktuak garbitzen ez badira!

Pera, adinean gora ikuspegia zabalagoa!
Josep, Montmell aldera abiatzen, 38. km.


Joan Montmell alderuntz ezpelen artean, 40. km. Ibilbideko zati hau malkartsuena da, baina ederrena ere bai!


Natalia Montmell aldean. 3. emakumea izan zen amaieran. Zorionak!


David esfortzu betean.


Montmell parez pare.


San Miquel-eko baseliza erromanikoa, XIII. mendekoa.


Montmell, 856 m. Trenka Kames-eko punturik gorena, 44. km.


Sant Marc, 47. km. Beheruntz egin beharra dugu; orain belaunak zaindu behar ditugu.


Selma herrixkako baseliza, Selma abandonatua dago.


Selmako kontrol gunea.


Berta-k Natalia pasatu zuen unea. La segona i tercera noia.


Plana de Cal Gasó, 67,5. km. Iazko lagunak, kontrol berean animatzen! Felicitats i gracies!


Azkenengo tontorra ( 500 m ).


Helmuga, El Vendrell-en, 81. km. Visca Catalunya!


Trenka kames ( Rompe piernas ) bukatu ostean, hurrengo egunean gorputza berpizteko itsasoan igeri egitea baino gauza hobeagorik ez dago! Salou izan zen gure oinarrizko kanpalekua.















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina