2009/07/06

KILIAN JORNET TXAPELDUNAK ULTRA TRAIL ANDORRA VALLNORD IRABAZI ZUEN


Javier Ugalde, Kilian Jornet eta Eduardo Uribe. Kilianek 11h pasatxo egin zituen ibilbide guztia osatzeko; baina kontutan izanik neutralizazioak egon zirela ( 1h - 2h ) artean, bere bukaerako denbora 10h36´-koa izan zen. Javierrek 19h07´eta Eduk 20h39´egin zuten.

Arcalis-Vallnord-en eman zitzaion irteera Andorra Ultra Trail-i.
Trail honek 105 km-ko luzera eta 7.700 m D+ zuen hasiera batean, baina eguraldi desegonkorra zela medio ( euria, tximistak eta txingorra ) ibilbideko zati batzuk aldatu egin ziren. Horrela azkenean 90 km inguru izan ziren, desnibela 7.000 m-ko izanik gutxi gora-behera.

Edu eta Javier irteeran. Animoak puri-purian zeudenean. Jendearen keska nagusia zein txamarra eramatea zen, arina edo potoloa; eguraldi iragarpena nahiko ezegonkorra zen, eta motxiletan eraman beharreko pisua zaindu beharra genuen.

Jordi-rekin irteeran. 2003-an Saharako Ultra Traila (Sables d´Lon; 6 egunetan 280 km ) burutu zuen, 2.000 parte hartzailetik 41.ena gelditu zen.

Lehenengo lepora iristen goizeko 02:45etan. Frontalarekin 05:30rarte ibili ginen. Euria, txingorra eta haize freskoa egin zigun.

2. kontrol gunean ( 18. km / 2.100 m ). Gune honetan neuralizazioa egon zen. Hemendik aurrera Coma Pedrosa ( 2.960 m ) igo behar genuen, eta ekaitza zegoenez ( tximistekin ) antolakuntzakoak jendeari itxaron arazi egin zion; erabaki egokia, nahiz eta gehienak hoztu egin ziren.

Coma Pedrosako lepoan ( 2.905 m ). Bertan gaia jolari bat zegoen animoak ematen!!! Harrigarria, nola eutsi zion bere postuari aurreko euriteak egon da gero. Kobazuloren bat izango zuen gertu.

Coma Pedrosatik jeisten hastean eguna argitzen hasi zen; 06:00tan.

Euriteen ondorioz ur-jauziak indarrez zetozen.

Eguraldiak hobera egin zuenean jendea gehiago animatu zen.

Coma Pedrosako aterpea; 3. kontrola ( 22.km / 2.150 m ); janaria eta edaria oso ondo egon zen hornitua.

Ondo hornitu ondoren aurrera. Oraindik 78 km falta ziren. Indarrak ondo dosifikatu behar dira, eta itsu-itsu ezin daiteke ibili.

Antolakuntzakoek helikoptero bat ere izan zuten parte hartzaileren batek mina harturik edo eta nekaturik proba utzi behar bazuen.

Bagoaz aurrera.

Miquel katalana. Trans Gran Canarian ere elkar ikusi genuen. 55 urteko gizon hau ultra fondista amorratua da.

Lepo batera iristen.
Ur-jauziak.

Mendi-lerrotik aurrera.

Oriol eta Jaume.

Marta Prats-ekin 32. km-an. Martak Trans Gran Canariako txapelduna izan zen iaz, eta aurten 2.ena.

Beste parte-hartzaile batzurekin. Guztira 500 pertsona hasi ginen, bukatu berriz 253.

Australiako bikote bat 60. km-an.

Anoak oso ondo zeuden horniturik; 65. km-koa kasu.

Mungiako laguna: Igor.

Bernat Gordun katalanarekin azkenengo km-ak egin genituen.































2. sailkatuak 3 izan ziren, batera iritsi ziren helmugara: 11h21´tan.


Irabazleak.



Pistinan!!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina