2009/06/22

Marxa Montserrat - Reus ( 100 km ) mendi lasterketa


Colbató herrian hasi ginen Montserrat - Reus ( 100 km ) mendi lasterketa. Proba honek XX. ekitaldia bete zuen. Tradizio handiko mendi martxa da Catalunya-an. Guztira 350 parte hartzaile izan ginen; horietatik 3/4enak Santas Cases herrian bukatu zuen, 63. km-an. Catalunyako koparako nahiko baita herri honetan bukatzea puntoak lortzeko.

Edu eta Luis irteeran. Luis 50 urte inguruko mendizale amorratua da. jadanik Montserrat - Reus-en 7. ekitaldia zuen. Iaz 15 bat ordutan burutu zuen.

Kontrolak 10 km-ro zeuden kokaturik. Edari eta janari aldetik ondo prestatuta daude, eta norberak ez du janari asko eraman behar proban zehar. Argazkikoa Can Guixera-koa da, 21. km-an.

Can Guixerako kontrola. Bertako edari tipikoa ematen zuten; almendrina.

Mahastiak. Ibilbidean zehar komarka ezberdinetatik pasatu ginen, argazkikoa Penedes da.

Korrikalari bat 33. km inguruan. Esfortzua dosifikatu egin behar da.

Haize boladek urtarrilean iraulitako pinuak. Mediterranear klimako zuhaitzen sustraiak, prezipitazio urria dela eta, zabalean hasten dira, eta haize bolada indartsuak daudenean triskantza handia gertatzen da.

Montagut-eko eliza, X. mendekoa. Kontrola bertan zegoen, historiaz eta kulturaz inguraturik; 50. km-an, ibilbidearen erdi aldean.

Joan-ekin elizaren barruan.

Santes Creus-eko kontrola, 63. km-an. Hasieran aipatu bezala jende askok hemen bukatutzat ematen du mendi zeharkaldia. Nahi beste janari ( butifarrak, hanburgesak e.a ) eta edari prestatzen dituzte. Giro bero eta gozoa egoten da. Batez ere bertan amaitutzat ematen duten parte hartzaileen artean; jendeak hankak luzatu eta mingainari ematen dio zeharkaldiko gora-beherak elkartrukatzeko.

Bukaera, 100. km. Gauez frontalarekin 8 ordu ibili ondoren Reddis-eko kanpo futbolera iritsi ginen, guztira: 18 ordu eta 25´ egin ondoren.

Bideko ezagun batekin aldageletan.

Israel eta Xavi. Hauek Mont-Blanc-eko ultra Trail-era doaz abuztuaren azkenengo astean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina