2020/07/12

Emakumearen ahalduntzea kirolean: Sabrina Verjeek Wainwrights bukatu du

 Sabrina Verjee

Sabrina Verjee (39) ultra runner ingelesak "Wainwrights" bukatu berri du. 
Lake District (Keswick, England) inguruko 214 mendiak igo ditu, 
guztira 525 km, 36.000 mD+, non-stop moduan eta 6 egun 17 ordutan
(hirugarren dendorarik onena). 

Gogoratu Sabrinak iaz (2019) Spine Fusion (430km) irabazi zuela 
overall (sailkapen orokorrean).


EMAKUMEAK KIROLEAN ERE LANGAK GAINDITZEN

Emakumearen ahalduntzea kirolean ere ematen ari da, baina horretarako langa ugari 
eta matxismoari aurre egin behar izan zaio. 

Olimpiar Jokoetan adibidez emakumeek debekatuta izan dute bertan parte hartzea.
Aintzinako Grezian sorturiko Olimpidetan, K.a. 776 eta 393 urteen bitartean,
gizonezkoek soilik partu hartu zezaketen, emakumeak oroigarriak banatzeari mugatuz.

 1896an, Olimpiar Jokoen aro garaikidean, Atenas-en (Grezia),
emakumeen parte hartzea debekatua izan zen, Pierre De Coubertin antolatzaileak,
emakumeek kirola egitea desegokia zela argudiatuz:

"Emakumearen fisiologiak gizonezkoekiko eta gizartean duten eginkizuna kontutan izanik, 
kirol jarduerak egitea desegokiak dira" (Coubertein).

Emakumeak tenisean

1900an, Paris-en (Frantzia), II. olimpiadetan, emakumeek ez ofizialki parte hartu zuten:
tenisa, kroketa, bela eta golf lehiaketetan. 

1908an, London-en (Erresuma Batua), 2008 kirolarietatik 36 emakumek parte hartu zuten, 
beste behin ere ez ofizialki, arku tiroketa, patinaje, bela, tenisa eta motor itsasontzien lehiaketetan. 

1912an, Stockholm-on (Suedia), emakumezkoak igeriketa lehiaketetan ere onartu ziren 
eta Fanni Durack australiarrak 100 metro librean irabazi zuen, 
igerilariak Atenasko edizioan (1896) gizonezkoen urrezko domina irabazi zuen 
denbora berdina eginez.

1920an, Anberes-en (Belgica), Lehen Mundu Gerraren (1914-1918) ostean,  
aitorpen ofiziala duten emakumeek parte hartu zuten lehenengo aldiz. 

Alice Millat

1921ean, Monte Carlo-n (Monaco), emakumeen kirolak etengabe baztertzen zela ikusirik,
eta bereziki atletismoa, Alice Milliat arraunlari frantsesak "Emakumeen Olinpiada" sortu zuen. 
gizonezkoen matxismoari aurre eginez eta emakumeen eskubideak aldarrikatuz.

1928an, emakumezkoek, azkenik, atletismoko bost ekitalditan lehiatzeko gai zirela, 
COIk erabaki zuen emakumeak "distantzia luzeko korrika egiteko" ahulak zirela, eta emakumezkoen lasterketa olinpikoko ekitaldiak 200 m-ra mugatu ziren.

1928an, Amsterdam-en (Holanda), lehenengo aldiz, emakumeek atletismo txapelketetan parte hartu zuten eta horien kopurua nabarmen handitu zen:2883 kirolaritik 290 emakumeak izan ziren.

1928 eta 1936 artean (Berlin, Alemania) emakumezkoen lehiaketak sartu ziren olinpiar diziplina nagusietan.

Francina Elsje

1948an, London-en (Erreseuma Batua), Francina Elsje Blankers Koen atleta holandarrak
atletismo arineko lau titulu olinpiko irabazi zituen eta "etxekoandre hegalaria" izena lortu zuen, bi seme-alaben ama zelako. 

Micheline Ostermeyer disko jaurtitzailea ere nabarmendu zen 
bere ezaugarri atletikoengatik eta nortasunagatik.

 1960an, Roma-n (Italia), 800 m lasterketa sartu zen.

Kathrine Switzer

1967an, Boston-en (Estatu Batuak), lehen aldiz emakume batek maratoi ofizial bat bukatu zuen; 
Kathrine Switzer atletak baina "izkutuan" korrika egin behar izan zuen.
Antolatzaileek emakumeen parte hartzea debekatua zuten eta beste izen batekin korrika egin zuen.

Enriqueta Basilio, 1968an Mexikon ospaturiko olinpidetan.

1972an, Munich-en (Alemania), 1500 m lasterketa gehitu zen.

Junko Tabei

1975ean, Junko Tabei japoniarrak Everest mendia (8848 m) igo zuen.

Gabriela Andersen-Schiess

1984an, Los Ángeles-en (Estatu Batuak) 3000 m lasterketa eta maratoia gehitu ziren. 

1988an, Seulen (Hego Korea), 10.000 metrokoa sartu zen lehenengoz.

Edurne Pasaban

2010ean, Edurne Pasaban mendizale euskaldunak 14 zortzimilakoak igo zituen,
munduko lehen emakumea bihurtuz erronka handi hau lortzen.

Cheptai

2017an, Kampala-n (Uganda), Munduko Kross Txapelketetan distantziak parekatu ziren.

Mendi lasterketetan berriz badira gertakari esanguratzu batzuk:

Jasmin Paris 

2019an, Kirk Yethol (Eskozia), Jasmin Paris ultra runner ingelesak 
Spine Race (430 km, neguan) lasterketa irabazi zuen, overall edo sailkapen orokorrean.
Ondoren, lasterketa honetako udako bertsioan, Spine Fusion (430 km, udan) hain zuzen ere, Sabrina Verjee ultra runnerak, hau ere ingelesa, lehena iritsi zen.

Nicky Spinks


2019an, Barkley marathon ((200 km, 28.000 mD+, Tennesse, Estatu Batuak)
mendi lasterketan Nicky Spinks ultra runner ingelesak ia bukatu zuen.
Gogoratu Nickyk Bob Graham zeharkaldia 2016an burutu zuela
 bi aldiz jarraian (225 km, 20.000 mD+).

Nicky Spinks ultra runnerak the double Bob Graham burutu zuen

Sabrina Verjee

2020an, Keswick-en (Ingalaterra), Sabrina Verjee aipaturiko atletak beste mugarri bat ezarri du, Wainwrights (525 km, 36.000 mD+ eta 214 peaks) mendiko zeharkaldia bukatu zuen, 
Zeharkaldi luze hau 1956an Lake District mendietan ezagutzera eman zen.
Orduan etapaka egiten zen, baina 1985ean lehen aldiz non-stop moduan burutzea lortu zen.

Sabrina, Paul eta Steve

Wainwrights (214 fells, 525km) ibilbidean zehar Sabrina (2020:6 days 17 hours) ultra runnerari beraien auspoa emanez aurreko urteetako ultra runner ezagunak elkartu zitzaizkion;
Paul Tierney (2019: 6 days 6 hours) eta Steve Birkinshaw (2014: 6 days 13 hours)
besteak beste.

Gurean ere baditugu emakume kirolari bikainak:

Lilaton

Eva Esnaola
Ultra runner hernaniarrak Spartlaton proban (246 km, 30h52´)
3. postua lortu zuen (Grazia, 2014)

Oihana Azkorbebeitia, Maite Maiora eta Mayi Mujika
Hiru Haundiak 2018 (101 km, 5100 mD+) bukatu berritan.

 Silvia Trigueros
Tor des Geants (333 km, 24.000 mD+) proba 3 aldiz irabazi du,
eta bertako marka onduz.

 Maite Maiora
Ultra Taril du Mont Blanc (UTMB Frantzia, 167 km, 10.000 mD+)
mendi lasterketan 2019an 3. postua eskuratu zuen,
2017an berriz CCCn (96 km, 6000 mD+) 2. postua besteak beste.
2016an mendi lasterketetan munduko txapenduna izan zen.

 Nerea Martinez
Andorrako Ronda dels Cims (170 km, 13.500 mD+) 4 alditan irabazi du.

 Uxue Fraile
Monte Fuji UT (Japon, 168 km, 8.400 mD+) 2015an irabazi zuen.

 Oihana Azkorbebeitia

Oihana Kortazar

 Mayi Mujika

Ainhoa Lendinez








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina