Elikadura gure kirol jardueren oinarria da.
Elikadura gorputzarentzat ezin besteko energia iturria da,
eta kirol jarduera batean kontutan hartzeko aldagaia.
Hala ere ez da berdina ordu bete edo ordu bi irauten duen jarduera bat,
10 edo 24 ordu irauten duen batekin alderatzen badugu,
eta zer esanik ez 48 ordutara igarotzen bagara,
Ehunmilak probaren kasu.
Esfortsu betean gabiltzanean,
batez ere korrika edo mendi martxa batean,
gorputzeko odola hanketan kontzentratzen dugu hein handi batean.
Honek sabelaren aktibitatea murrizten du
eta indarrak berreskuratzeko janariari kasu egin behar diogu.
Baina kirol jardueraren hasieratik elikadurari kasu handirik egin ez badiogu,
esofagoaren bukaeran eta sabelaren ahoan korapilo bat sortarazten zaigu.
Ultra distantzietan, 6 ordutik gorako probetan, hasieran aipatu bezala,
sabelari arreta handia eskaini behar diogu.
Sabelak huts egin ez gero janaririk ezingo dugu irentsi,
eta janaririk irentsi ezean ezingo dugu indarrik berreskuratu,
eta indarrik ezean gure gorputzak alto esango digu.
Beraz, nola bideratu elikadura denbora luzeetako kirol jardueretan?
Helburua esofagoa eta sabelaren arteko tapoia irekitzea da,
eta horretarako gorputzaren kirol estres maila jaitsi beharra dugu;
erritmoa jaitsiz edo jarduera geldituz.
Badira beste estrategia lagungarriak tapoi horri aurre egiteko,
eta ultra-distantzian urteetan ibili ostean,
beste kirolari batzuengandik ikasiaz
eta norberaren esperientzian aplikatuz emaitza onak eman dizkidatenak:
Ur gasduna / con gas / gazéifiée
Ur gasduna ( agua con gas ) kantitate txikitan edatean
eta airea azalazi ostean ( eructar ),
sabelaren ahoko korapiloa edo tapoia askatzen da,
eta ondoren janaria, epela bada hobe,
tenperatura kontrasteak saihestuz,
kantitate txikitan irensten hasi.
Ondoren, sabela martxan jartzen denean,
aldiro aldiro hidratatzen jarraitu,
beti ere kantitate txikitan.
Ingelesengandik ikasia dut,
ultra distantzietan motxilaren pisua arintzeko,
elikadura liofilizatua eramatearen garrantzia.
Janari liofilizatua ( urik gabea ).
Ura berotu, su txiki baten laguntzaz,
janariaren sobrean isuri eta goilara batekin nahastuz,
janaria hidratatzen dugu.
Horrela bi gauza lortzen ditugu:
-1- Daramagun janariaren pisua ( ura ) txikiagoa izatea.
-2- Prestatzen dugun janaria beroa egotea.
Janari beroak edo epelak sabelari on egiten dio,
honek irensten dugun janaria berotzeko ez bait du lanik egin behar.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina